«Joseba Larratxe Josevisky»: berrikuspenen arteko aldeak
60. lerroa: | 60. lerroa: | ||
[https://www.berria.eus/paperekoa/1824/003/001/2018-05-24/soinu_bandarekin_dator_komikia.htm Berrian komikiaren sorkuntza prozesuaz eta ikuskizunaz mintzatu zen Joseba Larratxe.] | [https://www.berria.eus/paperekoa/1824/003/001/2018-05-24/soinu_bandarekin_dator_komikia.htm Berrian komikiaren sorkuntza prozesuaz eta ikuskizunaz mintzatu zen Joseba Larratxe.] | ||
− | Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko, eta 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak: Javier de Isusik, Alex Orbek, Dani Fanok eta Joseba Larratxe Joseviskyk: Yurre Ugarteren gidoiaz Joana Maiz komikia | + | Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko, eta 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak: Javier de Isusik, Alex Orbek, Dani Fanok eta Joseba Larratxe Joseviskyk: Yurre Ugarteren gidoiaz Joana Maiz komikia 2019ko Iraila/urrian argitaratuko du Harriet ediciones etxeak. [https://www.instagram.com/p/BeAlzC8jtTw/?taken-by=josevisky Joseviskyk komikiaren lan-prozesua erakutsi du sare sozialetan] |
+ | |||
− | |||
− | |||
− | |||
==== ''Euskaraz argitaratutako komikiak euskarri digitalean'' ==== | ==== ''Euskaraz argitaratutako komikiak euskarri digitalean'' ==== |
22:12, 4 iraila 2019(e)ko berrikuspena
Joseba Larratxe Berazadi "Josevisky" Irunen 1985an jaiotako komikilaria da.
Donostian Arkitektura ikasketak egin bitartean zenbait aldizkari eta egunkarietan komikiak argitaratzen hasi zen: Berriaren Matraka gazte gehigarrian Euskal Frikia zinta, Nabarra aldizkarian orrialde bat edo biko istorioak eta ondoren Aldiri arkitektura aldizkarian...
2005ean Basauriko Ganorabako komiki lehiaketa irabazi zuen eta beste sariketa batzuetan akzesitak irabazi ditu.
2012ko otsaileko Xabiroi aldizkarian hasi zen kolaborazioak egiten, Pako Aristiren gidoiaz sortutako "Requiem gauaren erdian" komikiarekin. Urte horretan bertan, urriko alean "Tirania Handia" lana argitaratu zuen, Asiskoren gidoiaz.
2014 abenduan Xabiroi aldizkarian agertu zen bere gidoi eta marrazkiekin osatutako "Urrezko pasea" istorioa.
2013an Yurre Ugarteren gidoiaz Katu Hegoduna komiki digitala kaleratu zuen (Saure)
Urte horretan bertan Iruñeako Irati Fernandez eta Gasteizko Xabier Sagastarekin erakusketa kolektiboa egin zuen Bartzelonako Euskal Etxean "Crossfire-Su Gurutzatua" izenburupean: Literaldia literatura jardunaldien baitan eta Bartzelonako komiki azokarekin bat antolatu zen erakusleta.
2015eko urtarrilean hasi zen Gaztezulo aldizkarian Aingurak komiki saila argitaratzen eta bi urtez luzatu zen istorioa.
Hilabete horretan ere H28 hilabetekari saretirikoaren lehen alean parte hartu zuen eta ordudanik ohikoa izan da bere partaidetza, 2017an azken alea argitaratu zuten arte.
2015ean Estatu Batuetan argitaratu zen "Strange Sports Stories 4" komiki kolektiboan Genevieve Valentineren gidoiaz Walking komikia argitaratu zuen, Vertigo argitaletxearen enkarguz.
Berriari eskainitako elkarrizketan, AEBetan argitaratzeko egindako ibilbidea kontatu zuen Joseviskyk : urtebete lehenago Yurre Ugarterekin batera Bartzelonako komiki azokara joan zen, zenbait argitaletxeri prest zeukaten beste komiki proiektu bat aurkezteko. Ez zuten editorerik lortu, baina DCren adarra den Vertigok hitzordua eman zien, eta euskal bikote sortzailearen proiektua onartu ez zuten arren euren lanean interesatuak zeudela adierazi zieten, eta handik gutxira "Strange Sports Stories 4" antologian parte hartzeko aukera eman zioten Joseviskyri, Genevieve Valentine Catwoman-en komiki sail berriaren gidoi baterako marrazkiak egiteko.
2016ean Josebiskyk Altzaporru komiki liburu kolektiboan hartu zuen parte (Komunikazio biziagoa/Argia) . Argia aldizkariaren Larrun gehigarrirako ilustrazioak ere eginak ditu.
Urte berean Nabarralderen enkarguz Eneko Haritza komikia sortu zuen, Angel Rekalde idazlearen gidoiaz.
Denbora tarte honetan komikigintza beste bide batzuen bidez jorratu izan du ere, ikastaro, hitzaldi eta erakusketen bidez. Erakusketen artean "Umore zintak marrazten saiatu zen komikilaria" izenburukoa dago eta beste erakusketa batzuk egin zituen ere Lasarte, Gasteiz eta Irunen: 2017an Irunen "Irudiekin Esan" erakusketen zikloa ireki zuen.
Ilustrazio lanaz gain, bideogintzan ere aritu da: Sexty Sexers taldean jotzen du bere anaia Mikelek eta taldearen disko berri bat kaleratzearekin batera kantaren baten bideoklipa egiteaz arduratu da Joseba, eta ordudanik beste talde batzuentzako bideoklipak egin ditu ere, Mugaldekoak taldearenak adibidez.
Hainbat musika talderen disken azalak ere sortu ditu: Lauroba, Izeberg, Mugaldekoak....
Joseviskyren komikigintza eta Rockaren arteko harremana ez da bideoklipetara mugatzen: "KKLRD" proiektua jarri zuten sarean Lazaro Yak Boldoren gidoiekin eta "Sexty Sexers" taldeko Joseba Baleztenaren musikaz
http://www.kklrd.com/
Rockaren eta komikiaren arteko Joseviskyren lanen beste adibideak lehen aipatutako Xabiroi aldizkarian argitaratutako Urrezko pasea komikia eta Gaztezulorako euskal taldeen kantekin egindako komikiak izango lirateke, besteren artean:
- JP Lohian & Klonen Klana, Sekretua kantan oinarritutako komikia.
- Mice, Laba Ibaiak kanta.
- Willis Drummond, "Ez da izango" kanta.
- Ruper Ordorika, Lera Zakurren Balada kanta.
Komiki ikastaroei dagokionez Tolosan emandakoa edo "Komikia, mugimendu ikustezina" izenekoa leudeke. Haur eta gazteentzako Irunen "sortu zure komikia" izenburuko ikastaroak eman zituen.
2012 urtetik aurrera Argia aldizkarian eta urtekarian agertu dira bere ilustrazioak eta 2015 urtetik aurrera Larrun gehigarriko azalak sortu ditu.
Haur eta gazte literaturako liburuak ilustratu ditu, besteren artean Esti Vivancoren Argixorgin (Elkar, 2014) eta Eireren egunerokoa (Elkar, 2015), Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin (Auspoa, 2016) eta Jasone Osororen Eskularru beltzak liburu sailerako ilustrazioak egin ditu (Elkar, 2017-2018)
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43 zenbakian Asiskok eta Joseba Larratxek "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten
2017an Mikel Arbizaren gidoiaz FastBrains historiotxoa argitaratu zuen euskaraz eta gazteleraz, hedapen zientifikoko proiektu baten barruan, haur eta gazteen heltze prozesuan sormenaren garrantzia eta neurozientzia eta hezkuntzaren arteko harremanak gaitzat hartuta.
Urte berean Isidoro Fagoaga, bada tenorea! 12 orrialdetako komikia sortu zuen, Jon Abrilen gidoiarekin, Beran antolatutako erakusketa baten harira.
2018ko maiatzean Zarautzko Literaturia Jaialdian estreinatu zen 'Zer hartu ontzitik, itsasoa harri bihurtzen bada' ikuskizuna, Joseviskyren Aingurak komikian oinarritua marrazkilariak Miren Narbaiza eta Joseba B. Lenoir musikariekin sortutakoa.
Berrian komikiaren sorkuntza prozesuaz eta ikuskizunaz mintzatu zen Joseba Larratxe.
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko, eta 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak: Javier de Isusik, Alex Orbek, Dani Fanok eta Joseba Larratxe Joseviskyk: Yurre Ugarteren gidoiaz Joana Maiz komikia 2019ko Iraila/urrian argitaratuko du Harriet ediciones etxeak. Joseviskyk komikiaren lan-prozesua erakutsi du sare sozialetan
Edukiak
Euskaraz argitaratutako komikiak euskarri digitalean
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Katu hegoduna | Saure | Yurre Ugarte | Joseba Larratxe Josevisky | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013 |
Paperean euskaraz argitaratua
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 | Eneko Aritza. Lehen errege baskoia | Nabarralde | Angel Rekalde | Joseba Larratxe Josevisky | Edizio elebiduna | Miren Mindegia | 2016 11 AZAROA |
Beste autoreekin batera paperean euskaraz argitaratua
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 04 APIRILA | Altza porru | Komunikazio Biziagoa / Argia | Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | Euskaraz jatorrizkoa | 2016 04 APIRILA |
Informazio gehiago sarean
Elkarrizketa 2011ean EuskoNews atarian