«Jack Manini» aldatzen

Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Oharra: Ez duzu saioa hasi. Aldaketak egiten badituzu, zure IP helbidea ikusgai geratuko da. Saioa hasi edo kontu bat sortzen baduzu, zure aldaketak lankide izenari egotziko zaizkio, eta beste abantaila batzuk ere izango dituzu.

Aldaketa desegin daiteke. Mesedez beheko alderaketa egiaztatu, egin nahi duzuna hori dela frogatzeko, eta ondoren azpiko aldaketak gorde, aldaketa desegiten amaitzeko.
Oraingo berrikuspena Zure testua
1. lerroa: 1. lerroa:
Jack Manini 1960 urtean Montargis en Loiret frantziar herrian jaiotako komiki marrazkilari eta gidoilaria da.
 
 
Haurtzaroan 6-8 urterekin hasi omen zen komikiekin zaletzen eta marrazten. [https://fr.m.wikipedia.org/wiki/Jack_Manini Wikipedian jasotzen denez], Arte Ederrak ikasi zituen Parisen eta profesionalki Pilote, Circus, Zoulou, Chic...  eta beste aldizkarietan argitaratu zituen lehen komikiak.
 
 
1985 urtean argitaratu zuen bere lehen albuma,  Je Swingue izenekoa; hiru urte beranduago  Le Cobaye argitaratu zuen eta 1991ean  L'Archimage Robert.
 
 
1995ean Arleston gidoilariarekin Mycroft trilogia sortu zuen, Raymond Maric-ekin Estelle sailean egin zuen lan 2000 urtetik aurrera, eta  urtero album bat edo bi sortzen ditu, adibidez  Glénatentzat La loi du kanun (kasu honetan  Maniniren testuekin eta Chevereauren marrazkiekin) eta Dargaud etxerako  Nécromancy (Fabien Nury-ren gidoiaz).
 
 
Haur literaturan ere aritua da idazle eta ilustratzaile gisara.
 
 
2013 urtean Bamboo etxerako S.O.S Lusitania Komikia sortu zuen, Patrice Ordas eta Patrick Cothias gidoilari zituela. Harriet etxeari esker euskaraz irakurri daiteke komiki hori. Beste komikien artean, La Guerre des amants sortu zuen gero.
 
 
2018an euskaraz argitaratu zen Tomoë komikia (Harriet Ediciones) Jack Maniniren gidoiaz eta  Tiekoren marrazkiekin. Jatorrizkoak frantsesez bi album ditu, 2017ko apirilean eta 2018ko maiatzean sortuak.
 
  
  

Mesedez, kontuan izan ezazu komikipedia webgunean egindako ekarpen guztiak beste erabiltzaileek aldatu edo ezabatu ditzaketela. Zuk idatzitakoa libreki aldatua izatea nahi ez baduzu, ez ezazu hemen jarri.

Utzi Aldaketak egiteko laguntza (leiho berrian irekitzen da)