2024 URTEKO KOMIKI LEHIAKETAK

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIAK[aldatu]

Hainbat sariketa edo dirulaguintza/beka urte hasieran izaten dira:

  • Eusko Jaurlaritza
  • Ikastolen Elkartea
  • Elkar Ilustrazio lehiaketa
  • Portugaleteko Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia, 'Egile' sariak .

Beste lehiaketa batzuk urtea amaitu baino lehen ixten dute lanak aurkezteko epea

  • Bilboko Azkuna Zentroak eta Angolumemeko komikigintzako Nazioarteko Egoitzak
  • Galtzakomik
  • Crash Comic

Nahiz eta aurtengo deialdia argitaratu arte ez diren behin betiko baldintzak ezagutu 2024ko deialdiei begira, sortzaileentzat interesgarria izan daiteke aurreko urteetako deialdien eduki orokorrak, baldintzak eta ohiko epeak ezagutzea.

"Epea jada itxita duten lehiaketak" atalean dago 2023an egin ziren deialdi hauei buruzko informazioa.

ESKAERA EPEA ZABALIK[aldatu]

IKASTOLEN ELKARTEKO KOMIKI LEHIAKETA
2024 ikaatolen elkartea komikia.jpg
Hirugarren urtez Ikastolen Elkarteak komiki lehiaketa antolatu du
Lanak aurkezteko azken eguna 2024ko maiatzak 31 da.

14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago lehiaketa (ez da derrigorrezkoa ikastola bateko ikasle izatea).

Bakarka edo taldean egin zitezkeen komikiak.

Gaia: Euskaldunak eta itsasoa.

Bineten txantiloiak jarri dituzte eskuragai

Oinarriak



Portugalete komikia 2024.jpg
ANTOLATZAILEAK Portugaleteko Udala. INFORMAZIO GEHIAGO 2024 URTEKO EDIZIOKO OINARRIAK
LANAK AURKEZTEKO EPEA Lanak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 3an bukatuko da. FORMATUA KOMIKIA: komiki kategoriako lanek launa orrialde izango dute, behar bezalako errotuluak daramatzatela, zenbaki eta guzti. DIN A-4 neurrikoa izango da, edo horren heinekoa, eta formatua, azkenik, bertikala. Inprimaturik aurkeztuko dira.

KOMIKI BANDA: komiki banda kategoriako lanek, behar bezalako errotuluak daramatzatela, 19 x 8 cm-ko tamaina izango dute, edo horren heinekoa, eta horizontalak izango dira. Bineta bitan edo gehiagotan bana daitezke. Inprimaturik aurkeztuko dira.

LEHIAKIDEEN JATORRIA Ez dago jatorri mugarik.
Portugaleteko egile onenari Akzesita: 300 € eta trofeoa 
HIZKUNTZAK Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu daitezke lanak kategoria guztietan.
Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa



KOMIKIGINTZAN NAZIOARTEKO EGOITZA
Azkunakomikia.jpg
CITE.png
Frantziako Estatuan, Espainiako Estatuan edo Kanadako Estatuan bizi diren sortzaileentzat edo Estatu horietako nazionalitatea dutenentzat.

Proiektuan parte hartu ahal izateko, hautagaiek gutxienez bi urteko praktika artistikoa izan behar dute.

• Egile bakoitzari 4.500 euro edo 6.000 dolar gordin ordainduko zaie, egonaldien iraupena estaltzeko.
• Mediku-aseguruak eta bestelakoak kontratatzea hautatutako egileen erantzukizuna da, ez beste inorena.
• Egileak egonaldietara egindako joan- etorrien gastuak barnean hartuta daude.

EGONALDIAK

Egonaldi gurutzatuen programa hau jarraian garatuko da Anguleman, Bilbon eta Quebecen 2025eko urtarrilaren amaiera eta apirilaren amaiera bitartean.

Hiri bakoitzean ekipatutako pisu bat –bakarka edo partekatua– eskuragarri izango dute, eta, partekatutako ostatua bada, barruan, egile bakoitzarentzako banakako gela bat. Partekatuko lan-tailer bat ere erabili ahal izango dute.

PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK:
2024ko maiatzak 12 arte.

ESTATU ESPAINIARREAN BIZI DIREN KOMIKIGILEENTZAT Oinarriak

ESTATU FRANTZIARREAN BIZI DIREN KOMIKIGILEENTZAT Oinarriak

ADI! ESKAERA EGITEKO EPEA AURKI IREKI DAITEKE DEIALDI HAUETAN[aldatu]

  • Gipuzkoako Foru Aldundia 'Egile' sariak

ESKAERA EPEA ITXIA[aldatu]

KOMIKIAK SORTZEKO
EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
1615218939115.png
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ITXITA': 2024ko otsailaren 16.


2023ko abenduan Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 105.000 euroko partida bat onartu du 2024ko ekitaldian komiki, eleberri grafiko edo irudidun albuma osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei laguntzeko dirulaguntzak emateko

Oinarriak eta eskaerak egiteko inprimakiak



14. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
Elkar ilustrazio 2024.jpg
16. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETAren baitan Komiki kategoria DBH 3 eta 4ko ikasleei zuzendua dago.

Gazteek bi aukera dituzte: Raquel Samitierrek hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (Mezutxo bat botilan) komikia hasieratik sortzea.

Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du.

2024 urteko Oinarriak

Lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 22a izango da.

- Edozein Elkar liburu-dendetan entrega daitezke.
- Postaz bidaltzeko: Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; Euskal kulturgintza S.A- Haizpea Poligonoa, 1 20150 Aduna
- Komikia eskaneatu daiteke eta postdata.elkar.eus atarira igo