«2025»: berrikuspenen arteko aldeak
(→MANGA EUSKARAZ) |
(→IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK) |
||
(Erabiltzaile berdinaren erdiko ekarpen bat ez da erakusten) | |||
45. lerroa: | 45. lerroa: | ||
[[Fitxategi:Kabe.jpg|left|thumb|150px|link=https://www.harrietediciones.es/index.php/etiqueta-producto/cubearts1/?orderby=price]] | [[Fitxategi:Kabe.jpg|left|thumb|150px|link=https://www.harrietediciones.es/index.php/etiqueta-producto/cubearts1/?orderby=price]] | ||
− | Harriet euskal argitaletxeak [[KABE_Argitalpen-zigilua]]-ren bidez 6 manga serie ezberdin argitaratu ditu | + | Harriet euskal argitaletxeak [[KABE_Argitalpen-zigilua]]-ren bidez oraingoz 6 manga serie ezberdin argitaratu ditu. |
'Cube Arts' eta 'Heroines Game' osorik irakurri daitezke jada. | 'Cube Arts' eta 'Heroines Game' osorik irakurri daitezke jada. | ||
− | Azken urteetan argitaratu dituen beste Manga sail batzuetan ''' | + | Azken urteetan argitaratu dituen beste Manga sail batzuetan '''liburuki berriak''' helduko dira 2025 urtean liburudenda eta liburutegietara |
* Girls Last Tour: Segur aski sailaren azken bi liburukiak argitaratuko dira. | * Girls Last Tour: Segur aski sailaren azken bi liburukiak argitaratuko dira. | ||
− | |||
* Otaku bat jainko lanetan: Segur aski sailaren azken bi liburukiak argitaratuko dira. | * Otaku bat jainko lanetan: Segur aski sailaren azken bi liburukiak argitaratuko dira. | ||
− | * Dinosaurs Sanctuary: orain arte Japonian | + | * Dinosaurs Sanctuary: orain arte Japonian 7 ale argitaratu dira baina oraingoz sailak ez du amaiera zenbakirik. |
− | * Change the World: 5 alez osatzen da saila eta 2025 urtean zehar argitaratuko dira | + | * Change the World: 5 alez osatzen da saila eta 2025 urtean zehar argitaratuko dira euskaraz liburuki berriak. |
* 2025 urteko nobedadeetako bat 'Buztan eta guzti' izenburuko manga izango da. | * 2025 urteko nobedadeetako bat 'Buztan eta guzti' izenburuko manga izango da. | ||
69. lerroa: | 68. lerroa: | ||
− | '''2021 urtean Éditions Albert Renék 'Idéfix et les Irréductibles' komiki saila argitaratzeari ekin zion''', izen bereko telebistako animazio serie bat emititzen hastearekin batera. [https://asterix.com/la-collection/les-bandes-dessinees-idefix/ Frantziar Estatuan | + | '''2021 urtean Éditions Albert Renék 'Idéfix et les Irréductibles' komiki saila argitaratzeari ekin zion''', izen bereko telebistako animazio serie bat emititzen hastearekin batera. [https://asterix.com/la-collection/les-bandes-dessinees-idefix/ Frantziar Estatuan 8 komiki album argitaratu dira orain arte], eta liburuki bakoitzean normalean 3-4 istorio labur biltzen dira. Gidoilari eta irudigile ezberdinek parte hartu dute istorioen sorkuntzan, batzuk hasieratik, beste batzuk azken zenbakietan, batzuk istorioren batean eta beste batzuk anitzetan. |
Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta '''euskaraz 2023ko otsailean heldu zen lehen liburukia liburudenda eta liburutegietara''' eta urte bereko azaroan bigarrena. | Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta '''euskaraz 2023ko otsailean heldu zen lehen liburukia liburudenda eta liburutegietara''' eta urte bereko azaroan bigarrena. | ||
− | + | 2025eko neguan 6. liburukia argitaratuko da, 'Basoa argitan' izenburukoa. | |
XXI mendean argitaratu diren Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu ditu lan hauek, [[Bakun itzulpen zerbitzuak]] enpresaren bidez. | XXI mendean argitaratu diren Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu ditu lan hauek, [[Bakun itzulpen zerbitzuak]] enpresaren bidez. | ||
− | |||
== BANG EDICIONES, MAMUT ZIGILUA == | == BANG EDICIONES, MAMUT ZIGILUA == |
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:27, 9 urtarrila 2025 data duena
Edukiak
- 1 KOMIKIAK SORTZEKO LAGUNTZAK EPEA ZABALIK DUTEN DEIALDIAK
- 2 2025 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
- 3 "ANGEL GOGOAN" ARITZ IRIGOIENEN ESKUTIK
- 4 MANGA EUSKARAZ
- 5 IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK
- 6 BANG EDICIONES, MAMUT ZIGILUA
- 7 ERROAK SAILA 3: ITSASOA
- 8 SUBERVIOLA
- 9 ARITZ LOPEZ ARRUE EDITORE BILA
- 10 XABIROI ALDIZKARIA
KOMIKIAK SORTZEKO LAGUNTZAK
EPEA ZABALIK DUTEN DEIALDIAK[aldatu]
OINARRIAK | 2024ko abenduaren 11ean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 115.000 euroko partida bat onartu du 2025eran komiki, eleberri grafiko edo irudidun albuma osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei laguntzeko dirulaguntzak emateko.
Komikien kasuan 5 proiektu lagundu ahal izango dira, aurreko edizioetan baina bat gehiago. ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA':
2024/12/27tik 2025/01/27ra
TRAMITERAKO ESTEKA |
---|
2025 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK[aldatu]
Oraingoz argitaratze edo sortze bidean dauden proiektu hauen berri izan dugu
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
"ANGEL GOGOAN" ARITZ IRIGOIENEN ESKUTIK[aldatu]
Aritz Irigoien Gartxitorena Iruñeko marrazkilariak Angel Berruetari buruzko komiki bat egiteko lehen pausuak eman zituen orain dela urte batzuk: 2024 urtean 20 urte betetzen ziren hilketa horretatik, eta sare sozialetan proiektuaren berri ematen ari dira.
MANGA EUSKARAZ[aldatu]
Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez oraingoz 6 manga serie ezberdin argitaratu ditu.
'Cube Arts' eta 'Heroines Game' osorik irakurri daitezke jada.
Azken urteetan argitaratu dituen beste Manga sail batzuetan liburuki berriak helduko dira 2025 urtean liburudenda eta liburutegietara
- Girls Last Tour: Segur aski sailaren azken bi liburukiak argitaratuko dira.
- Otaku bat jainko lanetan: Segur aski sailaren azken bi liburukiak argitaratuko dira.
- Dinosaurs Sanctuary: orain arte Japonian 7 ale argitaratu dira baina oraingoz sailak ez du amaiera zenbakirik.
- Change the World: 5 alez osatzen da saila eta 2025 urtean zehar argitaratuko dira euskaraz liburuki berriak.
- 2025 urteko nobedadeetako bat 'Buztan eta guzti' izenburuko manga izango da.
Adi egon Argitaletxearen webguneari, lehen Twitter zen X sareari eta Instagram-en duten kontuari.
IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK[aldatu]
2021 urtean Éditions Albert Renék 'Idéfix et les Irréductibles' komiki saila argitaratzeari ekin zion, izen bereko telebistako animazio serie bat emititzen hastearekin batera. Frantziar Estatuan 8 komiki album argitaratu dira orain arte, eta liburuki bakoitzean normalean 3-4 istorio labur biltzen dira. Gidoilari eta irudigile ezberdinek parte hartu dute istorioen sorkuntzan, batzuk hasieratik, beste batzuk azken zenbakietan, batzuk istorioren batean eta beste batzuk anitzetan.
Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta euskaraz 2023ko otsailean heldu zen lehen liburukia liburudenda eta liburutegietara eta urte bereko azaroan bigarrena. 2025eko neguan 6. liburukia argitaratuko da, 'Basoa argitan' izenburukoa.
XXI mendean argitaratu diren Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu ditu lan hauek, Bakun itzulpen zerbitzuak enpresaren bidez.
BANG EDICIONES, MAMUT ZIGILUA[aldatu]
Martxoan Marko Torres egilearen]l 'Superninja Kururo' sailaren 2. liburukia argitaratuko da.
ERROAK SAILA 3: ITSASOA[aldatu]
Amaya Echevarriaren ideia eta gidoietan oinarrituta eta Tiago Battesti irudigilearekin elkarlanean, 2020ko abenduan iritsi zen zaleen eskuetara Erroak saileko lehen liburukia, 'Ilargiaren orrazia'; bigarrena, Gizotso, 2023 urtean plazaratu zen eta 2025 urterako argitaratu nahi dute Itsasoa, sailaren 3. alea. Guztira 2028 urtera bitarte, urtez urte ale bat argitaratuta, 7 liburukiz osatutako saga osatu nahi dute.
Amaia eta Tiagoz gain, koloreztatze lanetan Chistophe Leon gehituko da lantaldera, Nahia Zubeldiak itzultzen ditu lanak frantsesetik eusrara, eta lantaldean Peio Lataste aritzen da zuzendari artistiko lanetan eta Benoît Etcheverry egitasmoaren komunikazioaz arduratzen da.
Autoedizioa eta "Crowfunding" finantziaketa sistema dira egitasmo honen ezaugarri bereziak.
SUBERVIOLA[aldatu]
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua
2024 urtean Antsoaingo Txokogorrin erakusketa bat antolatu zen Gregorio Suberviolari buruz bere heriotzaren 100. urteurrenean: komikiaren lagin batzuekin erakusketa antolatu zen eta Iñaki Sagardoik hitzaldi batean parte hartu zuen.
|
---|
ARITZ LOPEZ ARRUE EDITORE BILA[aldatu]
Aritz López Arrúe gasteiztar irudigile eta diseinatzaileak Gasteizko Udalaren 'Haziak' ideia gazteen lehiaketara proiektu bat aurkeztu zuen eta horri esker 'El Caballero Ganso' komikia sortzeko diru laguntza eta aholkularitza jaso du.
2025 urterako amaituta edukiko du lana eta editorea aurkitzeko lanetan dabil.
XABIROI ALDIZKARIA[aldatu]
Xabiroi aldizkaria urtean 4 aldiz argitaratu ohi da, otsaila, ekaina, urria eta abenduan.
4 aleak jasotzeko harpidetza 14 euroren truke egin daiteke.
Udazkenean iritsi ohi da urtero Ikastolen Elkarteak sustatzen duen aldizkarian atalka agertu den istorio baten albuma.