Maite Gurrutxaga

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Maite Gurrutxaga Otamendi Amezketan 1983 urtean jaiotako marrazkilari eta ilustratzailea da. Komikigintzan ezaguna da Habiak lanaren autorea delako, "Gizona ez da txoria" antzezlanaren gidoian oinarrituta 2014 urteko Ilustrazio arloko Euskadi Saria irabazi zuena.

Arte Ederrak Leioako EHUko Fakultatean eta Bartzelonako UBn ikasi zituen. Bartzelonako Escola de la Donan Ilustrazio ikasketak egin zituen.


Wikipediaren arabera 2008an hasi zen liburuak ilustratzen, eta Karlos Linazasororen Zein beste mundukoa eta Joseba Sarrionaindiaren Gau ilunekoak izan ziren ilustratu zituen lehen lanak: ondoren etorri ziren Izarren artzaina (Josu Waliño Pizarro), Ipurtargiak paradisuan(Mariasun Landa Etxebeste) Amattoren uzta(Mayi Ariztia)... azken liburu honetan oinarrituta, 2018an Galtzagorri elkarteak App bat sortu zuen

Elkar, Txalaparta, Alberdania, Erein... eta beste zenbait argitaletxeentzako egin du lan. Liburuetarako ilustrazioaz gain, aldizkarietarako lan egin du eta diskak, kartelak eta beste ilustrazio lanak egin ditu, baita hotel batetako paretetarako irudien diseinua eta Amezketako frontoi berriaren beiratea.

MarraziOak ilustratzaileen topaketetan parte hartu du, Donostiako Komikigunean Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaritzaren babesarekin antolatutako astebeteko Jardunaldietan.

2013an HABIAK KOMIKIA[aldatu]

2013an Tolosaldeko Atariari eskainitako elkarrizketa batean kontatu zuen Habiak komikia sortzeko prozesua:

"Orain dela bi urte Dejabu panpin laborategiaren e-mail bat jaso nuen, «Gizona ez da txoria» antzezlana nola edo hala argitaratuta ikusteko gogoa zutela esanez, eta komikia bide egokia iruditzen zitzaien." 
"Komikigintzan lehen aldiz murgildu naiz horrelako proiektu handi batean. Zatirik zailena gidoia egokitzea izan da, erabakiak hartzeko momentua izan baita, baina baita ederrena ere. Lana nire esku egon da; erabakiak hartzea, lengoaiaren bilaketa, moldaketak... Benetako sormen lana eman da orduan."

Bi urteko lan prozesuaren ondoren, 2013 urtean Txalapartak argitaratu zuen komikia eta album honek Ilustrazioko Euskadi Saria jaso zuen 2014an.

Nafarroako komiki azokan erakusketa paratu zuten Habiak komikia osatzen duten akuarela, arkatz, akriliko txuri eta ixipuen laguntzarekin osatutako originalen aukeraketa batekin.

2013. urtean ere Edo! argitaletxearekin «Alderik alde» lan-koadernoa argitaratu zen.

Ondoren ilustratu zituen besteren artean Nora joan da aitona?(Alaine Agirre), Printzesa guztiek dute bere ipuina (Antxine Mendizabal), La enorme nada(María Baranda), eta 2017an Martin liburua argitaratu zuen Alaine Agirrerekin: Lazarillo Saria jaso zuten eta irudien aukeraketa bat Beijingen antolatutako Illustrating Life erakusketan egon ziren erakusgai...

Tarte horretan komiki istorio laburrak argitaratu zituen:

  • 2015 urtean El Balanzin aldizkarirako Toti Martínez de Lezearen gidoiarekin Las brujas del puente komikia egin zuen eta 2016ko alean aldizkariaren azala egin zuen.

Xabiroi aldizkarirako 3 komiki sortu ditu beste 3 idazleekin elkarlanean:

  • 2016ko otsailean aldizkariaren 39. zenbakian Irati Jimenezen gidoiarekin Peru komikia argitaratu zuen.
  • 2017ko ekaineko 44. zenbakian Zarafa komikia argitaratu zuen Patxi Zubizarretaren gidoiaz 6 orrialdetako istorioa.
  • 2018ko urriko 48. alean, Arantxa Iturberen gidoiaz Zerbait izenburuko 4 orriko istorioa.

Azken ilustrazio lanen atean nabarmenenak izan daitezke Tigre batekin bizi, 2017an argitaratu zena Harkaitz Cano-ren testuaz eta 2018an Inari, Laponiako lore (Joseba Ossa) eta Cascanueces y el rey ratón (Hoffmanen ipuina Isabel Hernándezek itzulita)...

2019an Donostian Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan "Txori bat lehioan" erakusketa ikusgai izan zuen. Urte berean Habiak komikiari buruzko tertulia egin zen Intxaurrondoko Kultur Etxean.

Tupust! kolektiboko kide da eta hiru komiki antologietan hartu du parte.

Elkarrizketa Tolosaldeko Atarian

Autorearen webgunean eta Blogean informazio gehiago


AUTOREAREN KOMIKI ALBUMAK EUSKARAZ


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
Habiak.jpg
Habiak Txalaparta Dejabu Antzerki Konpainia / Maite Gurrutxaga Maite Gurrutxaga Euskaraz Jatorrizkoa 2013
DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2019 03 MARTXOA
Tupust.jpg
Tupust! 1. Txalaparta Tupust! Kolektiboa Tupust! Kolektiboa Euskaraz Jatorrizkoa 2019ko Martxoa
2021 10 URRIA
2021 tupust zu.jpg
Tupust! 2. Tupust! Kolektiboa/Egilea editore Tupust! Kolektiboa Tupust! Kolektiboa Euskaraz Jatorrizkoa 2021eko Urria