Azote

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2024 Iraila
IZENBURUA AZOTE
---
Mugako Dragoiak Bilduma
---
Azote Saila
ARGITARATZAILEA Harriet Ediciones
GIDOIA Gregorio Muro Harriet
MARRAZKIAK Pedro Camello
KOLOREA Seijas
JATORRIZKO HIZKUNTZA Gaztelera
ITZULTZAILEA Miel Angel Elustondo Etxeberria
FORMATUA Azal gogorra/Cartoné
KOLOREA Koloretan
TAMAINA 290x215
ORRIALDE KOPURUA 80 orrialde
SALNEURRIA 23 euro
ISBN 9788412900507

'Azote' Saileko bi liburukietako lehena da hau Mugako Dragoiak Bildumaren baitako bigarren istorioa, XVIII eta XIX mende arteko Mexiko Berria izeneko lurretan garatzen den western-a.

SINOPSIA

1779. Texas. Azucena Acosta, San Antonio sortu zuten kanariarren ondorengo abeltzain gaztea, jatorri frantseseko Armand Beaubien gaztearekin ezkontzen da, eta, elkarrekin, abere talde bat iparralderantz gidatzea erabakitzen dute, iparramerikarrei saltzeko, une horretan ingelesen aurka borrokatzen baitira beren independentziaren alde. Bi gazteek ez dakitena da franko-kanadar eta indiar Sauk-Renards talde bat Espainia Berriko lurraldean barneratu dela eta, horrek, lurralde etsai batean barrena berez arriskutsua den bidaia, benetako infernua bihurtuko du.


MUGAKO DRAGOIAK UNIBERTSOA[aldatu]

'Mugako Dragoiak' Bidumaren lehen liburukia 2021ko azaroan argitaratu zen, eta 'Azote' elkarren artean harremana duten baina independienteak diren istorio horien unibertsok parte da.

Iván Gil arduratu zen bildumako lehen istorioa marrazteaz eta Garluk Agirrek koloreztatu zuen. Bigarren istorio hauetan Harrieterk beste lankde batzuk izan ditu, Pedro Camello (irudiak) eta Seijas (kolorea).

'Azote' sailaren bigarren liburukia 2025 urtean argitaratuko da. 

'Harriet'/Camello sortzaile bikoteak Bildumari eta Mugako Dragoiak unibertsoari jarraipena emateko lanean dabiltza.