Martín Romero

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Martín Romero Galiziako A Coruñan 1981 urtean jaio zen marrazkilaria, komikigilea eta animazio-zuzendaria da. Bere webgunearen arabera ilustratzaile gisa, publizitatetik argitaletxeraino doazen lanak egiten ditu

La Cupula argitaletxearen arabera Lugo eta Bartzelona artean garatu zituen bere ikasketak eta komikigintza, fanzine eta argitalpen alternatiboetan parte hartu zuen eta lanak argitaratu zituen Tretzevents, Vanidad edo Vice bezalako aldizkari profesionaletan.

2007an, Injuve saria jaso zuen ilustratzaile gisa, eta 2011n lehen komiki liburua argitaratu zuen "Las fabulosas crónicas del ratón taciturno". 2015ean "Episodios lunares"kontakizunen antologia argitaratu zuen, 2017an "La deuda"...

Espainiar eta Fantziar estatuetan zein Italian argitaratu ditu lanak.

2020ean argitaratu zen aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez haurrentzako 'Uxio' komikia, Astiberriren Txikiberri bilduma saileko bigarrena.

"Mutiko baten abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari."

Jatorrizkoa galegoz 2019an A Coruñako Diputazioak ematen duen Castelao komiki saria lortu zuen, haur eta gazteentzako atalean.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO EGILEAREN KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 07 UZTAILA
Uxio eus.jpg
Uxío Uxío Saila 1 Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Martín Romero Martín Romero Jatorrizkoa galegoz Bego Montorio Uribarren 2020 otsailean galegoz, uztailean Astiberriren eskutik euskaraz, gazteleraz, katalanez
2023 MARTXOA
Uxio eta lagunak.jpg
Uxío eta lagunak Uxío Saila 2 Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Martín Romero Martín Romero Jatorrizkoa galegoz Bego Montorio Uribarren 2023 O3, Astiberrik aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez