Miel Angel Elustondo Etxeberria

komikipediatik
47.60.50.101 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Miel Angel Elustondo 1958 urtean Azpeitian jaio eta Gasteizen bizi den  irakaslea, idazlea, itzultzailea eta editorea da; kazetari eta argazkilari gisara Zaldi Ero ize...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:18, 15 iraila 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Miel Angel Elustondo 1958 urtean Azpeitian jaio eta Gasteizen bizi den  irakaslea, idazlea, itzultzailea eta editorea da; kazetari eta argazkilari gisara Zaldi Ero izenordea erabiltzen du (Argazkiak Armiarma atarian daude ikusgarri http://zaldiero.armiarma.com/

Itzultzaile lanetan, besteren artean, Saure eta Harriet argitaletxetako komikiak itzuli ditu.

Ipar Amerikako euskal diaspora aztertu du eta Mr Basque liburua egin zuen. Landakanda pandero jolearen biografia egin zuen, nobela beltza rennzalevda eta Uztarria, Argia, Berria (Zozoen Elean elkarrizketa saila, izen bereko liburua eta bloga) eta beste mediotan kolaborazioak egin ditu.

​Baztango udalak Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko I. (H)Ilbeltza beka irabazi zuen 2017an. Aurretik Jim Thompson idazlearen hiru eleberri beltz itzuli zituen. (Litxarreroak, Amorruaren ume eta Hiltzailea nire baitan)

90. hamarkadatik Antton Duesok sortutako Punky pertsonaiaren ipuinen euskarazko bertsioak egin zituen.

KOMIKIEN ITZULTZAILE

Saure etxerako 2006 urtean José Benito Gastañagaren Numantzia, ilunabarreko izarra  euskaratu zuen, 2008 urtean Gonzalo Martínez de Antoñanaren Babiloniarrak: Mesopotamiako artea  komikia itzuli zuen, eta 2009an Txani Rodríguezen Abentura olinpikoa.

Harriet Ediciones etxeak 2017 eta 2018 urteetan argitaratutako komikien euskarazko bertsioak egin ditu

http://uztarria.eus/herri_aldizkaria/2012/135/04a/index_html