Younn Locard

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Younn Locard Rouenen 1984 urtean jaio zen komikigilea da. Loriengo Dupuy-de-Lôme lizeoan ikasi zuen, bertan Florent Grouazel ezagutu zuen eta elkarrekin joan ziren ikastera Bruselako Saint-Luc komiki eskolara. 2009an argitaratu zuen bere lehen komikia 'H27'.

Wikipediaren arabera 2013an bere testu eta irudiz ' Dérive orientale' sortu zuen eta Grouazelekin berriz elkartu eta 'Éloi' komikia sortu zuten "kolonialismoari eta Kaledonia Berriari buruzko kontakizun historikoa". Bikoteak 'Révolution' trilogia abiatu zuen urte berean, eta sari ugari jaso zituzten: 2019an Prix Château de Cheverny delakoa, L'Humanité egunkariak ematen duen Bulles d'Humanité eta Angoulemeko azokako Fauve d'or saria.


2021 urtean 'Le tour du monde en 80 jours' Julio Verneren istorioaren komiki egokitzapena sortu zuten Jean-Michel Coblence-k eta Younn Locard-ek, eta 2024 urtean euskaraz argitaratu zen Cartem Comics zigilupean.


'Egalité' liburukia 2023 urtean argitaratu da.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024 03 MARTXOA
Munduaren itzulia.jpg
Munduaren itzulia 80 egunean Cartem Comics Jean-Michel Coblence
Julio Verneren eleberriaren egokitzapena
Younn Locard Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2021 Le tour du monde en 80 jours (Casterman)