«Azala»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(URTEZ URTE EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)
(URTEZ URTE EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)
29. lerroa: 29. lerroa:
 
! colspan="1" style="background:#ffdead;" | [http://www.komikipedia.eus/index.php?title=2016 17 komiki]
 
! colspan="1" style="background:#ffdead;" | [http://www.komikipedia.eus/index.php?title=2016 17 komiki]
 
! colspan="1" style="background:#ffdead;" | [http://www.komikipedia.eus/index.php?title=2017 Oraingoz 25 komiki]
 
! colspan="1" style="background:#ffdead;" | [http://www.komikipedia.eus/index.php?title=2017 Oraingoz 25 komiki]
! colspan="1" style="background:#ffdead;" | [http://www.komikipedia.eus/index.php?title=2018 ]
+
! colspan="1" style="background:#ffdead;" | [http://www.komikipedia.eus/index.php?title=2018 Ikus aurtengo aurreikuspenak]
 
|}
 
|}
  

16:54, 14 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena


Euskaraz argitaratu diren komikien datutegia izan nahi du Komikipediak

Komikien bidez adierazten diren sortzaile ugari daude gure herrian, eta ez dira gutxi euskaraz aritzen direnak. Bestalde, beste hizkuntzetan sortu ziren komikiak euskarara itzultzeko joera indartu da azken urteotan.

LOGO BERTI.jpg

URTEZ URTE EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
5 komiki 11 komiki 5 komiki 9 komiki 10 komiki 19 komiki 17 komiki Oraingoz 25 komiki Ikus aurtengo aurreikuspenak
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009


Urte bakoitzeko komiki uzta ezagutu nahi duenak ezin du soilik albumetara mugatu: euskarazko komikigintza prentsa eta aldizkarietan bizi bizi baitago (urtean lau aldiz kaleratzen den Xabiroi aldizkaria da adibiderik garbiena) eta baita interneten ere, eta H28ren ibilbidea amaitu den arren, paperaz aratago autore ugari sarean partekatzen ari baitira beraien lanak; badira ere orrialde kopuru murritzeko komikilan ederrak, jardunaldiak,hitzaldiak, komiki eta marrazkien zuzeneko sorkuntza ekimenak, erakusketak,komiki tailerrak...

Baina Komikipedian pentsatzen dugu oraindik ere komiki albumaren euskarri fisikoak marra fin batez batzen dituela nolabait komikigile, komikizale eta argitaletxeak, autoedizioaren aukera ahaztu gabe noski.

Euskaraz komikien alorrean dagoen eskaintza guzti hori ezagutarazteko asmoa du Komikipediak. Hasiera batean azken hamarkadetan argitaratu diren komiki albumak zerrendatu nahi ditugu, eta album bakoitzak aukera emango digu autoreak, argitaletxeak, itzultzaileak... hobeto ezagutzeko. Etorkizunean,komikiaren inguruko Jardunaldi, Azoka,Lehiaketa, Dokumentazio Gune eta beste ekimen batzuei buruzko informazioa gehitzen joango gara.

Komikiaren mundua ikusgarria bada, euskarazko komikia ikusgarri egin dezagun bada!

Eta guzti hau komikizaleon arteko elkarlanari esker egin dezakegu, Wiki honetarako eduki berriak sortuz eta dagoen informazioa osatuz edo akatsak zuzenduz.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idatzi komikipedia(abildua)gmail.com helbidera

INFORMAZIO ITURRIAK

Iturria Deskribapena
E-gor Blog Igor Leturiak 2004 urtean jarri zuen martxan teknologia eta komikiei buruzko Bloga. Xabiroi Aldizkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian komikigintzaz aritzen da ere. 2016/2017an Intxaurrondoko euskarazko komikiki solasaldiak dinamizatu ditu.
komikeri Mikel Begoñak 2012 urtean hasi zuen Euskarazko komikien bloga izenpean euskaraz argitaratu den komikigintza biltzeko ahaleginean. Euskal komikigintzari buruzko erakusketak egin ditu ere eta 2017an Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco liburua argitaratu zuen Kike Infamerekin batera . Komikietarako gidoiak egin ditu.
lainomehe Euskaraz argitaratzen diren komikiei buruzko informazioa jasotzen da Blog honetan, eta gustuko dituzten komikiak itzuli eta euskal irakurleekin konpartitu nahi dituzte.
Tebeosfera komikia, eleberria, zinema, jolasak eta herri kultura grafikoari buruzko ataria. Komiki autoreei buruzko atalean euskaraz argitaratu duten asko daude.
Komik10: euskal komikia azkeneko hamarkadan (2000-2009) Donostiako Udal Liburutegien Sareak argitaratu zuen gidan 2000-2009 urteen artean helduentzako euskaraz edo gazteleraz argitaratu ziren euskal komikiak ezagutzera eman nahi izan zituen: berrogei egiletik gora eta ehun eta hogeita hamar lan baino gehiago bildu ziren gida. Autore bakoitzari buruzko biografiaz eta bibliografiaz gain, Donostian 2004. urtetik antolatu diren Komiki Jardunaldiei buruzko laburpen bat txertatzen da ere. Donostiako Liburutegiek komikientzako sail berezituak dituzte.
Euskomik katalogoa 2010 urtean Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Erakusketaren 28. edizioan Euskadiko Autonomi Elkartea izan zen ohorezko gonbidatua eta hainbat marrazkilarien lanekin gida bat argitaratu zen.
1976-2006: 30x30 gure komikiaren tamaina 2006 urtean Gasteizko Atiza komikien marrazkilari elkarteak 30x30 gure komkiaren tamaina 1976-2006 erakusketa antolatu zuen, 30 autoreen lanekin. Liburu batean eta internet sarean eskuragarri jarri zituzten erakusketako edukiak.
Komikigunea 2014 urtetik Komikigunea komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gunea da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kalean kokatua. Bilduma horren osagarri da KMK-ko Liburutegiko Komikiteka aretoa, non azken hamarkadetako 4.000 komiki dauden eskuragarri, irakurri edo maileguan hartzeko. On-line katalogoaren bidez ezagutu daitezke funts hauek.
Sancho el Sabio Fundazioa Sancho el Sabio Fundazioa Gasteizen kokatua dago eta euskarari eta euskal kulturari buruzko bibliografia eta agiri funtsak jasotzen dituen dokumentazio-zentroa da, tartean komiki eta fanzine ugari. Euskaraz argitaratutako komikigintza katalogatua dute
Nor da Nor euskal itzulpengitzaren datu basea (EIZIE) Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Nor da Nor euskal itzulpengitzaren datu basea du sarean, eta testu motaren artean helduentzako komikiak katalogatuak dituzte. Asterix-en komiki batzuk aldiz "testu mota=Haur literatura" kategorian jaso dituzte.
Xabiroi Aldizkaria Ikastolen Elkarteak argitaratutako Xabiroi komiki aldizkaria 2005 urtetik euskarazko komikigintzaren erreferenterik garrantzizkoena bilakatu da.
Argia Aldizkariaren komikia atala Argia Aldizkariaren argitaletxeak komikiari garrantzia eman izan dio beti, jarraitutasunez autore anitzen lanak argitaratu ditu aldizkarian eta album formatuan (Olariaga, Mattin, Marko,Asisko, Lope, Adur, Josevisky, Altza Porru/Bizi Baratzea proiektua ...) eta elkarrizketa eta analisien bidez komikigintzari buruzko artikulak maiztasunez plazaratzen ditu. Interneteko atarian komikiari eskainitako atala eta Jon Tornerren Slump Doktorearen Zaintiratua Bloga harreman honen adierazgarri dira.
Berria Egunkaria Bere garaian Egunkarian eta gaur egun Berrian, komikigintzari arreta berezia jarri izan zaio beti. Imanol Mercerok komikiei buruzko literatur kritika argitaratu ohi du maiztasunez.
Berria Egunkaria Bere garaian Egunkarian eta gaur egun Berrian, komikigintzari arreta berezia jarri izan zaio beti. Imanol Mercerok komikiei buruzko literatur kritika argitaratu ohi du maiztasunez.
Bedetheque Frantsesez eta batez ere hiuzkuntza honetan argitaratutako komikiei buruzko datu basea.
Lambiek atariko Comiclopedia Lambiek 1968 urtean Amsterdam-en sortutako komiki denda da, beraien hitzetan Europako lehena eta zaharrena. Bere webguneko Comiclopedia (ingelesez) autore eta komikiei buruzko datu basea da, eta euskal autore batzuei buruzko informazioa ere agertzen da bertan.