Aritz Irigoien

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Aritz Irigoien Gartxitorena Iruñean 1987 urtean jaiotako marrazkilaria da.

Ingeneria ikasketez, bere webgunearen arabera "sasi-irakasle eta sasi-kamarero ofizioz marrazkigintzan afizioz bukatu zuen"

2016 urtetik aurrera H28 komiki fanzinean parte hartu zuen.

2017 urtetik Xabiroi aldizkarian Xabiroienea zinta bertikalak egin ditu.

Azken urteotako abuztuetan Zaldieroak ez ditu Berrian zintak argitaratzen eta Aritz arduratzen da denbora epe horretan egunkariaren iritzia ataleko zintaz.

Nafarroako Komiki Azokaren baitan argitaratzen den Zart aldizkarian bere komikiak agertu dira. Azokako beste jardueren artean ere parte hartu zuen, adibidez Sergio Biurrunen gidoiarekin beste 15 egileekin batera elkarlanean eta zuzenean sortutako 'Las Lámparas llegaron sin novedad' komiki sorkuntzan.

Jakin aldizkarirako ilustrazio lanak ere egin ditu.

Xuberoa Salanueva idazlearekin 2021 urtean 'Pitxin eta Potxon' haurrentzako liburua argitaratu zuen (Denon artean)

Musika taldeentzako sortu ditu irudiak (adibidez Kloratita talderako), La Unica peñarako pankartak, Iruñerriko euskal jaien edo San Fermin Txikitoko kartelak...

Iruñeako kale eta txoko ugariei buruzko ilustrazioak egiten ditu, baita Hondarribia eta beste herri batzuei buruzkoak ere.


Angel gogoan.jpg


Angel Berruetari buruzko komiki bat egiteko lehen pausuak eman zituen orain dela urte batzuk: 2024 urtean 20 urte betetzen direnez hilketa horretatik, lanean jarri da berriz ere eta udara amaieran argitaratzeko asmoa duela adierazi du sareetan.