Xan

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2023 Abendua
IZENBURUA XAN
ARGITARATZAILEA Elkar
GIDOIA Emma Arestegui
MARRAZKIAK Maialen Arestegui
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskaraz
FORMATUA Cartoné
TAMAINA 286 x 216 mm.
ORRIALDE KOPURUA 104 Orrialde
SALNEURRIA 22 euro
ISBN 978-84-1360-368-1

AURKEZPENA

2023ko abenduaren 1ean Baionan aurkeztu zen komikia eta ondoren Durangoko azokan.

Elkarrizketa Radiokultura atarian

2024ko martxoaren 26 France Bleu Pays Basque Irratian elkarrizketatu zituzten Emma eta Maialen Arestegui.

Ondoren Senpereko ATXIK "Arno eta liburu konprometituen Azokan" parte hartu dute eta eta baita Sarako Idazleen Biltzarrean.

Sinopsia

Xan hiri handi batean bizi da ikasle eta Euskal Herrira sartzen da 2020ko konfinamendu garaian. Bere haur denborako ingurugiroan murgilduko da berriz, amaren etxean, betiko lagunen ondoan, usaiazko herrian eta karriketan. Mutiko euskaldunak – munduko edozein gaztek bezala – momentu latzak pairatuko ditu. Ikasketak segituko ditu internetetik, eta etxean zerraturik egonen da egunak eta egunak, bakartasun minbera baten preso. Mila galdera sortzen dira bere baitan. Ba ote dakit barnean nor naizen ? Besteek ere ene kezka, duda, arrangura, beldur berdinak ote dituzte ? Besteak bezalakoa ote naiz ? Kanpotik erakusten dudan hori ote naiz ?Nork bere buruaren ezagutzeko bidea luzea iduritzen zaio Xan-i. Baina, mendia hor da, amatxiren etxea, ostatuko lagunak, baita musikaren unibertsoa ere, eta Xan-ek ez du amor emanen. Tono berde eta urdinetan eraiki marrazki hunkigarriak lagun, irakurlea ohartuko da galderak pausatzea erantzunak aurkitzea baino inportanteagoa dela.