Komikifilms

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Zasta Films animazio talde laneko zimenduetatik, 2015ean Kote Camachok Komiki Films SL film eta animazio ekoiztetxe independentea sortu zuen, Donostian eta Oreretan finkatuta.

Kote 'koteto' Camacho 1980 urtean Oiartzunen jaiotako zinegilea, ekoizlea eta animazio filmen egilea da. Komikigitzan Napartheid kolektiboan parte hartu zuen eta 2023 urtean Udalbiltzak antolatutako Geuretik sortuak ekimenaren baitan argitaratu zen komiki bilduman jaso zen bere istorio bat.

Arte Ederretako ikasketak egin zituen garaian Napartheid fanzinean parte hartu zuen, adibidez Joseba Sarrionandiaren lanetan oinarritutako "Zitroi ur komikiak" liburuan, Mattin, Jokin Larrea eta beste irudigileekin eta Harkaitz Cano, Angel Luis Lara eta Gari Berasaluzeren testuekin osatutako lan kolektiboan:Txalaparta argitaletxearen laguntzaz kaleratu zen komiki liburu hau.

2019 urtean Camachok 'Txillardegiren Klika' dokumentala sortu zuen.

Berriz ere Txillardegi protagonista hartuta, 2023 urtean Udalbiltzak antolatutako Geuretik sortuak ekimenaren baitan Bergaran egonaldia egin zuen eta Koteren gidoi eta marrazkiz osatutako istorio bat "Hona bostekoa" komiki bilduman jaso zen. 2025 urtean istorio hori grapa-formatuan argitaratu zuen bere kabuz Txillardegi (eta Monzon) Bergaran izenburupean.

Elkarrizketa Oiartzun Irratian

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2025 URTARRILA
Txillardegi komikia.jpg
Txillardegi (eta Monzon) Bergaran Komikifilms
Egilea editore
Kote Camacho de Miguel Kote Camacho de Miguel Euskaraz Jatorrizkoa 2023 urtean 'Hona Bostekoa!' bilduman