«Joseba Larratxe Josevisky»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Informazio gehiago sarean) |
|||
121. lerroa: | 121. lerroa: | ||
[https://eu.wikipedia.org/wiki/Joseba_Larratxe Autorearen atala wikipedian] | [https://eu.wikipedia.org/wiki/Joseba_Larratxe Autorearen atala wikipedian] | ||
+ | |||
+ | [https://irunero.eus/joseba-larratxe-josevisky-marrazkia-ez-da-luzitzeko-erabili-behar-istorio-bat-kontatzeko-baizik/ Elkarrizketa 2017 maiatzean] |
23:58, 5 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena
Joseba Larratxe Berazadi "Josevisky" Irunen 1985an jaiotako komikilaria da.
Donostian Arkitektura ikasketak egin bitartean zenbait aldizkari eta egunkarietan komikiak argitaratzen hasi zen: Berriaren Matraka gazte gehigarrian Euskal Frikia zinta, Nabarra aldizkarian orrialde bat edo biko istorioak eta ondoren Aldiri arkitektura aldizkarian...
2005ean Basauriko Ganorabako komiki lehiaketa irabazi zuen eta beste sariketa batzuetan akzesitak irabazi ditu.
2012ko otsaileko Xabiroi aldizkarian hasi zen kolaboratzen, Pako Aristiren gidoiaz sortutako "Requiem gauaren erdian" komikiarekin. Urte horretan bertan, urriko alean "Tirania Handia" lana argitaratu zuen, Asiskoren gidoiaz.
2014 abenduan Xabiroi aldizkarian agertu zen bere gidoi eta marrazkiekin osatutako "Urrezko pasea" istorioa.
2013an Yurre Ugarteren gidoiaz Katu Hegoduna komiki digitala kaleratu zuen (Saure)
Urte horretan bertan Iruñeako Irati Fernandez eta Gasteizko Xabier Sagastarekin erakusketa kolektiboa egin zuen Bartzelonako Euskal Etxean Crossfire-Su Gurutzatua izenburupean, Literaldia literatura jardunaldien baitan eta Bartzelonako komiki azokarekin bat.
2015eko urtarrilean H28 hilabetekari saretirikoaren lehen alean parte hartu zuen eta ordudanik ohikoa izan da bere partaidetza.
Hilabete horretan hasi zen ere Gaztezulo aldizkarian Aingurak komiki saila argitaratzen eta bi urtez luzatu zen istorioa .
2015ean Estatu Batuetan argitaratu zen "Strange Sports Stories 4" komiki kolektiboan Genevieve Valentineren gidoiaz Walking komikia argitaratu zuen, Vertigo argitaletxearen enkarguz.
2016ean Altzaporru komiki liburu kolektiboan hartu zuen parte (Komunikazio biziagoa/Argia) eta Nabarralderen enkarguz Eneko Haritza komikia sortu zuen, Angel Rekalde idazlearen gidoiaz.
Denbora tarte honetan komikigintza beste bide batzuen bidez jorratu izan du ere, ikastaro, hitzaldi eta ikastaroen bidez. Erakusketen artean "Umore zintak marrazten saiatu zen komikilaria" izenburukoa eta beste erakusketa batzuk Lasarte, Gasteiz eta Irunen: 2017an Irunen "Irudiekin Esan" erakusketen zikloa ireki zuen.
Komiki ikastaroei dagokionez Tolosan emandakoa edo "Komikia, mugimendu ikustezina" izenekoa. Haur eta gazteentzako Irunen "sortu zure komikia" izenburuko ikastaroak eman zituen.
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43 zenbakian Asiskok eta Joseba Larratxek "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten
Elkar Argitaletxearentzako eta Argia aldizkarirako ilustrazioak egiten ditu.
Ilustrazio lanaz gain, bideogintzan ere aritu da: Sexty Sexers taldean jotzen du bere anaia Mikelek eta taldearen disko berri bat kaleratzearekin batera kantaren baten bideoklipa egiteaz arduratu da Joseba, eta beste talde batzuentzako bideoklipak egin ditu ere.
- Rockomikiak harremana ez da bideoklipetara mugatzen: "KKLRD" proiektua jarri zuten sarean Lazaro Yak Boldoren gidoiekin eta "Sexty Sexers" taldeko Joseba Baleztenaren musikaz
http://www.kklrd.com/
Rockaren eta komikiaren arteko Joseviskyren lanaren beste adibideak Willis Drummond taldearen "Ez da izango" kantaren komiki bertsioa eta lehen aipatutako Xabiroi aldizkarian argitaratutako Urrezko pasea komikia izango lirateke.
2017an Mikel Arbizaren gidoiaz FastBrains historiotxoa argitaratu zuen euskaraz eta gatzeleraz, hedapen zientifikoko proiektu baten barruan, haur eta gazteen heltze prozesuan sormenaren garrantzia eta neurozientzia eta hezkuntzaren arteko harremanak gaitzat hartuta.
Urte berean Isidoro Fagoaga, bada tenorea! 12 orrialdetako komikia sortu zuen, Jon Abrilen gidoiarekin, Beran antolatutako erakusketa baten harira.
Edukiak
Euskaraz argitaratutako komikiak euskarri digitalean
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2013 | Katu hegoduna | Saure | Yurre Ugarte | Joseba Larratxe Josevisky | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013 |
Paperean euskaraz argitaratua
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 11 AZAROA | Eneko Aritza. Lehen errege baskoia | Nabarralde | Angel Rekalde | Joseba Larratxe Josevisky | Edizio elebiduna | Miren Mindegia | 2016 11 AZAROA |
Beste autoreekin batera paperean euskaraz argitaratua
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 04 APIRILA | Altza porru | Komunikazio Biziagoa / Argia | Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | Euskaraz jatorrizkoa | 2016 04 APIRILA |