Erbestearen memoriak: 37ko euskal haurrak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2024 Azaroa
IZENBURUA ERBESTEAREN MEMORIAK
ARGITARATZAILEA Egilea editore
Azkunagok
GIDOIA Begoña Garrido Ruiz
MARRAZKIAK Oskar Gorroño Martinez
JATORRIZKO HIZKUNTZA Edizio Elebiduna euskara/gaztelera bi liburukietan
ITZULZAILEA Jon Gastelurrutia Cengotitabengoa
José Antonio Moya
FORMATUA Cartone
TAMAINA 240 x 170 mm.
ORRIALDE KOPURUA 60 orrialde
SALNEURRIA 20 euro
ISBN 978-84-09-66730-7


Bizkaiko biztanleei 2019an egindako elkarrizketetan, Espainiako Gerra Zibilean gertatutako haur-erbestealdia narrazio askotan errepikatzen zen gaia izan zen.

Erbesteko esperientziei emandako garrantziak ekarri zuen protagonisten testigantzak lehenengo pertsonan biltzeko beharra, haien memoriek denboran iraun zezaten. Komiki honek hiru bizitza historia biltzen ditu, iragan hurbilari begiratzera gonbidatzen gaituztenak, eta haietako bakoitzaren kontakizunaren bidez "37ko haur euskaldunen" erbesteratzea ekarri zuen esperientzia kolektiboa berreraikitzera, Espainiako gerra zibilaren esparruan.

Komikiak, baliabide grafikoen bidez, zubi bat ezarri nahi du "haur" erbesteratuen belaunaldiaren eta gaur egungo belaunaldiaren artean, eta, horrez gain, gertakari hori jasan zuten euskal familia guztiak gure hiru protagonistekin identifikatuta senti daitezen nahi du. Historia honek protagonistek bizi izandako emozioak sentitzera gonbidatzen gaitu, eta horrela haien testigantzek gure memoria kolektiboa osatzen dute.