Mikel Begoña

komikipediatik
47.60.45.25 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Mikel Begoña Garaizar Sopeloztarra 1964 urtean jaiotako komiki gidoilaria eta Komikigintzaren sustatzailea da. Historian lizentziatu zen eta liburuzaina da lanbidez xxxko...)(r)en berrikusketa, ordua: 01:34, 1 abendua 2017
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Mikel Begoña Garaizar Sopeloztarra 1964 urtean jaiotako komiki gidoilaria eta Komikigintzaren sustatzailea da. Historian lizentziatu zen eta liburuzaina da lanbidez xxxko liburutegian. Komikeri Parrapean

Tebeosfera atariko bere fitxaren arabera, 2004 eta 2008 urteen artean Ricardo Sendra marrazkilari argentinarraren lankidetzan aritu zen. Zenbait komiki lehiaketetara aurkeztu zituzten elkarrekin sortutako lanak eta hainbat sari jaso zituzten: 2005ean Elgoibarko udalak antolatutako “Kokoe” (izen bereko fanzine) eta 2006ean Basauriko udalak antolatutako “Ganorabako”.

2007 urtean argitaratu zuen bere lehen albuma, Berunezko Itsasoa. Matxitxakoko gudua. Ricardo R. Sendra marrazkilariarekin. Argitaratzeko autoediziora jo zuen eta Gure Erroak editoriala sortu zuen. Euskaraz eta gazteleraz merkaturatu ziren bi lan hauek.

2008an hasi zen bilboko Iñaket marrazkilariarekin elkarlanean. Aurreko laneko tematikarekin jarraituz, gerra zibila eta frankismoan kokatutako bi lan sortu zituzten gazteleraz: Norma  argitaletxeak merkaturatako Tristísima ceniza (Sollubeko borrokak eta Robert Capa argazkilariaren bizipenak jasotzen dituena) eta 2012an El pico de los cuervos: urrenez  urren, Nómadas Bildumako 32 eta 64 zenbakiak izan ziren, eta  lehena Cambourakis etxeak frantsesez argitaratu zuen.

Aldizkarietan ere kolaborazioak egin ditu: 2012 urtetik aurrera APIE-EIEPk argitaratzen duen el Balanzin aldizkariko 8, 9, 13 zenbakian eta 2015 urtean Rumble!! Aldizkariko 19 zenbakian. 2017ko El Balanzin aldizkarian Harriet komilariari eta editoreari buruzko artikulua idatzi zuen.

Xabiroi aldizkarian ere istorioak argitaratu ditu: Adur Larrearekin The last shot eta Alex Orberekin Gotzargi istorioak (2014 eta 2015eko abenduko aleetan urrenez urren, 34 eta 38 zenbakietan.)

2015 Norma Argitaletxean berriz eta beste behin Iñaket marrazkilariarekin ÖTZI Sailari ekin zioten, Neolitikoan kokatutako western giroko kontakizuna: bi alez osatzen da eta Italian ere argitaratu da.

2017 urtean Bertsolari aldizkarian Adur Larrea Jhony,2017 urtean album moduan arditutakoak izenburupean.

Urte berean 1976 ikerketa eta dibulgazio lan honen barne. Erakusketak Komikeri Parrapean Info 7

1977 2017