«Kote Camacho»: berrikuspenen arteko aldeak
(→BESTE EGILEEKIN PARTEKATUTAKO KOMIKI ANTOLOGIA) |
|||
44. lerroa: | 44. lerroa: | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |[[2025]] URTARRILA [[Fitxategi:Txillardegi komikia.jpg|center|thumb|120px|link= | + | |[[2025]] URTARRILA [[Fitxategi:Txillardegi komikia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Txillardegi_(eta_Monzon)_Bergaran]] |
|[[Txillardegi (eta Monzon) Bergaran]] | |[[Txillardegi (eta Monzon) Bergaran]] | ||
|[[Komikifilms]] </br> [[Egilea editore]] | |[[Komikifilms]] </br> [[Egilea editore]] |
23:10, 12 otsaila 2025(e)ko berrikuspena
Kote 'koteto' Camacho 1980 urtean Oiartzunen jaiotako zinegilea, ekoizlea eta animazio filmen egilea da. Komikigitzan Napartheid kolektiboan parte hartu zuen eta 2023 urtean Udalbiltzak antolatutako Geuretik sortuak ekimenaren baitan argitaratu zen komiki bilduman jaso zen bere istorio bat.
Arte Ederretako ikasketak egin zituen garaian Napartheid fanzinean parte hartu zuen, adibidez Joseba Sarrionandiaren lanetan oinarritutako "Zitroi ur komikiak" liburuan, Mattin, Jokin Larrea eta beste irudigileekin eta Harkaitz Cano, Angel Luis Lara eta Gari Berasaluzeren testuekin osatutako lan kolektiboan:Txalaparta argitaletxearen laguntzaz kaleratu zen komiki liburu hau.
Storyboard ugari sortu ditu eta bere animazioak txertatu dira hainbat filmetan, adibidez 2007 urteko Julio Medem zuzendariaren 'Caótica Ana'-n.
Storyboard-ak ere egin zituen filme hauetarako: '28 weeks later','The Green Man', 'A Escondidas'...
Camachoren Animazio lanak, besteren artean, filma hauen parte dira:
- Urrezko Eraztuna (Jon Garaño, 2011)
- Nuestro viejo y el mar (Lander Camarero, 2017)
- Margolaria (Oier Aranzabal, 2018)
- Apaiz Kartzela (Oier Aranzabal, Ritxi Lizartza, David Pallarès, 2021)
- Matxitxako (Jesús Lacorte, 2022)
Sortu zuen lehen laburmetraia 'La Gran Carrera' izan zen (Txintxua Films, Kimuak, 2010), Europako Film Akademia-k nominatua eta 72 sari jaso zituelarik. Elkartea (2013) Clermont-Ferrand Nazioarteko Film Jaialdia-k hartatu zuen lehen euskarazko filma izan zen.
Zuzendutako beste lanak: Don Miguel (2014), Beti Bezperako Koplak (elkarlaneko zuzendaritza, 2016) Areka (elkarlaneko zuzendaritza, 2017)...
Zasta Films animazio talde laneko zimenduetatik, 2015ean Kote Camachok Komiki Films SL film eta animazio ekoiztetxe independentea sortu zuen, Donostian eta Oreretan finkatuta.
2019 urtean 'Txillardegiren Klika' dokumentala sortu zuen.
Berriz ere Txillardegi protagonista hartuta, 2023 urtean Udalbiltzak antolatutako Geuretik sortuak ekimenaren baitan Bergaran egonaldia egin zuen eta Koteren gidoi eta marrazkiz osatutako istorio bat "Hona bostekoa" komiki bilduman jaso zen. 2025 urtean istorio hori grapa-formatuan argitaratu zuen bere kabuz Txillardegi (eta Monzon) Bergaran izenburupean.
Elkarrizketa Oiartzun Irratian
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2025 URTARRILA | Txillardegi (eta Monzon) Bergaran | Komikifilms Egilea editore |
Kote Camacho de Miguel | Kote Camacho de Miguel | Euskaraz Jatorrizkoa | 2023 urtean 'Hona Bostekoa!' bilduman |
BESTE EGILEEKIN PARTEKATUTAKO KOMIKI ANTOLOGIA
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 ABENDUA | Hona bostekoa | Udalbiltza / Dijitalidadea | Iñaki Martiarena "Mattin" Aritz Ibarra Agirrezabal Kote Camacho de Miguel Unai Gaztelumendi Eñaut Aiartzaguena |
Iñaki Martiarena "Mattin" Aritz Ibarra Agirrezabal Kote Camacho de Miguel Unai Gaztelumendi Eñaut Aiartzaguena |
Euskaraz Jatorrizkoa | 2023 |