«Tupust! Kolektiboa»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
2. lerroa: 2. lerroa:
 
[https://tupust.tumblr.com/Manifestua Tupust! Kolektiboa] '''2016 urtean hasi zen gorpuzten, Donostian emakume ilustratzaile eta komikigileen arteko bilkurak egiten hasi zirenean''', hasiera batean komiki argitarapen bat partekatzeko helburuarekin baina pausoka komikigintza eta feminismoa lotuko zituen kolektiboa osatuaz. '''Harreman eta elkarlan honen lehen adierazpen publikoa 2019 urtean Txalapartak argitaratu zuen 'Tupust! #1 Ni' komiki antologia izan zen. Hogei sortzailek hartu zuten parte liburuko hamalau komikiak sortzen.'''
 
[https://tupust.tumblr.com/Manifestua Tupust! Kolektiboa] '''2016 urtean hasi zen gorpuzten, Donostian emakume ilustratzaile eta komikigileen arteko bilkurak egiten hasi zirenean''', hasiera batean komiki argitarapen bat partekatzeko helburuarekin baina pausoka komikigintza eta feminismoa lotuko zituen kolektiboa osatuaz. '''Harreman eta elkarlan honen lehen adierazpen publikoa 2019 urtean Txalapartak argitaratu zuen 'Tupust! #1 Ni' komiki antologia izan zen. Hogei sortzailek hartu zuten parte liburuko hamalau komikiak sortzen.'''
  
  Kolektiboaren bidea ez da eten, elkarlanean eta harremanetan jarraitu dute, sortzaile batzuk hasiak ziren [https://www.instagram.com/stories/highlights/17875436311995757/ "Zu" gaiaren inguruan euren lanen laginak erakusten sare sozialetan,] eta 2021eko abuztuan aurresalmentan jarri zuten bigarren antologia.
+
  Kolektiboaren bidea ez da eten, elkarlanean eta harremanetan jarraitu dute, sortzaile batzuk hasiak ziren [https://www.instagram.com/stories/highlights/17875436311995757/ "Zu" gaiaren inguruan euren lanen laginak erakusten sare sozialetan,] eta 2021eko abuztuan
 +
'''autoedizioaren aldeko apustuan sakonduz'''
 +
[http://tupust.bigcartel.com '''bigarren antologiaren aurresalmenta hasi dute, eta ekarpena egiten dutenek urrian postontzian jasoko dute komikia.'''] 
  
 
TUPUST! KOLEKTIBOAREN IBILBIDEA
 
TUPUST! KOLEKTIBOAREN IBILBIDEA

21:35, 8 abuztua 2021(e)ko berrikuspena

Tupust! Kolektiboa 2016 urtean hasi zen gorpuzten, Donostian emakume ilustratzaile eta komikigileen arteko bilkurak egiten hasi zirenean, hasiera batean komiki argitarapen bat partekatzeko helburuarekin baina pausoka komikigintza eta feminismoa lotuko zituen kolektiboa osatuaz. Harreman eta elkarlan honen lehen adierazpen publikoa 2019 urtean Txalapartak argitaratu zuen 'Tupust! #1 Ni' komiki antologia izan zen. Hogei sortzailek hartu zuten parte liburuko hamalau komikiak sortzen.

Kolektiboaren bidea ez da eten, elkarlanean eta harremanetan jarraitu dute, sortzaile batzuk hasiak ziren "Zu" gaiaren inguruan euren lanen laginak erakusten sare sozialetan, eta 2021eko abuztuan

autoedizioaren aldeko apustuan sakonduz bigarren antologiaren aurresalmenta hasi dute, eta ekarpena egiten dutenek urrian postontzian jasoko dute komikia.

TUPUST! KOLEKTIBOAREN IBILBIDEA


Manifestua hilabete batzuk lehenago kaleratu zuten arren, 2019ko martxoaren 25ean Komikigunean Antologia aurkezteko eskainitako prentsaurrekoan azaldu zituzten kolektiboaren nondik norakoak: Maitane Gartziandia, Loinaz Lekuona, Ainara Azpiazu eta Maite Gurrutxagak hartu zuten parte bertan.

Berriak ere eman zuen prentsaurrekoaren berri: Ainara Azpiazuren aburuz, «Hasieran elkartu ginenean ez zuen forma konkreturik, baina bileraz bilera joan gara galbahea pasatzen eta definitzen bai kolektiboa zer den eta bai nolako lana egin nahi genuen». 3 urteko prozesua izan zela zehaztu zuen. Loinaz Lekuonaren hitzetan «Kolektiboaren helburua ez da bakarrik ekoizpen artistiko bat egitea, baizik eta baita ere gure artean babes bat egotea, saretzea, gune goxo bat lortzea, eta ez bakarrik liburuak argitaratzeko. Azkenean, ilustrazioa, komikigintza, artisten mundua nahiko indibiduala izaten da askotan».

Maite Gurrutxagaren ustez oso aberasgarria izan da denentzat, guztiek ikasi dutelako asko. «Polita izan da; momentu batzuetan nekatu ere egin gara, baina elkartu eta bilera egin dugunetan berriz ere pilak kargatzea lortu dugu beti. Elkar ikusi, aurpegira hitz egin... Elkartu eta berriro ere dena gorantz abiatzen zen»

2019ko apirilaren 15an lehen antologia aurkezteko Katakrak-en egindako solasaldian kontatu zutenez, kolektiboan 20 pertsona baino gehiagok parte hartzen dute eta 8 pertsonaz osatutako talde eragile bat osatu zen.

TUPUST! MANIFESTUA

Antologia argitaratu baino hilabete bat lehenago plazaratu zuten heuren manifestua, eta hauek zehaztu zituzten helburu nagusi gisara

(1) komikia eta feminismoa uztartzea
(2) egileen arteko komunitate bat osatzea
(3) sare hori baliatu ahal izatea lan/proiektu berriak abiaratzeko zein izan ditzakegun zalantzak partekatzeko
eta (4) gure intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea, tartean, Tupust! komiki antologia feministaren argitalpena bera.

Sorkuntza zurrunekin apurtzeko beharra aldarrrikatu zuten, "kontatu nahi dugun hori kontatzeko. Gainera, euskaraz."

Manifestuaren testu osoa "Orokorrean, umorea eta satira, eta are zehazkiago binetagintza eta komikigintza maskulinitateek gobernaturiko esparruak izan dira. Bai, baita gure Euskal Herri txiki honetan ere. Egoerari erreparatzerakoan, harrigarriki beldurtu gintuen ikusteak zeinen tradizional eta heteronormatibo (izan) garen istorioen nahiz gorputzen sorkuntzan eta zeinen espazio gutxi (izan) duten ikuspegi binario horri kontra egin eta haratago joateko nahia (izan) duten sortzaileek. Bazterretik jardun behar izan duten baztertuak (izan) dira. Euskal Herrian oso iraultzaileak izan gara gai jakin batzuen inguruan, baina oso tradizionalak genero-sexu rolen eraikuntzan, estereotipoen betikotzean."

"Hori guztia gutxi ez balitz, Euskal Herria ere ez da libratzen akademiak eta industriak hauspotuta mundu mailan bolo-bolo dabilen falazia kontzientzia-anestesiagarritik: emakumeek ez dute komikigintzan, binetagintzan, umoregintzan eta satiragintzan lan egin nahi (eta falazia hori hedatu dute beste hainbat subjektuetara ere."

"Gizon zuri heterosexual mendebaldarraren eredutik kanpoko subjektuek, hots, besteek—transek, queer jendeak, beltzek, pobreek…— ez omen dute komikia egiteko interesik). Argumentazio hori ahula bezain interesatua da, esparru publikoa maskulinizatzeaz gain, errealitatearekin etengabe talka egiten duena.

«Komikigintzaren Historia Ofizialak» itzalean utzitako egileei argi egiten jarri dituzte fokuak Josune Muñoz (EH), Elisa McCausland (Espainia), Betsy Gomez (AEB) edota Samantha Meier (AEB) bezalako ikertzaileek eta, bide batez, bazterretatik lanean dihardutenen lanak ezagutarazteaz gain, merezi duten errekonozimendua aitortzen diete akademiatik. Era berean, Autoras de Cómic (Espainia), Spring (Alemania) eta Femicomix (Finlandia) bezalako kolektibo interesgarriak ere sortu dira azkenaldian. Baita argitalpen interesgarri mordo bat ere, hala nola, Enjambre (Espainia) eta Resist! (AEB).


Katakrak-en egindako aurkezpenean kolektiboaren ibilbidean zehar hausnarketarako gai izan zituzten datu batzuk aipatu zituzten: Komikigintzan emakumeen presentzia beste kultur arlo batzuetan bezala %20 ingurukoa dela nabarmendu zuten, baina deigarria egin zitzaien fanzinegintzan emakume kopurua handiagoa zela. Bestalde, haur literaturako ilustraziogintzan %90 emakumeak omen dira, baina komikigintzan gizonezkoen kopurua askoz handiagoa da.

#1 ANTOLOGIA 'TUPUST! #1 NI'

Manifestuak hala zioen: «Ingurumari horretan interesgarria iruditu zitzaigun martxan jartzea Euskal Herri mailako komiki-antologia-edo-dena-delako-zerbait-feminista-queer-eta-gehitu-nahi-duzuen-guztia. Sorkuntza zurrunekin apurtzeko. Eta kontatu nahi dugun hori kontatzeko. Gainera, euskaraz. Egile profesionalak egile amateurrekin nahastuz, oso-oso garrantzitsua baita hasiberriak direnei inpultsua ematea eta, areago, lehen aukera bat eskaintzea.» Garak horrela jaso zituen Maite Gurrutxagak prentsaurrekoan adierazitakoak: «Asmoa izan da Euskal Herrian kalitatezko lan bat egiteko gai den emakume ugari dagoela erakustea, badaudela proposamen berriak eta, zergatik ez, gu izan gaitezkeela liburu oso bat sortzen dugunak, kanpotik proposamenak iritsi gabe»

Apirilaren 15an aukeztu zen Iruñeako Katakraken egindako aurkezpenean Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Irati F.G, Irati Jimenez eta Garazi Arrularen hitzak entzun ziren.

Adierazi zutenez, hasiera batean autoedizioaren aldeko apustua egin zuten, eta ideia bateratzaile gisara "Ni" kontzeptuaren inguruan komikiak sortzea erabaki zuten; autoedizio kostuak murrizteko, bi kolore erabiltzeko baldintza ezarri zuten, teila eta berdea (elkarren artean beltza sortzeko aukerarekin).

Autoedizioaren bidetik hasi arren, Txalaparta Argitaletxearen bidez argitaratzeko aukera sortu zen, baina hasieratik ezarritako baldintzekin jarraitzea erabaki zuten. Mikel Soto izan zen proiektuaren editore lehen fase batean eta Garazi Arrula azken fasean. 

Esan bezala, 3 urteko elkarlan prozesuaren ondotik 2019ko martxoaren 25ean Komikigunean aurkeztu zen Antologia.

Amets Gurbiola Negugogorrek koordinatutako lehen ale honetan 14 komiki bildu ziren, 20 sortzaileen eskutik:

BANAKA (Gidoia eta Irudiak)

BIKOTEKA (Gidoia elkarlanean / Irudiak)

TALDEAN(Gidoia eta Irudiak)

Taldearen webgunean kolektiboaren Instagram kontuan antologiaren hainbat lagin daude ikusgai

BIGARREN ANTOLOGIA BIDEAN

Iruñeako Katakraken  egindako aurkezpenean antologia gehiago egiteko asmoa zutela adierazi zuten autoreek. Hurrengoa 'Zu' eta etorkizunean'Gu' kontzeptuen inguruan izan zitekeela aipatu zuten.
kolektiboko Instagram kontuanhasiak dira antologia berrirako sortzen ari diren lanen laginak erakusten.