«Harriet»: berrikuspenen arteko aldeak
(→KOMIKI SORTZAILE BERRIZ ERE) |
|||
(35 tarteko berrikusketak 9 erabiltzaileak egina ez da erakusten) | |||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
'''Justin Hiriartekin hasi zenuen etapa berri bat, album luzeak egiten, album bat baino gehiagoko serieak, gai serioagoekin, eta Frantzian argitaratzen.''' | '''Justin Hiriartekin hasi zenuen etapa berri bat, album luzeak egiten, album bat baino gehiagoko serieak, gai serioagoekin, eta Frantzian argitaratzen.''' | ||
− | ''Justin Hiriart eta Jon eta Mirkarekin izan zen, biak bateratsu izan ziren. Ipurbeltz aldizkariarentzat istorio laburrak egiten ari ginela, 1981ean Bartzelonako Komiki Azokaren lehen edizioa egin zen, eta hara joan ginen Fructuoso eta biok beste hizkuntza eta merkatu batzuetan argitaratzen saiatzera, komikiaz bizi ahal izateko. Han jabetu ginen oraindik ez geneukala nahikoa kalitaterik jauzi hori emateko. Gainera, ikusi genuen komiki franko-belgikarrak normalean beste formatu bat zuela, 46 orriko albuma. Eta bi erronka horiei heltzea erabaki genuen hantxe bertan. Fructuosori Jon eta Mirka egitea proposatu nion, baina berak ez zuen zientzia-fikziorik egin nahi, nahiago zituen itsasontzien eta horrelakoen istorioak. Nik banuen asmoa balea-arrantzaleen inguruko zerbait egitea, nahiz eta nire hasierako asmoa ez zen album formatuan egitea. Eta hala proposatu nien Justin Hiriart egitea Fructuosori eta Jon eta Mirka Redondori, eta biak aldi berean garatu ziren. Hurrengo urtean Angulemako Azokara eraman genituen bi proiektu horiek. Bartzelonan ezagutu genuen Jacques Glénat-i (Glénat argitaletxekoa) erakutsi genizkion, gustatu zitzaizkion eta baiezkoa eman zigun. Horrek atea ireki zigun, eta hala muturra sartu genuen Frantziako merkatuan. Justin Hiriaten bost album atera genituen eta Jon eta Mirkaren bi.'' | + | ''Justin Hiriart eta Jon eta Mirkarekin izan zen, biak bateratsu izan ziren. Ipurbeltz aldizkariarentzat istorio laburrak egiten ari ginela, 1981ean Bartzelonako Komiki Azokaren lehen edizioa egin zen, eta hara joan ginen Fructuoso eta biok beste hizkuntza eta merkatu batzuetan argitaratzen saiatzera, komikiaz bizi ahal izateko. Han jabetu ginen oraindik ez geneukala nahikoa kalitaterik jauzi hori emateko. Gainera, ikusi genuen komiki franko-belgikarrak normalean beste formatu bat zuela, 46 orriko albuma. Eta bi erronka horiei heltzea erabaki genuen hantxe bertan. Fructuosori Jon eta Mirka egitea proposatu nion, baina berak ez zuen zientzia-fikziorik egin nahi, nahiago zituen itsasontzien eta horrelakoen istorioak. Nik banuen asmoa balea-arrantzaleen inguruko zerbait egitea, nahiz eta nire hasierako asmoa ez zen album formatuan egitea. Eta hala proposatu nien Justin Hiriart egitea Fructuosori eta Jon eta Mirka Redondori, eta biak aldi berean garatu ziren. Hurrengo urtean, 1982an, Angulemako Azokara eraman genituen bi proiektu horiek. Bartzelonan ezagutu genuen Jacques Glénat-i (Glénat argitaletxekoa) erakutsi genizkion, gustatu zitzaizkion eta baiezkoa eman zigun. Horrek atea ireki zigun, eta hala muturra sartu genuen Frantziako merkatuan. Justin Hiriaten bost album atera genituen eta Jon eta Mirkaren bi.'' |
'''Geroxeago Sorgin seinalea atera zenuen Redondorekin.''' | '''Geroxeago Sorgin seinalea atera zenuen Redondorekin.''' | ||
58. lerroa: | 58. lerroa: | ||
Ipurbeltz, 'El Pequeño País' eta 'Habeko Mik' aldizkarietan agertu ziren bere lanak, Zipristin testu-liburuetan..., eta komiki albumetan bildu ziren bere istorio asko: Erein, Ttarttalo, Elkar, Habe... eta Frantziako Estatuan Glénat, Dargaud... | Ipurbeltz, 'El Pequeño País' eta 'Habeko Mik' aldizkarietan agertu ziren bere lanak, Zipristin testu-liburuetan..., eta komiki albumetan bildu ziren bere istorio asko: Erein, Ttarttalo, Elkar, Habe... eta Frantziako Estatuan Glénat, Dargaud... | ||
− | == ZINEMAGINTZA | + | == ZINEMAGINTZA == |
− | |||
67. lerroa: | 66. lerroa: | ||
− | == 2015: 'HARRIET EDICIONES' KOMIKI ARGITALETXEA | + | == 2015: 'HARRIET EDICIONES' KOMIKI ARGITALETXEA == |
− | |||
2015 urtean Gregorio Muro “Harriet” komiki egileak Harriet Ediciones argitaletxea sortzea erabaki zuen oso helburu zehatzekin: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez komikiak argitaratzea, 80.hamarkadan berak eta beste autore batzuk sortutako komikiak berrargitaratzea, balore berrien lanak merkaturatzea, haur eta gazteentzako komiki eskaintza handitzea.... | 2015 urtean Gregorio Muro “Harriet” komiki egileak Harriet Ediciones argitaletxea sortzea erabaki zuen oso helburu zehatzekin: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez komikiak argitaratzea, 80.hamarkadan berak eta beste autore batzuk sortutako komikiak berrargitaratzea, balore berrien lanak merkaturatzea, haur eta gazteentzako komiki eskaintza handitzea.... | ||
84. lerroa: | 82. lerroa: | ||
• Frantziar gaur egungo komiki merkatuko albumak euskaraz era gazteleraz argitaratu ditu: urtean 3-4 ale izaten dira. | • Frantziar gaur egungo komiki merkatuko albumak euskaraz era gazteleraz argitaratu ditu: urtean 3-4 ale izaten dira. | ||
− | • Eta 2019an lehen aldiz euskal autore garaikideen euskarazko jatorrizko komiki bat argitaratu | + | • Eta 2019an lehen aldiz euskal autore garaikideen euskarazko jatorrizko komiki bat argitaratu zuen: Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako 'Joana Maiz', gaztelerazko bere bertsioarekin.2020ean Mikel Begoña eta Iñaket bikotearen 'Helize' argitaratu zuen eta 2021an 'Jarraitu inurriari' (Unai Elorriaga eta Alex Orbe). 3 lan hauek Eusko Jaurlaritzak antolatutako komikiak sortzeko diru laguntza deialdietan sarituak izan ziren. |
− | == KOMIKI SORTZAILE BERRIZ ERE | + | Azken urteetan argitaratutako albumetan gai sozialei buruzko komikiak argitaratu ditu, gazte baina batez ere publiko heldu bati begira: 'Gizonak behar direnez gero, 'Jules Jauna', 'Joana Maiz'... |
− | + | ||
+ | |||
+ | == KOMIKI SORTZAILE BERRIZ ERE == | ||
2016ean Alex Macho irudigilearekin Gregorio Muro "Harriet"-ekin "Errezelen atzetik" 7 orriko istorioa egin zuen Xabiroi aldizkariko 42. zenbakian argitaratzeko: ikusentzunezkoen arloko lagun batek aurkeztu omen zituen bi autoreak, eta Angoulemeko komiki azokara zenbait proiektu eraman zituzten argitaletxeei aurkezteko. | 2016ean Alex Macho irudigilearekin Gregorio Muro "Harriet"-ekin "Errezelen atzetik" 7 orriko istorioa egin zuen Xabiroi aldizkariko 42. zenbakian argitaratzeko: ikusentzunezkoen arloko lagun batek aurkeztu omen zituen bi autoreak, eta Angoulemeko komiki azokara zenbait proiektu eraman zituzten argitaletxeei aurkezteko. | ||
103. lerroa: | 103. lerroa: | ||
Glenat etxeak argitaratu zuen lehenik “La honte et l’oubli”; bigarren albuma 2019ko irailean iritsi zen eta liburuki bakarrean argitaratu zen euskaraz zein gaztelaniaz. | Glenat etxeak argitaratu zuen lehenik “La honte et l’oubli”; bigarren albuma 2019ko irailean iritsi zen eta liburuki bakarrean argitaratu zen euskaraz zein gaztelaniaz. | ||
− | 2021 urtean | + | 2021 urtean Frantziar Estatuan atalka 2 komiki sail hasi zituen aldiberean: |
+ | |||
+ | * ''''Les Dragons de la frontiere'''' Iván Gil madrildar marrazkilariarekin (urte berean liburuki bakarrean argitaratu zena euskaraz zein gazteleraz) | ||
+ | |||
+ | * ''''Feroce'''' Alex Machoren marrazkiekin: 2021eko irailean frantsesez argitaratu zen lehen liburukia ('Feroce', Glenat) eta 2023ko otsailean bigarren liburukia iritsi zen frantziar estatuko liburudendetara eta integral batean argitaratu ziren euskaraz eta gazteleraz (Feroz) Harriet Edicionesen eskutik sailaren istorio osoa '[[Anker]]' izenburupean. 'Buc en bulles ' jaialdian 2022ko album onenaren saria jaso zuen lehen atalak. | ||
+ | Bi kasuetan Garluk Agire arduratu da koloreaz. [https://www.zonanegativa.com/entrevista-a-harriet-alex-macho-y-garluk/ Zona Negativa atarian elkarrizketa egin zieten gazteleraz Anker albumaren egileei.] | ||
+ | |||
+ | 2023an ere 1978 urtean Ipurbeltz aldizkarian atalka eta hainbat liburukitan argitaratutako Iker eta Ixone pertsonaien hiru istorio berrargitaratu ziren album bakarrean: 'Orrazi magikoa', 'Gaizkiñe' eta 'Zahagi urrea'. | ||
+ | |||
+ | Editore bezala, 2023 urterako ia 50 komiki argitaratu zituen Harrietek, eta Kabe manga zigilua jarri zuen martxan, zuzenean japoniarretik euskarara hainbat komiki ekarriz. [https://www.youtube.com/watch?v=eCIXD2JhXyI 'El diario de Covaks' atarian web-elkarrizketa egin zioten Gregorio Murori bere egile eta editore lanak ardatz hartuta.] | ||
+ | |||
+ | |||
+ | |||
+ | Laburbilduz, Harrieten XX mendeko lau komiki berrargitaratu dira ('Sorgin Seinalea', 'Jon eta Mirka', 'Justin Iriart' eta 'Iker eta Ixone') eta Gregorio Murok 3 istorio berri sortu ditu: 'Lotsa eta ahaztea' eta 'Anker' album autokonklusiboak eta 'Mugako Dragoiak' Saila; '''2024 urtean argitaratu da sail honen bigarren liburukia, eta istorio honetan Pedro Camello arduratuko da irudietaz eta Dani Seijas koloreaz. Harrietek sailari segida emateko asmoa agertu du''' | ||
+ | |||
+ | [https://www.youtube.com/watch?v=Akc_eGg3BF0 Koldo Mitxelenan 2024 urtean eskaini zen prentsaurrekoaren bideoa] | ||
+ | [https://www.berria.eus/kultura/urruneko-abenturak-eta-hurbileko-egunerokoa_2131449_102.html Artilukua Berrian] | ||
== HARRIETEN GIDOIAZ XXI MENDEAN EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK == | == HARRIETEN GIDOIAZ XXI MENDEAN EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK == | ||
− | |||
==== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK ==== | ==== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK ==== | ||
121. lerroa: | 136. lerroa: | ||
!ITZULTZAILEA | !ITZULTZAILEA | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] IRAILA [[Fitxategi:Azote.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Azote]] | ||
+ | |[[Azote]]</br>---</br>[[Mugako Dragoiak Bilduma]]</br>---</br>[[Azote Saila]] | ||
+ | |[[Harriet Ediciones]] | ||
+ | |Gregorio Muro [[Harriet]] | ||
+ | |[[Pedro Camello]] <br /> KOLOREA <br /> Seijas | ||
+ | |Gazteleraz Jatorrizkoa | ||
+ | |[[Miel Angel Elustondo Etxeberria]] | ||
+ | |2024 iraila aldiberean gazteleraz eta euskaraz | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2023]] OTSAILA [[Fitxategi:Anker azala.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Anker]] | ||
+ | |[[Anker]] | ||
+ | |[[Harriet Ediciones]] | ||
+ | |Gregorio Muro [[Harriet]] | ||
+ | |[[Alex Macho]] <br /> KOLOREA <br /> [[Garluk Agirre]] | ||
+ | |Gazteleraz Jatorrizkoa | ||
+ | |[[Miel Angel Elustondo Etxeberria]] | ||
+ | |2021 lehen liburukia frantsesez 'Taïga de sang' (Glenat), 2023 urtean integralak euskaraz eta gazteleraz | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2021]] AZAROA [[Fitxategi:Mugako dragoiak.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Mugako_Dragoiak]] | ||
+ | |[[Mugako Dragoiak]]</br>---</br>[[Mugako Dragoiak Bilduma]] | ||
+ | |[[Harriet Ediciones]] | ||
+ | |Gregorio Muro [[Harriet]] | ||
+ | |[[Iván Gil]] <br /> KOLOREA <br /> [[Garluk Agirre]] | ||
+ | |Gazteleraz Jatorrizkoa | ||
+ | |[[Miel Angel Elustondo Etxeberria]] | ||
+ | |2021eko maiatza (Les Dragons de la frontière-La piste de Santa Fe, Glenat) eta 2021ko azaroan 2. liburukia frantsesez (Les Dragons de la frontière-Cuerno Verde, Glenat) | ||
+ | |- align=center | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|[[2019]]10 URRIA [[Fitxategi:2019 lotsa0.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Lotsa_eta_ahaztea]] | |[[2019]]10 URRIA [[Fitxategi:2019 lotsa0.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Lotsa_eta_ahaztea]] | ||
126. lerroa: | 171. lerroa: | ||
|[[Harriet Ediciones]] | |[[Harriet Ediciones]] | ||
|Gregorio Muro [[Harriet]] | |Gregorio Muro [[Harriet]] | ||
− | |[[Alex Macho]] | + | |[[Alex Macho]]<br /> KOLOREA <br /> [[Garluk Agirre]] |
|Gazteleraz Jatorrizkoa | |Gazteleraz Jatorrizkoa | ||
|[[Miel Angel Elustondo Etxeberria]] | |[[Miel Angel Elustondo Etxeberria]] | ||
|2019 05 MAIATZA La Honte et l'oubli, Frantsesez (Glenat) | |2019 05 MAIATZA La Honte et l'oubli, Frantsesez (Glenat) | ||
|} | |} | ||
− | |||
− | |||
== XX MENDEAN ARGITARATU ZIREN HARRIETEN KOMIKIEN BERRARGITALPENA == | == XX MENDEAN ARGITARATU ZIREN HARRIETEN KOMIKIEN BERRARGITALPENA == | ||
154. lerroa: | 197. lerroa: | ||
(Berralgitalpena) | (Berralgitalpena) | ||
|[[Erein]] | |[[Erein]] | ||
− | |Gregorio Muro | + | |Gregorio Muro [[Harriet]] |
|Francisco Fructuoso Esparza | |Francisco Fructuoso Esparza | ||
|Euskaraz Jatorrizkoa | |Euskaraz Jatorrizkoa | ||
− | |Arkaitz Almortza Muro | + | |Edizio honetarako Arkaitz Almortza Muro |
|1983 Itsas gorritan (Erein) | |1983 Itsas gorritan (Erein) | ||
1989 Izotzetako tranpa(Erein) 1989 Sekretua (Erein) - Brulota (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) - Satanen itsasontzia (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) Ttarttalo argitaletxeak gazteleraz argitarau zituen 1987 Frantsesez Le brûlot (Glenat) 1987 Le navire de Satan (Glenat) | 1989 Izotzetako tranpa(Erein) 1989 Sekretua (Erein) - Brulota (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) - Satanen itsasontzia (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) Ttarttalo argitaletxeak gazteleraz argitarau zituen 1987 Frantsesez Le brûlot (Glenat) 1987 Le navire de Satan (Glenat) | ||
175. lerroa: | 218. lerroa: | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |[[2017]] | + | |[[2023]] AZAROA [[Fitxategi:Iker eta ixone.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Iker_eta_Ixone_1]] |
+ | |[[Iker eta Ixone 1]] </br> [[Iker eta Ixone Bilduma]] </br> (Berralgitalpena) | ||
+ | |[[Harriet Ediciones]] | ||
+ | |Gregorio Muro [[Harriet]] | ||
+ | |Gregorio Muro [[Harriet]] | ||
+ | |Euskaraz jatorrizkoa(1978) | ||
+ | | | ||
+ | |1978 Ipurbeltz aldizkarian atalka eta hainbat liburukitan argitaratutako 'Orrazi magikoa', 'Gaizkiñe' eta 'Zahagi urrea' istorioak (Erein) | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2017]] URRIA [[Fitxategi:2017 Sorgin Seinalea.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Sorgin_Seinalea]] | ||
|[[Sorgin Seinalea]] (Edizio Osoa) | |[[Sorgin Seinalea]] (Edizio Osoa) | ||
(Berralgitalpena) | (Berralgitalpena) | ||
− | | | + | |[[Harriet Ediciones]] |
− | |Gregorio Muro | + | |Gregorio Muro [[Harriet]] |
|[[Daniel Redondo]] | |[[Daniel Redondo]] | ||
|Euskaraz jatorrizkoa(1985) | |Euskaraz jatorrizkoa(1985) | ||
185. lerroa: | 238. lerroa: | ||
|1985 Sorgin Seinalea(Habeko Mik) | |1985 Sorgin Seinalea(Habeko Mik) | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |2016 | + | |2016 IRAILA [[Fitxategi:2016 jon eta mirka.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Jon_eta_Mirka]] |
|[[Jon eta Mirka]] (Edizio Osoa) | |[[Jon eta Mirka]] (Edizio Osoa) | ||
(Berralgitalpena) | (Berralgitalpena) | ||
− | | | + | |[[Harriet Ediciones]] |
− | |Gregorio Muro | + | |Gregorio Muro [[Harriet]] |
|[[Daniel Redondo]] | |[[Daniel Redondo]] | ||
|Euskaraz jatorrizkoa(1983) | |Euskaraz jatorrizkoa(1983) |
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:43, 17 urria 2024 data duena
Gregorio Muro 'Harriet' Hernanin 1954an jaiotako euskal komikigile, zinema zuzendari eta gidoigilea da; 2015 urtean Harriet Ediciones argitaletxea sortu zuen.
Edukiak
KOMIKIGINTZA[aldatu]
Txikitatik zinema (aita areto batean pelikulak proiektatzen zituen) eta irudiarekiko zaletasuna izan zuen.
Euskaraz ez zekien arren, Ipurbeltz euskarazko komiki aldizkaria sortu eta gutxira berak marraztutako istorio batzuk aurkeztu zizkien Erein argitaletxeko kideei, eta horrela publikatu zizkioten lehen komikiak.
Komikigile oso gisa hasi zinen, hau da, gidoigile eta marrazkilari lanak egiten zure komikietan.
Bai, Erein argitaletxearentzat komikiak idatzi eta marrazten hasi nintzen: Iker eta Ixone, Bizarzuri, Tom eta Wandy...
Baina gero soilik gidoilari izatera pasatu zinen. Zergatik? Nire lagun Fructuosorentzat istorio laburren gidoiak egiten hasi nintzen Ipurbeltz aldizkariarentzat. Garai bertsuan Julen Lizundiak, Erein-eko zuzendariak, beste batzuentzako gidoiak egitea proposatu zidan: Redondo, Sestelo... Eta horrela hainbat lan egin nituen Erein-entzat ere. Orduan konturatu nintzen beste batzuentzako gidoiak egiten nituenean istorioak hazi egiten zirela, handitu, hobetu. Izan ere, nik marrazkigile moduan nire mugak nituen, eta gidoiak nire mugetara egokitzen nituen, hau da, ez nion nire buruari eskatzen ongi marrazten ez nekizkien gauzak marraztea. Beste batzuentzat egitean, aldiz, ez nuen horrelako kezkarik eta edozer gauza eskatzen nien, ni baino askoz dohatsuagoak baitziren marrazten.
Justin Hiriartekin hasi zenuen etapa berri bat, album luzeak egiten, album bat baino gehiagoko serieak, gai serioagoekin, eta Frantzian argitaratzen.
Justin Hiriart eta Jon eta Mirkarekin izan zen, biak bateratsu izan ziren. Ipurbeltz aldizkariarentzat istorio laburrak egiten ari ginela, 1981ean Bartzelonako Komiki Azokaren lehen edizioa egin zen, eta hara joan ginen Fructuoso eta biok beste hizkuntza eta merkatu batzuetan argitaratzen saiatzera, komikiaz bizi ahal izateko. Han jabetu ginen oraindik ez geneukala nahikoa kalitaterik jauzi hori emateko. Gainera, ikusi genuen komiki franko-belgikarrak normalean beste formatu bat zuela, 46 orriko albuma. Eta bi erronka horiei heltzea erabaki genuen hantxe bertan. Fructuosori Jon eta Mirka egitea proposatu nion, baina berak ez zuen zientzia-fikziorik egin nahi, nahiago zituen itsasontzien eta horrelakoen istorioak. Nik banuen asmoa balea-arrantzaleen inguruko zerbait egitea, nahiz eta nire hasierako asmoa ez zen album formatuan egitea. Eta hala proposatu nien Justin Hiriart egitea Fructuosori eta Jon eta Mirka Redondori, eta biak aldi berean garatu ziren. Hurrengo urtean, 1982an, Angulemako Azokara eraman genituen bi proiektu horiek. Bartzelonan ezagutu genuen Jacques Glénat-i (Glénat argitaletxekoa) erakutsi genizkion, gustatu zitzaizkion eta baiezkoa eman zigun. Horrek atea ireki zigun, eta hala muturra sartu genuen Frantziako merkatuan. Justin Hiriaten bost album atera genituen eta Jon eta Mirkaren bi.
Geroxeago Sorgin seinalea atera zenuen Redondorekin.
Ikusi genuen orduan oso bogan zegoela komiki historikoa. Nik atsegin nuen, eta Justin Hiriarten esperientzia banuen. Hala, Habeko Mik aldizkariarentzat Sorgin seinalea egiteari ekin genion, gogoa Frantzian ere jarrita. Oso serio hartu nuen, eboluzioan pauso bat gehiago ematea zen. Justin Hiriart abentura hutsa zen, hau serioagoa sen, beste osagai batzuk ere zituen: gai sozialak, feministak... Ongi atera zen eta Dargaud argitaletxeak atera zuen Frantzian, bost album guztira. Guretzat garrantzitsua izan zen, bi argitaletxe frantziar handirekin argitaratzen ari baikinen. Horrek segurtasuna ematen dizu, egonkortasuna: batek lanen bat nahi ez badu, bestea hor duzu.
Eta geroago beste asko etorri ziren: Simon Besaluze, Eguzkiaren izerdia...
Habeko Mikerako beste marrazkigile batzuekin ere hasi nintzen lanean. Jose Manuel Mata-rekin Hermes egin nuen, ez zena Frantzian argitaratzera iritsi -tentatuta egon baziren ere-. Hala, abentura historikoaren bidetik jarraituta Eguzkiaren izerdia egin genuen eta Frantzian ateratzea lortu genuen, bost album guztira. Eta Luis Astrain-ekin Simon Besaluze egin nuen, hiru album, Frantzian ere atera zirenak.
Denek salmenta onak izan zituzten.
Bai, hala da. Sorgin seinalea oso arrakastatsua izan zen, best seller bat. Lehenengo albumaren 70.000 ale inguru saldu genituen. Baina beste serieak ere asko saldu ziren, album bat ere ez zen 20.000 aleetatik behera ibili. Eta oraindik ere, komikiei puntuazioa esleitzen zaien webguneetan, gure lanek izartxo asko dituzte!
Sariak ere irabazi zenituzten.
Bai, sari batzuk eskuratu genituen. Justin Hiriart Angulemako Sari Nagusirako izendatuta egon zen. Sorgin seinaleak Lucca-ko Jaialdiko saria eta Frantziako liburu saltzaileen saria eraman zituen. Eguzkiaren izerdiak Sierre-ko Jaialdiko Alpeetako Sari Nagusia -Hugo Pratt-ek eskura eman ziguna, berak irabazi baitzuen aurreko urtean- eta Hyères-eko Jaialdiko saria irabazi zituen.
Lan hauek guztiak lehenago euskaraz ikusteko zortea izan genuen, ezta?
Bai, lehenbizi Habeko Miken eta Erein argitaletxean ateratzen ziren euskaraz. Beno, bukaerako batzuk lehenago atera ziren Frantzian, hemengo argitaratze erritmoa motelagoa zelako eta Frantzian hasitako sail bakoitzeko urtero album bat atera behar genuelako.
Eta bapatean, Frantzian arrakastaren gailurrean zinenean -Charlier berria esaten zizuten-, komikia egiteari utzi zenion. Nolatan?
Beno, ez zen hain bapatekoa izan, urte eta erdi edo bi urte iraun zuen prozesu bat izan zen. Hainbat faktore elkartu ziren. Batetik, zinemaren munduan sartzea eskaini zidaten, beti atsegin izan nuena. Horretan hasi nintzen eta ez nuen denbora askorik komikiarentzat. Bestetik, nire marrazkigileak ere komikigintza uzten joan ziren: Fructuoso Televisión Españolan hasi zen eta Justin Hiriart bertan behera utzi behar izan genuen zegoenetan; Matak ere utzi nahi zuela esan zidan ez zegoelako gustura argitaletxearekin, eta sei album izan behar zuen serieari bostgarrenean eman genion amaiera; eta Astrain komikigintzan hasi zen irakasle gisa lanik ez zuen garai batean, baina berriz ere irakaskuntzara bueltatzeko aukera izan zuen eta ezin izan zuen komikiak egiten jarraitu. Redondorekin bakarrik gelditu nintzen, eta hor ere beste gauza bat gertatu zitzaigun. Gure editore frantziarrek guk Barbarrojaren gaztaroari buruzko serie bat egitea nahi zuten, eta hori egitera behartzeko jokaldi zikin bat egin ziguten: Sorgin seinalea amaitutzat eman zuten eta azken lana ez ziguten ordaindu. Ni asko haserretu nintzen, aurre egin nien, abokatuekin mehatxatu nituen ordain ziezadaten... eta markatuta gelditu nintzen. Beraz, utzi egin behar izan nuen. Redondo guzti horretatik kanpo utzi nuen, bera ez erretzeko, eta berak jarraitu ahal izan zuen beste gidoilari batekin Barbarrojaren gaztaroari buruzko seriearekin, bost album izan zirenak.
Baina pentsatzen dut ez zenuela zaila izango beste marrazkigile eta argitaletxe batzuk lortzea, nahi izan bazenu...Saiatu nintzen, baina ez da hain erraza. Frantziar merkatuan sartzeko langa argi bat dago, eta lan asko daude hurbil baina ez dira iristen. Eta, esan bezala, zinemakoa atera zitzaidanez... Hiru serie prestatu nituen, marrazki batzuekin eta guzti, ez zirenak ateratzera iritsi. Bat Lepantoko gaiaren ingurukoa zen, galerak, Mediterraneoa... Itsasoa asko atsegin nuen. Beste bat Matarekin prestatu nuen Glénat-entzat -horren kontura haserretu zen Mata argitaletxearekin-. Fantasiazko thriller bat zen, Mandragora izenburukoa. Pertsonaietako bat medium bat zen, Mandy, Mandragora ezizenekoa, eta FBIko agente bat, guztiz eszeptikoa, berarekin joan behar zena kasu parapsikologikoak konpontzera. Gaiak antz handia du The X Files seriearekin, ezta? Harrigarria da, bai, baina hau seriea baino 3 urte lehenago izan zen! Eta Astrainekin beste bat prest neukan, thriller politiko bat, Berlingo harresiaren erorketaren ingurukoa, KGBko agente-ohiak...''
Ipurbeltz, 'El Pequeño País' eta 'Habeko Mik' aldizkarietan agertu ziren bere lanak, Zipristin testu-liburuetan..., eta komiki albumetan bildu ziren bere istorio asko: Erein, Ttarttalo, Elkar, Habe... eta Frantziako Estatuan Glénat, Dargaud...
ZINEMAGINTZA[aldatu]
80. hamarkadaren erdian utzi zuen Komikigintzaren mundua eta zinemagintzan murgildu zen. Hasiera batean animazio zinemagintzako proiektuetan parte hartu zuen('Baleazaleak, Ipar haizearen erronka, 'Ipar haizearen itzulera' 'Goomer'... Auñamendi entziklopediaren arabera , telesailei dagokienez, ondorengo hauetan parte hartu zuen: 'Kask Kapitaina', 'Amona Kulixkaren ipuinak', 'Loiolako Ignatius', 'Elliot Mouseko Ukiezinak', 'Al Catone ukiezinen aurka', 'Hautsitako platerak', 'Sukalde dibertigarria', 'Fantaghiro'... Besteak beste, New Yorkeko TB festibalak (1993), Goya Sariak (1995,2000), Indiako Cartagenako nazioarteko festibalak (2002), eta Txileko Santiagoko festibalak (2002) saritu zituzte lan horiek.
1999an Karra Elejalderen eta Fernando Guillen Cuervoren 'Año Mariano' peilukulako sortze prozesuan gidoiaren analisiaz arduratu zen. 2001 urtean 'Etxaldeko Erregea' filma zuzendu zuen Carlos Zabalarekin batera, marrazki bizidunak eta irudi errealak nahastuz. Laburmetrai ugari zuzendu zituen ere `Tras los visillos', 'Perros de presa`, 'Por los camareros'.... 2011ekoa da 'Zeinek gehiago iraun' animazio-laburmetraia.
2015: 'HARRIET EDICIONES' KOMIKI ARGITALETXEA[aldatu]
2015 urtean Gregorio Muro “Harriet” komiki egileak Harriet Ediciones argitaletxea sortzea erabaki zuen oso helburu zehatzekin: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez komikiak argitaratzea, 80.hamarkadan berak eta beste autore batzuk sortutako komikiak berrargitaratzea, balore berrien lanak merkaturatzea, haur eta gazteentzako komiki eskaintza handitzea....
2018ko apirilean Berrian Mikel Lizarraldek elkarrizketa egin zion ere, eta berriz ere Komikigintzara itzultzeko arrazoiak eman zituen bertan.
2011n Indianoa berrargitaratu zuen Galtzagorrik. Hori izan zen nolabaiteko ziztada bat zuretzat, komikira bueltatzeko?Ez... baina 2013an Eguzkiaren izerdia berrargitaratu zuten Frantzian, integral batean. Deitu egin zidaten azoka pare batean parte hartzeko. Gero gaztelaniaz ere argitaratu zuten, Getxoko Azokara joan nintzen, eta han ikusi nuen jende asko gogoratzen zela gutaz eta gure lanaz. Eta har hori piztu zitzaidan. Erretiratzeko garaia iritsiko zait laster, erretiro fiskala hartzekoa, baina sormen lana edozein momentutan egin daitekeenez, eta zinema ez bezala, hobby moduan ere planteatu dezakezunez, erabaki nuen itzultzea
Arloa ezagutzen duen profesional gisara eta plangintza egonkor bati eutsiz, 2015etik aurrera 2-3 lan lerroetan egikaritu dira argitaletxea martxan jartzeko orduan Gregorio Murok zituen asmoak:
• 80. hamarkadan Harriet beraren gidoiez kaleratu ziren lan batzuk eta garai horretako beste autore batzuen lanak berrargitaratu ditu, "Justin Hiriart", "Jon eta Mirka", "Sorgin seinalea" eta "Mintxo" adibidez.
• Frantziar merkatuan komikiak argitaratu dituzten euskal autoren lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratzeko helburuaren baitan, oraingoz 'Marko' marrazkilariaren lanak ekarri ditu gurera.
• Frantziar gaur egungo komiki merkatuko albumak euskaraz era gazteleraz argitaratu ditu: urtean 3-4 ale izaten dira.
• Eta 2019an lehen aldiz euskal autore garaikideen euskarazko jatorrizko komiki bat argitaratu zuen: Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako 'Joana Maiz', gaztelerazko bere bertsioarekin.2020ean Mikel Begoña eta Iñaket bikotearen 'Helize' argitaratu zuen eta 2021an 'Jarraitu inurriari' (Unai Elorriaga eta Alex Orbe). 3 lan hauek Eusko Jaurlaritzak antolatutako komikiak sortzeko diru laguntza deialdietan sarituak izan ziren.
Azken urteetan argitaratutako albumetan gai sozialei buruzko komikiak argitaratu ditu, gazte baina batez ere publiko heldu bati begira: 'Gizonak behar direnez gero, 'Jules Jauna', 'Joana Maiz'...
KOMIKI SORTZAILE BERRIZ ERE[aldatu]
2016ean Alex Macho irudigilearekin Gregorio Muro "Harriet"-ekin "Errezelen atzetik" 7 orriko istorioa egin zuen Xabiroi aldizkariko 42. zenbakian argitaratzeko: ikusentzunezkoen arloko lagun batek aurkeztu omen zituen bi autoreak, eta Angoulemeko komiki azokara zenbait proiektu eraman zituzten argitaletxeei aurkezteko.
Xabiroi aldizkarian istorio laburrak argitaratu ditu: 2017 urtean 'Marrau' Patxi Pelaezen irudiekin (46. alean) eta 2019 urtean Raquel Alzaterekin 'Denboraren kutxa' (52. alean).
Komiki historikoa izan da Harrieten lanaren ardatza, eta berriz ere gidoigintzan murgildu zenean hildo honi eutsi zion:
Horrela kontatzen du Harriet-ek Mikel Lizarraldek Berrian egin zion elkarrizketan:
"Gaur egun marrazkilari oso onak daude Euskal Herrian, eta haietako batzuekin hasi naiz lanean. Azkenean Alex Machorekin landuko dudan proiektu bat onartu dute Frantzian, eta dagoeneko lanean ari gara. Ekaitz "Garluk" Agirre arduratuko da koloreaz. 'Lotsa eta oroimina deituko da, eta Filipinetan dago kokatua, AEBen eta Espainiaren arteko gerra garaian. Beste proiektu batzuk ere baditugu esku artean..."
Glenat etxeak argitaratu zuen lehenik “La honte et l’oubli”; bigarren albuma 2019ko irailean iritsi zen eta liburuki bakarrean argitaratu zen euskaraz zein gaztelaniaz.
2021 urtean Frantziar Estatuan atalka 2 komiki sail hasi zituen aldiberean:
- 'Les Dragons de la frontiere' Iván Gil madrildar marrazkilariarekin (urte berean liburuki bakarrean argitaratu zena euskaraz zein gazteleraz)
- 'Feroce' Alex Machoren marrazkiekin: 2021eko irailean frantsesez argitaratu zen lehen liburukia ('Feroce', Glenat) eta 2023ko otsailean bigarren liburukia iritsi zen frantziar estatuko liburudendetara eta integral batean argitaratu ziren euskaraz eta gazteleraz (Feroz) Harriet Edicionesen eskutik sailaren istorio osoa 'Anker' izenburupean. 'Buc en bulles ' jaialdian 2022ko album onenaren saria jaso zuen lehen atalak.
Bi kasuetan Garluk Agire arduratu da koloreaz. Zona Negativa atarian elkarrizketa egin zieten gazteleraz Anker albumaren egileei.
2023an ere 1978 urtean Ipurbeltz aldizkarian atalka eta hainbat liburukitan argitaratutako Iker eta Ixone pertsonaien hiru istorio berrargitaratu ziren album bakarrean: 'Orrazi magikoa', 'Gaizkiñe' eta 'Zahagi urrea'.
Editore bezala, 2023 urterako ia 50 komiki argitaratu zituen Harrietek, eta Kabe manga zigilua jarri zuen martxan, zuzenean japoniarretik euskarara hainbat komiki ekarriz. 'El diario de Covaks' atarian web-elkarrizketa egin zioten Gregorio Murori bere egile eta editore lanak ardatz hartuta.
Laburbilduz, Harrieten XX mendeko lau komiki berrargitaratu dira ('Sorgin Seinalea', 'Jon eta Mirka', 'Justin Iriart' eta 'Iker eta Ixone') eta Gregorio Murok 3 istorio berri sortu ditu: 'Lotsa eta ahaztea' eta 'Anker' album autokonklusiboak eta 'Mugako Dragoiak' Saila; 2024 urtean argitaratu da sail honen bigarren liburukia, eta istorio honetan Pedro Camello arduratuko da irudietaz eta Dani Seijas koloreaz. Harrietek sailari segida emateko asmoa agertu du
Koldo Mitxelenan 2024 urtean eskaini zen prentsaurrekoaren bideoa Artilukua Berrian
HARRIETEN GIDOIAZ XXI MENDEAN EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 IRAILA | Azote --- Mugako Dragoiak Bilduma --- Azote Saila |
Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Pedro Camello KOLOREA Seijas |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2024 iraila aldiberean gazteleraz eta euskaraz |
2023 OTSAILA | Anker | Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Alex Macho KOLOREA Garluk Agirre |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021 lehen liburukia frantsesez 'Taïga de sang' (Glenat), 2023 urtean integralak euskaraz eta gazteleraz |
2021 AZAROA | Mugako Dragoiak --- Mugako Dragoiak Bilduma |
Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Iván Gil KOLOREA Garluk Agirre |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021eko maiatza (Les Dragons de la frontière-La piste de Santa Fe, Glenat) eta 2021ko azaroan 2. liburukia frantsesez (Les Dragons de la frontière-Cuerno Verde, Glenat) |
201910 URRIA | Lotsa eta ahaztea | Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Alex Macho KOLOREA Garluk Agirre |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019 05 MAIATZA La Honte et l'oubli, Frantsesez (Glenat) |
XX MENDEAN ARGITARATU ZIREN HARRIETEN KOMIKIEN BERRARGITALPENA[aldatu]
Harriet Ediciones-en lehendabiziko argitalpena Justin Hiriart komikiaren gaztelaniazko Edizio Osoa izan zen: Gregorio Muro “Harriet” argitaletxeko arduradunak sortu zuen pertsonai hori 80. hamarkadan. 2015 urtean Euskaraz bilduma argitaratzeko ardura Ereinek hartu zuen eta gazteleraz Harriet Ediciones-ek.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2015 10 URRIA | Justin Hiriart (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
Erein | Gregorio Muro Harriet | Francisco Fructuoso Esparza | Euskaraz Jatorrizkoa | Edizio honetarako Arkaitz Almortza Muro | 1983 Itsas gorritan (Erein)
1989 Izotzetako tranpa(Erein) 1989 Sekretua (Erein) - Brulota (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) - Satanen itsasontzia (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) Ttarttalo argitaletxeak gazteleraz argitarau zituen 1987 Frantsesez Le brûlot (Glenat) 1987 Le navire de Satan (Glenat) |
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 AZAROA | Iker eta Ixone 1 Iker eta Ixone Bilduma (Berralgitalpena) |
Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Gregorio Muro Harriet | Euskaraz jatorrizkoa(1978) | 1978 Ipurbeltz aldizkarian atalka eta hainbat liburukitan argitaratutako 'Orrazi magikoa', 'Gaizkiñe' eta 'Zahagi urrea' istorioak (Erein) | |
2017 URRIA | Sorgin Seinalea (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Daniel Redondo | Euskaraz jatorrizkoa(1985) | Miel Angel Elustondo Etxeberria(Edizio honetarako) | 1985 Sorgin Seinalea(Habeko Mik) |
2016 IRAILA | Jon eta Mirka (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Daniel Redondo | Euskaraz jatorrizkoa(1983) | Arkaitz Almortza Muro (Edizio honetarako) | 1983 Espedizio galdua(Erein)
1990 Bihotz hormatuak (Habeko Mik) |