«Harkaitz Cano»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
49. lerroa: 49. lerroa:
 
!ITZULTZAILEA
 
!ITZULTZAILEA
 
!JATORRIZKOAREN URTEA
 
!JATORRIZKOAREN URTEA
 +
|- align=center
 +
|[[2019]] 11 AZAROA [[Fitxategi:2019 antzara eguna.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Antzara_Eguna]]
 +
|[[Antzara Eguna]]
 +
|[[Txalaparta]]
 +
|[[Harkaitz Cano]]
 +
|[[Adur Larrea]]
 +
|Euskaraz Jatorrizkoa
 +
| style="background:black" |   
 +
|2019 11 AZAROA
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|[[2019]] 10 URRIA [[Fitxategi:2019 amets alokatuak.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Amets_alokatuak]]
 
|[[2019]] 10 URRIA [[Fitxategi:2019 amets alokatuak.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Amets_alokatuak]]

00:47, 15 azaroa 2019(e)ko berrikuspena

HARKAITZ CANO

Harkaitz Cano Jauregi idazle eta itzultzailea Lasarte-Orian jaio zen 1975an. Telebista, irrati eta komikientzako gidoiak sortu ditu.

1994ean argitaratu zuen Kea behe-lainopean bezala poema-liburua. Ordudanik eleberri, ipuin eta poesia liburu anitz idatzi ditu: Pauloven txakurrak (1994), Radiobiografiak (1995), Beluna jazz (1996), Pasaia blues (1999), Norbait dabil sute-eskaileran(2001), Belarraren ahoa (2004) eta Twist (2012): azken bi lan hauekin Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen.

Haur eta Gazte Literatura arloko lanak egin ditu ere, tartean Sorgin moderno bat (2002), Itsasoa etxe barruan (2003), Omar dendaria (2005)... ([1 https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Cano])

Komikigintzarako zaletasuna txikitatik datorkiola aipatu izan du.

2005ean komiki gidoigintzan Xabiroi aldizkarian hasi zuen bere ibilbidea Piztia Otzanak sailarekin, Iñaki Holgado marrazkilariarekin bikote osatuaz . Aldizkarian zatika argitaratutakoa album gisara kaleratu zen 2008an. Holgadorekin Zebra efektua (2013) eta Museo Bilduma (2016)komikiak sortu ditu.

2006 urtean, Paul Karasik eta David Mazzucchellik 1994an egin zuten Paul Austerren City of Glass lanaren komikirako egokitzapenaren euskarazko itzulpena egin zuen: Kristalezko hiria (Txalaparta)

2013an A pior banda do mundo komikiaren euskarazko bertsioaren hitzaurrea idatzi zuen (Munduko bandarik txarrena, José Carlos Fernandes, Txalaparta))

2014ean Fermin Muguruzaren Black is beltza komikia argitaratu zen, Jorge Aldereteren marrazkiekin; Gidoia egiterakoan lankide izan zuen Muguruzak Harkaitz Cano. Bilboko Alhondigan, Bartzelonan, Iruñean.. proiektuaren erakusketa jarri zen eta ekintza ugari antolatu ziren.

Esan bezela, 2016 urtean kaleratu zen Iñaki Holgadorekin batera Xabiroien atalez atal argitaratutako Museo Bilduma saialaren albuma. Urte horretako Getxoko Komiki Azokan erakusketa ezarri zuten komikiaren sormen prozesuari buruz.

2017ko ekainean Xabiroi aldizkariko 44 zenbakian Amets Alokatuak saileko lehen alea argitaratu zen, Iñaki Holgadorekin elkarlanean berriz ere.

Black is Beltza animazio filma

2018ko Irailaren 11n Torontoko Zinemaldian estreinatu zuten Fermin Muguruzaren Black is Beltza filma eta Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean Klausurako filma izan zen.

Donostian erakusketa berria antolatu zen, eta "The art of black is beltza" liburua argitaratu zen, transmedia artefaktu eta animazio-filmaren kontakizun grafikoa, Fermin Muguruzak zuzenduriko narrazio-proiektu globala.

2019an Adur Larrea marrazkilariarekin elkarlanean "Antzar eguna" komikia

Komiki gidoigintzari berriro eutsiz, Adur Larrea marrazkilariarekin elkarlanean "Antzar eguna" komikia lantzen ari da Harkaitz Cano: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko azaroan Txalapartak argitaratuko du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten da. Proiektuak Eusko Jaurlaritzak komikigintza sustatzeko antolatzen duen diru laguntzetako bat jaso du.


Azaroaren 19an,asteartean, Antzara eguna komikia Bilboko La Bolsan aurkeztuko da, 11:30ean, Harkaitz Cano, Adur Larrea eta Txalapartako editore den Garazi Arrularen eskutik.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2019 11 AZAROA
2019 antzara eguna.jpg
Antzara Eguna Txalaparta Harkaitz Cano Adur Larrea Euskaraz Jatorrizkoa 2019 11 AZAROA
2019 10 URRIA
2019 amets alokatuak.jpg
Amets alokatuak Ikastolen Elkartea/Xabiroi Harkaitz Cano Iñaki Holgado Euskaraz Jatorrizkoa 2016ko otsaileko Xabiroi aldizkariko 39. zenbakian agertu zen lehen atala eta 2019ko otsaileko 51. zenbakian azkena
2016
2016 museo.jpg
Museo Bilduma Ikastolen Elkartea/Xabiroi Harkaitz Cano Iñaki Holgado Euskaraz Jatorrizkoa 2013ko otsailetik 2015eko ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (28. zenbakitik, 36. zenbakira)
2014
2014 black is beltza.jpg
Black is Beltza Talka-Bang Fermin Muguruza / Harkaitz Cano Jorge Alderete Edizio Eleanitza 2014 11 AZAROA
2013 10 URRIA
2013 zebra.jpg
Zebra efektua Ikastolen Elkartea/Xabiroi Harkaitz Cano Iñaki Holgado Euskaraz Jatorrizkoa 2008ko Urritik 2011ko Ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (13. zenbakitik, 23. zenbakira)
2008 04 APIRILA
2008 piztia.jpg
Piztia Otzanak Ikastolen Elkartea/Xabiroi Harkaitz Cano Iñaki Holgado Euskaraz Jatorrizkoa 2005eko Ekainean Xabiroi aldizkariaren lehen zenbakian hasi zen atalka agertzen, eta azken atala 2017ko urrian 9. aldizkarian argitaratu zen.
GUZTIRA : 4 KOMIKI

KOMIKI ITZULTZAILE LANAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2006
Kristalezko hiria.jpg
Kristalezko hiria Txalaparta Paul Karasik, Paul Austerren eleberriaren egokitzapena David Mazzucchelli Ingelesez jatorrizkoa Harkaitz Cano 1994, City of Glass

KOMIKIARI BURUZKO ARTIKULUAK

http://www.harkaitzcano.com/104/blog/tintin-idazkurtzen