Tupust! Kolektiboa

komikipediatik
67.218.238.224 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: == TUPUST! KOLEKTIBOA == [https://tupust.tumblr.com/Manifestua Tupust! Kolektiboa] 2016 urtean hasi zen gorpuzten, Donostian emakume ilustratzaile eta komikigileen arteko...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:35, 3 urtarrila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

TUPUST! KOLEKTIBOA

Tupust! Kolektiboa 2016 urtean hasi zen gorpuzten, Donostian emakume ilustratzaile eta komikigileen arteko bilkurak egiten hasi zirenean komikia eta feminismoari buruz hausnarketa egiteko helburuarekin. Harreman eta elkarlan honen lehen adierazpen publikoa 2019 urtean Txalapartak argitaratu zuen 'Tupust! #1 Ni' komiki antologia izan zen.


TUPUST! MANIFESTUA

Antologia argitaratu baino hilabete bat lehenago plazaratu zuten heuren manifestua, eta hauek zehaztu zituzten helburu nagusi gisara

"(1) komikia eta feminismoa uztartzea (2) egileen arteko komunitate bat osatzea (3) sare hori baliatu ahal izatea lan/proiektu berriak abiaratzeko zein izan ditzakegun zalantzak partekatzeko eta (4) gure intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea, tartean, Tupust! komiki antologia feministaren argitalpena bera."

Sorkuntza zurrunekin apurtzeko beharra aldarrrikatu zuten, "kontatu nahi dugun hori kontatzeko. Gainera, euskaraz."

MAnifestuaren testu osoa

"Orokorrean, umorea eta satira, eta are zehazkiago binetagintza eta komikigintza maskulinitateek gobernaturiko esparruak izan dira. Bai, baita gure Euskal Herri txiki honetan ere. Egoerari erreparatzerakoan, harrigarriki beldurtu gintuen ikusteak zeinen tradizional eta heteronormatibo (izan) garen istorioen nahiz gorputzen sorkuntzan eta zeinen espazio gutxi (izan) duten ikuspegi binario horri kontra egin eta haratago joateko nahia (izan) duten sortzaileek. Bazterretik jardun behar izan duten baztertuak (izan) dira. Euskal Herrian oso iraultzaileak izan gara gai jakin batzuen inguruan, baina oso tradizionalak genero-sexu rolen eraikuntzan, estereotipoen betikotzean."

"Hori guztia gutxi ez balitz, Euskal Herria ere ez da libratzen akademiak eta industriak hauspotuta mundu mailan bolo-bolo dabilen falazia kontzientzia-anestesiagarritik: emakumeek ez dute komikigintzan, binetagintzan, umoregintzan eta satiragintzan lan egin nahi (eta falazia hori hedatu dute beste hainbat subjektuetara ere."

"Gizon zuri heterosexual mendebaldarraren eredutik kanpoko subjektuek, hots, besteek—transek, queer jendeak, beltzek, pobreek…— ez omen dute komikia egiteko interesik). Argumentazio hori ahula bezain interesatua da, esparru publikoa maskulinizatzeaz gain, errealitatearekin etengabe talka egiten duena.

«Komikigintzaren Historia Ofizialak» itzalean utzitako egileei argi egiten jarri dituzte fokuak Josune Muñoz (EH), Elisa McCausland (Espainia), Betsy Gomez (AEB) edota Samantha Meier (AEB) bezalako ikertzaileek eta, bide batez, bazterretatik lanean dihardutenen lanak ezagutarazteaz gain, merezi duten errekonozimendua aitortzen diete akademiatik. Era berean, Autoras de Cómic (Espainia), Spring (Alemania) eta Femicomix (Finlandia) bezalako kolektibo interesgarriak ere sortu dira azkenaldian. Baita argitalpen interesgarri mordo bat ere, hala nola, Enjambre (Espainia) eta Resist! (AEB).


#1 ANTOLOGIA 'TUPUST! #1 NI'

"Ingurumari horretan interesgarria iruditu zitzaigun martxan jartzea Euskal Herri mailako komiki-antologia-edo-dena-delako-zerbait-feminista-queer-eta-gehitu-nahi-duzuen-guztia. «Hemen gaude!» esateko. Eta sorkuntza zurrunekin apurtzeko. Eta kontatu nahi dugun hori kontatzeko. Gainera, euskaraz. Egile profesionalak egile amateurrekin nahastuz, oso-oso garrantzitsua baita hasiberriak direnei inpultsua ematea eta, areago, lehen aukera bat eskaintzea. "