«Palestina»: berrikuspenen arteko aldeak
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|} | |} | ||
+ | |||
+ | 1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitzan eta kulturan murgildu zen. | ||
+ | |||
+ | Esperientzia zirraragarri haren ondorioz sortu zen Palestina, Saccoren aurreneko kazetaritza-lan handia, eta azken urteotan argitaratu den obra politiko eta historikorik onenetakoa. Nobela grafiko hau kazetaritza berriaren oinordeko zuzena da, eta komiki-kazetaritza deitutako korrontearen funtsezko pieza: dokumentu etnografiko aparta, garai hartako kronika garratza eta denboran gehiegi luzatzen ari den gatazka bati buruzko ikuspegi ezin pertsonalagoa izateaz gain, zinez liburu baliagarri eta esanguratsua da Ekialde Ertainak geopolitika garaikidean jokatzen duen eta garai hartan jokatzen zuen rola ulertzeko. | ||
+ | |||
+ | Palestina Art Spiegelmanen Maus sarituarekin konparatu izan da, Saccoren lan hau trebezia eta distira handiz barneratzen delako sozialki eta politikoki oso delikatua den gai batean, komikigintzaren mugetatik irten gabe. Edizio honek Edward Said idazle, kritikari eta historialari ospetsuak idatzitako hitzaurrea ere badu; hain zuzen ere, Said Ekialde Ertaineko gatazkaren inguruko aditurik errespetatuenetakoa da mundu osoan. | ||
+ | |||
+ | Obra honek American Book Award saria irabazi zuen 1996an |
Hauxe da oraingo bertsioa, 11:13, 5 abendua 2023 data duena
DATA | 2023 abendua (jatorrizkoa 1993–1995 atalka 9 zatitan eta 2001 urtean liburuki bakarrean, Fantagraphics Books.) |
---|---|
IZENBURUA | PALESTINA |
ARGITARATZAILEA | Astiberri |
GIDOIA | Joe Sacco |
MARRAZKIAK | Joe Sacco |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Ingelesa |
ITZULTZAILEA | Julen Gabiria |
FORMATUA | Azal biguna hegalekin |
KOLOREA | Txuri beltzean |
TAMAINA | 16 x 23 zm |
ORRIALDE KOPURUA | 296 orrialde |
SALNEURRIA | 25 euro |
ISBN | 978-84-19670-35-9 |
1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitzan eta kulturan murgildu zen.
Esperientzia zirraragarri haren ondorioz sortu zen Palestina, Saccoren aurreneko kazetaritza-lan handia, eta azken urteotan argitaratu den obra politiko eta historikorik onenetakoa. Nobela grafiko hau kazetaritza berriaren oinordeko zuzena da, eta komiki-kazetaritza deitutako korrontearen funtsezko pieza: dokumentu etnografiko aparta, garai hartako kronika garratza eta denboran gehiegi luzatzen ari den gatazka bati buruzko ikuspegi ezin pertsonalagoa izateaz gain, zinez liburu baliagarri eta esanguratsua da Ekialde Ertainak geopolitika garaikidean jokatzen duen eta garai hartan jokatzen zuen rola ulertzeko.
Palestina Art Spiegelmanen Maus sarituarekin konparatu izan da, Saccoren lan hau trebezia eta distira handiz barneratzen delako sozialki eta politikoki oso delikatua den gai batean, komikigintzaren mugetatik irten gabe. Edizio honek Edward Said idazle, kritikari eta historialari ospetsuak idatzitako hitzaurrea ere badu; hain zuzen ere, Said Ekialde Ertaineko gatazkaren inguruko aditurik errespetatuenetakoa da mundu osoan.
Obra honek American Book Award saria irabazi zuen 1996an