«2024 URTEKO KOMIKI LEHIAKETAK»: berrikuspenen arteko aldeak
153. lerroa: | 153. lerroa: | ||
|} | |} | ||
− | |||
− | |||
− | |||
− | |||
− | |||
− | |||
− | |||
− | |||
{| class="wikitable" | {| class="wikitable" |
08:19, 14 uztaila 2024(e)ko berrikuspena
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIAK
Hainbat sariketa edo dirulaguntza/beka urte hasieran izaten dira:
- Eusko Jaurlaritza
- Ikastolen Elkartea
- Elkar Ilustrazio lehiaketa
- Portugaleteko Udala
- Gipuzkoako Foru Aldundia, 'Egile' sariak .
Beste lehiaketa batzuk urtea amaitu baino lehen ixten dute lanak aurkezteko epea
- Bilboko Azkuna Zentroak eta Angoulumemeko komikigintzako Nazioarteko Egoitzak
- Galtzakomik
- Crash Comic
Nahiz eta aurtengo deialdia argitaratu arte ez diren behin betiko baldintzak ezagutu 2024ko deialdiei begira, sortzaileentzat interesgarria izan daiteke aurreko urteetako deialdien eduki orokorrak, baldintzak eta ohiko epeak ezagutzea.
"Epea jada itxita duten lehiaketak" atalean dago 2023an egin ziren deialdi hauei buruzko informazioa.
ESKAERA EPEA ITXITA
Hamalaugarren urtez segidan, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat proposatzen dute. Egonaldia euskal egile guziei zuzendua da eta literatur mota guztietako lanak onartzen dira, komikia barne.
Deaialdiaren irabazleak 2024ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko auzoaren erdi-erdian kokatua den Hugoenea etxean apartamendu bat izanen du Bere esku eta 3000 euroko dirulaguntza ukanen du Hautagaitzak aurkezteko epea: 2024ko uztailaren 4ean itxi zen. |
---|
IKASTOLEN ELKARTEKO KOMIKI LEHIAKETA | |
---|---|
Hirugarren urtez Ikastolen Elkarteak komiki lehiaketa antolatu du
Lanak aurkezteko azken eguna 2024ko maiatzak 31 izan zen. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago lehiaketa (ez da derrigorrezkoa ikastola bateko ikasle izatea). Bakarka edo taldean egin zitezkeen komikiak. Gaia: Euskaldunak eta itsasoa. Bineten txantiloiak jarri dituzte eskuragai IRABAZLEAK ‘Gaztelugatxeko itsaslamina’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketako laugarren edizioa: Trapagarango Itxaropena Ikastolako Bera Arroyo, Ane Figuero eta June Abarrategi ikasleak dira egileak, eta euren lana ‘Xabiroi’ komiki aldizkarian argitaratuko da urriko zenbakian. |
ANTOLATZAILEAK | Portugaleteko Udala. | INFORMAZIO GEHIAGO | 2024 URTEKO EDIZIOKO OINARRIAK |
---|---|---|---|
LANAK AURKEZTEKO EPEA | Lanak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 3an bukatu zen. | FORMATUA | KOMIKIA: komiki kategoriako lanek launa orrialde izango dute, behar bezalako errotuluak daramatzatela, zenbaki eta guzti. DIN A-4 neurrikoa izango da, edo horren heinekoa, eta formatua, azkenik, bertikala. Inprimaturik aurkeztuko dira.
KOMIKI BANDA: komiki banda kategoriako lanek, behar bezalako errotuluak daramatzatela, 19 x 8 cm-ko tamaina izango dute, edo horren heinekoa, eta horizontalak izango dira. Bineta bitan edo gehiagotan bana daitezke. Inprimaturik aurkeztuko dira. |
LEHIAKIDEEN JATORRIA | Ez dago jatorri mugarik.
Portugaleteko egile onenari Akzesita: 300 € eta trofeoa |
HIZKUNTZAK | Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu daitezke lanak kategoria guztietan. Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa |
Frantziako Estatuan, Espainiako Estatuan edo Kanadako Estatuan bizi diren sortzaileentzat edo Estatu horietako nazionalitatea dutenentzat.
Proiektuan parte hartu ahal izateko, hautagaiek gutxienez bi urteko praktika artistikoa izan behar dute. • Egile bakoitzari 4.500 euro edo 6.000 dolar gordin ordainduko zaie, egonaldien iraupena estaltzeko. EGONALDIAK Egonaldi gurutzatuen programa hau jarraian garatuko da Anguleman, Bilbon eta Quebecen 2025eko urtarrilaren amaiera eta apirilaren amaiera bitartean. Hiri bakoitzean ekipatutako pisu bat –bakarka edo partekatua– eskuragarri izango dute, eta, partekatutako ostatua bada, barruan, egile bakoitzarentzako banakako gela bat. Partekatuko lan-tailer bat ere erabili ahal izango dute. PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA : ESTATU ESPAINIARREAN BIZI DIREN KOMIKIGILEENTZAT Oinarriak ESTATU FRANTZIARREAN BIZI DIREN KOMIKIGILEENTZAT Oinarriak |
---|
Lehiaketak Foru Komunitateko sorkuntza literarioan lan bat euskaraz eta beste lan bat gazteleraz saritzea du helburu, eta lan saritua genero hauetakoa izan daiteke : poesia, antzerkia, komikia eta nobela grafikoa, entsegua eta haurren zein gazteen literatura.
15.000 euroko sari bat emango da gaztelaniazko modalitatean eta 15.000 euro euskarazko modalitatean. Bi modalitateetako bakar batean aurkeztu ahal izango da lana: gaztelaniaz edo euskaraz. Nafarroan jaiotako edo Nafarroan 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik erroldatutako adin nagusiko edozein pertsona fisiko aurkezten ahalko da sariketara. LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: Maiatzak 30. Lanak originalak eta argitaragabeak izan behar dute: ezin izanen dira aurkeztu argitaratuta dauden lanak, paperean edo beste edozein bitartekotan, ez eta blogetan edo sare sozialetan argitaratutakoak eta autoargitaratutako lanak ere. Lanak ezin izanen dira aurretik sarituak izan ezein lehiaketa nazional edo nazioartekotan, ez eta aurkeztuta egon ere beste lehiaketa batean, horren epaia deialdi hau ebatzi aurretik plazaratu behar bada. Lanaren egile-eskubideak hirugarrenei laga gabe egonen dira, eta etorkizunean lagatzeko konpromisoa hartu gabe ere. Hedadurari dagokionez komikian eta nobela grafikoan, orri kopurua gutxienez 40koa izango da (nobelen kasuan 200, 100 nobela laburren kasuan; antzerki lanetan, 70; entseguan, 150; poesian, 500 bertso;) Komiki eta eleberri grafikoaren kasuan, DIN A4 formatuan aurkeztu beharko dira orrialde solte eta zenbakituetan, zuri-beltzean nahiz koloretan. Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak hiru urtetan zehar bakarrik izango lituzke erreprodukzio, banaketa nahiz komunikazio publikorako eskubideak sorkuntza saritu horiek argitaratzeko eta egileak 15.000 euroko sari bat jasoko lukete; sariaren zenbatekoak argitalpenari dagozkion egile-eskubideak estaliko lituzke. Laburpen honek helburu informatiboa du, lehiaketari buruzko informazio zehatza: Oinarriak Nafarroa.eus Webgunean. Lanak maiatzak 30 arte aurkeztu ahal dira modu telematikoan Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez edota aurrez aurre, Nafarroako Gobernuaren edozein Erregistrotan. |
---|
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ITXITA': 2024ko otsailaren 16.
|
---|
14. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA | |
---|---|
16. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETAren baitan Komiki kategoria DBH 3 eta 4ko ikasleei zuzendua dago.
Gazteek bi aukera dituzte: Raquel Samitierrek hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (Mezutxo bat botilan) komikia hasieratik sortzea. Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du. Lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 22a izango da. - Edozein Elkar liburu-dendetan entrega daitezke. |