«Jon Mikel Bañales»: berrikuspenen arteko aldeak
(3 tarteko berrikusketak 3 erabiltzaileak egina ez da erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | Jon Mikel Bañares 1998 urtean Bilboko Deustun jaiotako irudigilea da, Arte Ederretan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat lanen artean DC comics-erako proiektuetan aritu da, RumbleE! Fanzinean eta euskaraz 'Juan de Zubileta abentura itzela' komikiaren irudietaz arduratu zen Goio Bañales bere aitarekin batera: | + | Jon Mikel Bañares 1998 urtean Bilboko Deustun jaiotako irudigilea da, Arte Ederretan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat lanen artean DC comics-erako proiektuetan aritu da, RumbleE! Fanzinean eta euskaraz 'Juan de Zubileta abentura itzela' komikiaren irudietaz arduratu zen Goio Bañales bere aitarekin batera: izan ere, Goiok eta Mikelen ama María José Lópezek 80. hamarkadan 'Trokola' fanzinean parte hartu zuten. |
− | Txikitatik irudigintzan murgildu zen, eta | + | Txikitatik irudigintzan murgildu zen, eta urtetik [https://jonmikel.blogcindario.com/ blog batean] erakutsi zituen bere lanak. eta bertan [https://twitter.com/jonmikel_comic Twitter] eta [https://www.instagram.com/jonmikel_comic/ Instagram] sareetarako estekak ditu ere. |
20. lerroa: | 20. lerroa: | ||
2016 urtean bere anaiarekin batera RumbleE! aldizkariaren zuzendaritza taldean parte hartu zuen beste kide hauekin batera: José Carlos Torre, Alba Jato, Emmanuel Awodola...Urte batzuk lehenago hasi zen bertan komikiak argitaratzen. | 2016 urtean bere anaiarekin batera RumbleE! aldizkariaren zuzendaritza taldean parte hartu zuen beste kide hauekin batera: José Carlos Torre, Alba Jato, Emmanuel Awodola...Urte batzuk lehenago hasi zen bertan komikiak argitaratzen. | ||
+ | [https://www.berria.eus/lurraldeak/bizkaia/eskuz-marrazteak-gizatasuna-ematen-die-komikiko-protagonistei_2124473_102.html 2024 urtean Berriari eskainitako elkarrizketa batean kontatu zuen komikigintza profesionalerako pausua nola eman zuen]: ''"Pandemia garaian izan zen. Bartzelonako komiki azoka online egin zuten orduan, eta DC Comics argitaletxeari hainbat zirriborro bidaltzea erabaki nuen nik. Komiki gehienek, ordea, Marvel argitaletxeko pertsonaien istorioak biltzen zituzten; Spiderman superheroiarenak, esaterako. Eta hori zen nire kezka nagusia, elkarren arteko lehiakideak direlako bi argitaletxe horiek. Azkenean, nire marrazkiak gustatzen zitzaizkiela esan zidaten DC Comicseko arduradunek, eta, hilabete batzuk geroago, hamar orrialdeko komiki bat egiteko eskatu zidaten. Ordutik, haiekin aritu naiz lanean."'' | ||
− | 2021 urtean DC comics-erako lanean hasi zen, Batman, Harley Quinn, Joker eta beste pertsonaia batzuren istorioetan. | + | Horrela, 2021 urtean DC comics-erako lanean hasi zen, Batman, Harley Quinn, Joker eta beste pertsonaia batzuren istorioetan. |
29. lerroa: | 30. lerroa: | ||
Goio Bañales bere aitaren liburu batzuetako ilustrazioak egin ditu eta 2023 urtean 'Juan de Zubileta. Abentura itzela' komikia sortu zuten elkarlanean. | Goio Bañales bere aitaren liburu batzuetako ilustrazioak egin ditu eta 2023 urtean 'Juan de Zubileta. Abentura itzela' komikia sortu zuten elkarlanean. | ||
+ | 2024 urteko Fant jaialdian DC Comics argitaletxerako egindako zenbait lan Bilboko Barrainkua aretoan izan zituen ikusgai 'Bilbotik Kaliforniara' izenburuko erakusketan. | ||
+ | |||
+ | [https://www.berria.eus/lurraldeak/bizkaia/eskuz-marrazteak-gizatasuna-ematen-die-komikiko-protagonistei_2124473_102.html Berriako elkarrizketan] horrelaxe kontatu zuen zein den bere marrazteko modua:''Nik eskuz marrazten dut, bi arrazoirengatik. Batetik, marrazten hasi nintzenean, ez zen batere ohikoa etxean tableta bat izatea; beraz, betiko teknikari eutsi diot. Eta, bestetik, uste dut komikiak eskuz marrazteak gizatasuna ematen diela istorioko protagonistei. Hau da, tableta batean marrazten duzunean, marrazteko programak zuzendu egiten dizkizu akatsak. Eskuz ari zarenean, hori ez da gertatzen: ile solte bat marrazten dut nahi gabe, eta horrek aurretik planteatu ez ditudan irizpideak jarraitzeko aukerak ematen dizkit.'' | ||
+ | |||
+ | [https://bizkaiairratia.eus/podcast/jon-mikel-banales-batman-edo-supermanen-komikiak-marraztu-ahal-izan-dodaz/ Elkarrizketa BizkaiaIrratian] | ||
+ | |||
+ | '''EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK''' | ||
{|class="wikitable sortable" width=48% | {|class="wikitable sortable" width=48% |
Hauxe da oraingo bertsioa, 18:54, 25 maiatza 2024 data duena
Jon Mikel Bañares 1998 urtean Bilboko Deustun jaiotako irudigilea da, Arte Ederretan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat lanen artean DC comics-erako proiektuetan aritu da, RumbleE! Fanzinean eta euskaraz 'Juan de Zubileta abentura itzela' komikiaren irudietaz arduratu zen Goio Bañales bere aitarekin batera: izan ere, Goiok eta Mikelen ama María José Lópezek 80. hamarkadan 'Trokola' fanzinean parte hartu zuten.
Txikitatik irudigintzan murgildu zen, eta urtetik blog batean erakutsi zituen bere lanak. eta bertan Twitter eta Instagram sareetarako estekak ditu ere.
2009 urtean Grupo Adagiok antolatutako lehiaketa irabazi zuen, baita 2010 urtean Osalanek antolatutakoa.
14 urte besterik ez zituela, bere diseinuak Milango Altzarien Nazioarteko Azokan erakutsi ziren eta komiki eta ilustrazioari buruzko beste talde-erakusketetan parte hartu du.
Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak antolatutako Montañola irudigilearen omenezko erakusketan parte hartu zuen Basaurin
Rober Garay-ren 'Roque Star' pertsonaiaren istorioak biltzen zituen liburukian parte hartu zuen Kike Infame,Dani Maiz, José Carlos Torre, Amaia Ballesteros... Eta beste sortzaile askorekin batera.
2016 urtean bere anaiarekin batera RumbleE! aldizkariaren zuzendaritza taldean parte hartu zuen beste kide hauekin batera: José Carlos Torre, Alba Jato, Emmanuel Awodola...Urte batzuk lehenago hasi zen bertan komikiak argitaratzen.
2024 urtean Berriari eskainitako elkarrizketa batean kontatu zuen komikigintza profesionalerako pausua nola eman zuen: "Pandemia garaian izan zen. Bartzelonako komiki azoka online egin zuten orduan, eta DC Comics argitaletxeari hainbat zirriborro bidaltzea erabaki nuen nik. Komiki gehienek, ordea, Marvel argitaletxeko pertsonaien istorioak biltzen zituzten; Spiderman superheroiarenak, esaterako. Eta hori zen nire kezka nagusia, elkarren arteko lehiakideak direlako bi argitaletxe horiek. Azkenean, nire marrazkiak gustatzen zitzaizkiela esan zidaten DC Comicseko arduradunek, eta, hilabete batzuk geroago, hamar orrialdeko komiki bat egiteko eskatu zidaten. Ordutik, haiekin aritu naiz lanean."
Horrela, 2021 urtean DC comics-erako lanean hasi zen, Batman, Harley Quinn, Joker eta beste pertsonaia batzuren istorioetan.
2023ko apirilaren 28an Bilboko Fant jaialdiaren ekintzen baitan komiki amateurra eta profesionala izan zituen hizpide, beste profesionalekin elkarlanean nola aritu,(editoreekin, gidoilariekin, bozetista, tintaztatzaile, kolorista, errotulista eta azalen egileekin...marrazketa eta tintatzeko prozesua nolakoa den azaldu zuen bere esperientzian oinarrituta.
Goio Bañales bere aitaren liburu batzuetako ilustrazioak egin ditu eta 2023 urtean 'Juan de Zubileta. Abentura itzela' komikia sortu zuten elkarlanean.
2024 urteko Fant jaialdian DC Comics argitaletxerako egindako zenbait lan Bilboko Barrainkua aretoan izan zituen ikusgai 'Bilbotik Kaliforniara' izenburuko erakusketan.
Berriako elkarrizketan horrelaxe kontatu zuen zein den bere marrazteko modua:Nik eskuz marrazten dut, bi arrazoirengatik. Batetik, marrazten hasi nintzenean, ez zen batere ohikoa etxean tableta bat izatea; beraz, betiko teknikari eutsi diot. Eta, bestetik, uste dut komikiak eskuz marrazteak gizatasuna ematen diela istorioko protagonistei. Hau da, tableta batean marrazten duzunean, marrazteko programak zuzendu egiten dizkizu akatsak. Eskuz ari zarenean, hori ez da gertatzen: ile solte bat marrazten dut nahi gabe, eta horrek aurretik planteatu ez ditudan irizpideak jarraitzeko aukerak ematen dizkit.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 03 MARTXOA | Juan de Zubileta Abentura itzela! | Barakaldoko Udala Bizkaiko Foru Aldundia Bilboko Portuaren Agintaritza |
Goio Bañales | Jon Mikel Bañales | Gazteleraz Jatorrizkoa | Idoia Barceló Cuñado | 2023 martxoa, aldiberean gazteleraz eta euskaraz |