«Txikiberri Argitalpen-zigilua»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
16. lerroa: 16. lerroa:
 
|}
 
|}
  
`Claude eta Morino´ komikiaren kaleratzearen arira, Imanol Mercerok 'Claude eta Morino' komikiari buruzko iruzkina egin zuen Berrian [https://www.berria.eus/paperekoa/2178/031/001/2020-05-10/olatu-berria-ote-dator.htm "Olatu berria ote dator?"] izenburupean, eta Astiberrik irekitako bideari buruzko hausnarketa egin zuen, haurrentzako bereziki sortutako komikikiak hizpide hartuta.
+
`Claude eta Morino´ komikiaren kaleratzearen arira, Imanol Mercerok iruzkina egin zuen Berrian [https://www.berria.eus/paperekoa/2178/031/001/2020-05-10/olatu-berria-ote-dator.htm "Olatu berria ote dator?"] izenburupean, eta Astiberrik irekitako bideari buruzko hausnarketa egin zuen, haurrentzako bereziki sortutako komikikiak hizpide hartuta.
  
 
Txikiberri Argitalpen-zigiluaren baitan bigarren komikia 'Uxío' izan zen, uztailean argitaratua  
 
Txikiberri Argitalpen-zigiluaren baitan bigarren komikia 'Uxío' izan zen, uztailean argitaratua  
22. lerroa: 22. lerroa:
 
[http://martinromero.es/ Martín Romero] galiziarrak sortu dituen istorioek "mutiko baten abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari."
 
[http://martinromero.es/ Martín Romero] galiziarrak sortu dituen istorioek "mutiko baten abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari."
  
Jatorrizkoa galegoz 2019an A Coruñako Diputazioak ematen duen [https://www.dacoruna.gal/cultura/premios/castelao Castelao komiki saria] lortu zuen, haur eta gazteentzako atalean.
+
Jatorrizkoa galegoz 2019an A Coruñako Diputazioak ematen duen [https://www.dacoruna.gal/cultura/premios/castelao Castelao komiki saria] lortu zuen, haur eta gazteentzako atalean. 2023 urtean Uxioren bigarren liburuki bat argitaratu zen.
  
Udazkeneko haurrentzako komikiak Romain Pujol eta Vincent Caut autore frantziarren eskutik eta AEBtako Emily Tetriren eskutik iritsiko dira.  
+
Udazkeneko haurrentzako komikiak Romain Pujol eta Vincent Caut autore frantziarren eskutik eta AEBtako Emily Tetriren eskutik iritsi ziren.  
  
  
  Astiberrik euskarazko komikigintzarako pausua eman zuenetik [[Bego Montorio Uribarren]] izan da euskararazko bertsionen arduraduna: Txikiberri sailean ere 2020ean ‘Claude eta Morino’ eta ‘Uxío’ komikiak euskararatu ditu Montoriok, baina urte honetan beste itzultzaile bat ere hasi da Astiberrirako itzultzaile lanetan: [[Jon Muñoz]]ek ‘Biga’ eta ‘Tigrea amesgaiztoaren kontra’ komikiak itzuli ditu, eta orain bi itzultzaile hauei esker irakurri daitezke euskaraz Astiberriko komikiak.  
+
  Astiberrik euskarazko komikigintzarako pausua eman zuenetik [[Bego Montorio Uribarren]] izan da komiki gehienen euskararazko bertsioen arduraduna: Txikiberri sailean ere 2020ean ‘Claude eta Morino’ eta ‘Uxío’ komikiak euskararatu zituen Montoriok, baina 2020ean beste itzultzaile bat ere hasi da Astiberrirako itzultzaile lanetan: [[Jon Muñoz]]ek ‘Biga’ eta ‘Tigrea amesgaiztoaren kontra’ komikiak itzuli zituen. 2022an Miel Angel Elustondo Etxeberriak 'Smile' komikia ekarri zuen euskarara eta 2023 urtean alemanetik Naroa Zubillagak itzuli zuen 'Txangoan txiripaz' komikia.
  
 
2021 TXIKIBERRI: ISTORIO BERRIAK ETA JARRAIPENAK
 
2021 TXIKIBERRI: ISTORIO BERRIAK ETA JARRAIPENAK

16:11, 26 apirila 2023(e)ko berrikuspena

2020 ASTIBERRI INFANTIL/TXIKIBERRI ARGITALPEN-ZIGILUA

Helduentzako komikigintza eta eleberri grafikoa kontzeptuaren inguruko lanak izan dira Astiberriko ardatza, baian bere ibilbiean zehar haur eta gaztetxoentzako zenbait komiki argitaratu izan ditu (ikus artiluku honen amaieran): haur eta gazte literaturan emandako benetako pausua 2020 urtean iritsi zen, Astiberri infantil/Txikiberri Argitalpen-zigiluaren sorrerarekin.

ASTIB HAUR.JPG
Astiberri argitaletxearen eskutik Astiberri Infantil/
Txikiberri Argitalpen-zigilua
2020ko martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua jarri zuten martxan: COVID19 egoera dela eta ez zen erraza izan argitalpenen martxa zehaztea, baina Astiberrik azkenean lortu zuen aurreikusitako album guztiak kaleratzea. Lehen alea maiatzaren 28an iritsi zen liburudendetara, Adrien Albert autorearen 'Claude eta Morino 1. Madarikazioa' komikia; uztailean Martín Romeroren "Uxío" argitaratu zen, urrian merkaturatu zen Romain Pujol eta Vincent Caut autore frantziarren Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia eta azaroaren 19an Emily Tetriren "Tiger Vs. Nightmare" (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa).

Komiki hauetako batzuk hasiera/bukaera eskema duten kontakizunak dira, baina beste kasu batzuetan liburuki anitzez osatutako sailek osatzen dute Txikiberri, beraz oso argitalpen interesgarriak izan daitezke haur literaturaren munduan pertsonai identifikagarriek eta "sagek" duten garrantzia kontuan hartuta.

Komiki gehienak gazteleraz, euskaraz eta katalanez argitaratu dira, baina batzuk soilik gazteleraz argitaratu dira.

Argitaletxearen arabera, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago Argitalpen-zigilu hau, baina bere baitan, gazteleraz soilik izan arren, badira gaztetxoentzako komikiak ere.

`Claude eta Morino´ komikiaren kaleratzearen arira, Imanol Mercerok iruzkina egin zuen Berrian "Olatu berria ote dator?" izenburupean, eta Astiberrik irekitako bideari buruzko hausnarketa egin zuen, haurrentzako bereziki sortutako komikikiak hizpide hartuta.

Txikiberri Argitalpen-zigiluaren baitan bigarren komikia 'Uxío' izan zen, uztailean argitaratua

Martín Romero galiziarrak sortu dituen istorioek "mutiko baten abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari."

Jatorrizkoa galegoz 2019an A Coruñako Diputazioak ematen duen Castelao komiki saria lortu zuen, haur eta gazteentzako atalean. 2023 urtean Uxioren bigarren liburuki bat argitaratu zen.

Udazkeneko haurrentzako komikiak Romain Pujol eta Vincent Caut autore frantziarren eskutik eta AEBtako Emily Tetriren eskutik iritsi ziren.


Astiberrik euskarazko komikigintzarako pausua eman zuenetik Bego Montorio Uribarren izan da komiki gehienen euskararazko bertsioen arduraduna: Txikiberri sailean ere 2020ean ‘Claude eta Morino’ eta ‘Uxío’ komikiak euskararatu zituen Montoriok, baina 2020ean beste itzultzaile bat ere hasi da Astiberrirako itzultzaile lanetan: Jon Muñozek ‘Biga’ eta ‘Tigrea amesgaiztoaren kontra’ komikiak itzuli zituen. 2022an Miel Angel Elustondo Etxeberriak 'Smile' komikia ekarri zuen euskarara eta 2023 urtean alemanetik Naroa Zubillagak itzuli zuen 'Txangoan txiripaz' komikia.

2021 TXIKIBERRI: ISTORIO BERRIAK ETA JARRAIPENAK

2021 urtean Txikiberri Argitalpen-zigilupean Anouk Ricard frantziarraren 'Patti eta inurriak' Komikia argitaratu zuen Astiberrik.

2020 urtean hasiera izan zuten pertsonaien sail batzuk jarraipena izan zuten:'Claude eta Morino' sailaren bigarren albuma eta 'Biga' saileko bi liburuki argitaratu ziren.

Baina Txikiberriko komiki guztiek ez dute euskarazko bertsiorik... 2021ean soilik gaztelaniaz argitaratu ditu Astiberrik adinez nagusigoak diren haur eta gaztetxoentzat bideratutako 3 komiki: 'Los Muértimer','Utralazer' eta 'Nimona'.

2021 urtean Astiberrik ez zuen helduentzako euskarazko komikirik argitaratu.


Bego Montorio Bizkaia Irratiko 'Irakurrieran' saioan Txikiberri Argitalpen-zigiluaz mintzatu zen.

2022 URTEA: EISNER SARI BAT EUSKARAZ


Txikiberri Argitalpen-zigiluaren baitan, 2022 urtean Álvaro Ortiz Zaragozarraren 'Iratxo txikia eta shatranj partida' argitaratu du Astiberrik eta BIGA sailaren 4. liburukia.

10 urtetik gorako irakurleentzat 2010 urteko 'Smile' komikia ekarri du euskarara Astiberrik. Eisner sari entzutetsua jaso zuen Raina Telgemeier egileak lan honi esker.

2023 URTEA: HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Euskaraz argitaratzen dituen lanen artean Txikiberrikoak nagusi dira Astiberriren katalogoan.

Zenbait sailek jarraipena izaten ari dira, adibidez Martín Romero galiziarraren 'Uxío' 2 liburukia argitaratu da eta BIGA sailaren 5. liburukia bidean da.

Bestalde, gazte literaturaren baitan Josephine Mark alemaniarraren 'Txangoan txiripaz' argitaratu da, minbiziaren gaia zeharka lantzen duen komikia.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 O4 APIRILA
Txangoantxiripaz.jpg
Txangoan txiripaz Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Josephine Mark Josephine Mark Jatorrizkoa alemanez Naroa Zubillaga 2022 urtean, 'Trip mit Tropf' (Kibitz Verlag argitaletxea)
2023 O3 MARTXOA
Uxio eta lagunak.jpg
Uxío eta lagunak Uxío Saila 2 Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Martín Romero Martín Romero Jatorrizkoa galegoz Bego Montorio Uribarren 2023 O3, Astiberrik aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez
2022 10 URRIA
IrriEgin.jpg
Irri egin Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Raina Telgemeier Raina Telgemeier Jatorrizkoa ingelesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2010 Smile (Scholastic/Graphix)
2022 07 UZTAILA
Biga 4.jpg
Biga 4. Biga endreda-makila
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2017 Avni 4(Milan editeur)
2022 MAIATZA
Lapequenagenia EUS.jpg
Iratxo txikia eta shatranj partida Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Álvaro Ortiz Álvaro Ortiz Jatorrizkoa gazteleraz Bego Montorio Uribarren 2022 'La pequeña genia y la partida de shatranj'(Astiberri)
2021 10 URRIA
2021 biga 3.JPG
Biga 3. Errekreazioak, klik eta ekin
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2016 Avni 3(Milan editeur)
2021 06 EKAINA
Claudeetamorino2 eus.jpg
Claude eta Morino 2. Zorionak zuri! Claude eta Morino Saila Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Adrien Albert Adrien Albert Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2019, "Claude et Morino 2" Joyeux Anniversaire!, Editions L'école des loisirs
2021 04 APIRILA
Biga2 eus.jpg
Biga 2. Super laguna!
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 2(Milan editeur)
2021 03 MARTXOA
Pattietainurriak.jpg
Patti eta inurriak Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Anouk Ricard Anouk Ricard Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2010 'Patty et les fourmis' (Gallimard Bd)
2020 11 Azaroa
Tigreaamesgaiztoarenkontra.jpg
Tigrea amesgaiztoaren kontra astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Emily Tetri Emily Tetri jatorrizkoa ingelesez Jon Muñoz 2018 Tiger vs. Nightmare (First second)
2020 10 URRIA
BIGA1 Eus.jpg
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 1(Milan editeur)
2020 07 UZTAILA
Uxio eus.jpg
Uxío Uxío Saila 1 Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Martín Romero Martín Romero Jatorrizkoa galegoz Bego Montorio Uribarren 2020, Astiberri, aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez
2020 05 MAIATZA
2020 claude astiberri1.jpg
Claude eta Morino 1. Madarikazioa Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Adrien Albert Adrien Albert Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs

TXIKIBERRI SORTU BAINO LEHEN HAUR ETA GAZTETXOENTZAT ARGITARATUTAKO BESTE KOMIKIAK


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2019 04 APIRILA
2019 Waluk3 eus.jpg
Waluk 3: Txakur handiaren bidea Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2019, Waluk La ruta del Can Mayor Astiberri
2018 ABENDUA
2018 waluk.jpg
Waluk 2: Bidaia handia Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2017, Waluk La gran travesiaAstiberri
2017 URRIA
2017 waluk.jpg
Waluk Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2011, Waluk Astiberri
2004
Errege kalamitatea.JPG
Errege kalamitatea: Adalbertok ez du lotsa handirik Astiberri Lewis Trondheim Fabrice Parme Frantsesetik itzulia Joxe Rojas 2001, Le roi catastrophe, Delcourt