Eztabaida:Azala

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Komikipediako sortzaile horiek,

zuen baimenarekin Komikipediako eduki batzuk euskarazko Wikipediara eraman nahiko nituzke, iturriak, Komikipedia, aipatuz, jakina.
Horretarako Komikipediak argitaratze-CC lizentzia bat erakutsi beharko luke nonbait. (Azalean bertan beheko aldean balitz hobe).
Komikipedian begira ibili naiz eta ez dut argitaratze-lizentziarik aurkitu. Egon badago eta ez dut nik ikusi?
Oso oker ez banago, besterik adierazi ezean, Interneten argitaratzen den oro, legeak lehenetsita, Copyright da. (Nahiz eta logikaren aurka doan modu anonimoan argitaratutakoa Copyright batekin babestea). Dena den, ez naiz kontu hauetan batere aditu.
Hauek dira Wikipediak edukiak lasai inportatzeko behar dituen lizentziak; (hauetariko bat):
  • Creative Commons Atribuzioa PartekatuBerdin 4.0
  • Creative Commons Atribuzioa PartekatuBerdin 3.0
  • Creative Commons Atribuzioa PartekatuBerdin 2.5
  • Creative Commons Atribuzioa 4.0
  • Creative Commons Atribuzioa 3.0
  • Creative Commons Atribuzioa 2.5
  • Creative Commons CC0 Waiver (= Jabari Publikoa).
  • Public Domain, hau da, Jabari Publikoa.

Hauek dira Wikimedia Commons proiektuarekin bateragarriak diren Creative Commons lizentziak. Horietako bat aukeratzea eskatuko nizueke.

Zorionak orain arte egindako lanagatik eta, ezer baino lehen,

mila esker.

--GorkaAzk (eztabaida) 13:34, 9 urtarrila 2019 (CET)