Joe Sacco

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Joe Sacco Maltan 1960 urtean jaiotako kazetari, gidoilari eta komikigilea da. Egun, Ameriketako Estatu Batuetako Seattlen bizi da.

1996an American Book Award delako saria irabazi zuen Palestine eleberri grafikoari esker, eta Astiberri argitaletxeak euskarara ekarri zuen lan hau 2023 urtean.

Inglesezko Wikipediaren arabera, Maltan jaio eta urte bat bete bezain pronto Melbournera eraman zuten bizitzera, Australiara, eta han igaro zuen haurtzaroa 1972an familia Estatu Batuetara lekualdatu zen arte. kazetaritza ikasketak egin zituen Oregonen, baina lanbide horrekin zapuztuta bere zaletasun handia zen komikigintza jorratzeari ekin zion.

Maltara itzuli zen eta bertako hizkuntzan argitaratu zuen bere lehen komikia,'Imħabba Vera', "Benetako maitasuna".

Estatu Batuetara itzulita, Portland Permanent Press aldizkari satirikoan argitaratu zituen bere komikiak, eta ondoren The Comics Journal komikigintzari buruzko aldizkarian hasi zen lanean; bertan 'Centrifugal Bumble-Puppy' saila sortu zuen eta Fantagraphics Books argitaletxearen bidez iritsi zen lan hau irakurlen eskuetara; argitaletxe berean eta atalka publikatuko ditu lan ugari, tartean komikigintzari ekarpen handiak: Palestina, Gorazde...

Bidaiatzeko grinak bultzatuta 1988tik aurrera urte batzuk pasa zituen AEBtik kanpo, Europan nagusiki, eta bidaiatzen zuen bitartean sortu zituen 'Yahoo' saila osatuko zuten komiki autobiografikoak, tartean rock talde batekin bizitakoak. Golkoko gudak ere 'Yahoo' sailean isla izan zuen: Australian haurra zelarik bere gurasoak Europako migratzaile laguntaldea osatu zuten, eta Saccok gogoan zituen II Mundu gerrari buruzko kontatzen zituzten istorioak: bere hitzetan batetik haurtzaroko esperientzia horiek eta bestetik kazetaritza modu ezberdin batean egin nahiak eragina izan zuten 90. hamarkadan Bosnia eta Ekialde Hurbileko gatazkei buruzko komikiak sortzeko erabakian.


Palestinari buruzko bere komikiak 1993–1995 artean 9 zatitan argitaratu zituen eta 2001 urtean liburuki bakarrean jaso zituen Fantagraphics Books-ek. Bosniako 1992-1995 urteen arteko Saccoren bizipenak 'Safe Area Goražde' komikian islatu zituzten ere.

Palestinako istorioengatik American Book Award irabazi zuen 1996an, eta 'Safe Area Goražde' lanarekin 'Eisner Award for Best Original Graphic Novel' irabazi zuen. Guggenheim Fellowship beka jaso zuen 2001 urtean. Ondoren etorri ziren beste lan hauek

2003: The Fixer: A Story from Sarajevo 2003: Notes from a defeatist 2005: War's End: Profiles from Bosnia 1995-96 2006: But I Like It

XXI mendean zehar Harvey Pekar-ek sustatutako American Splendor egitasmoan hartu zuen parte eta The Guardian eta Harper's Magazine-n Irakeko gerrei buruzko istorioak argitaratu zituen. 2009 Gazari buruzko beste komiki bat argitaratu zuen. 2012an Estatu Batuetan pobreziak jota bizi direnen istorioak jaso zituen 'Days of Destruction, Days of Revolt' lanean Chris Hedges-ekin lankidetzan. 2020 urtean 'Paying The Land' argitaratu zuen Kanadako Dene komunitateak jasandako kolonizazio bortitza islatuz.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 12 ABENDUA
Palestina.jpg
Palestina Astiberri Joe Sacco Joe Sacco Jatorrizkoa ingelesez Julen Gabiria 1993–1995 atalka 9 zatitan eta 2001 urtean liburuki bakarrean, Fantagraphics Books.