Antzara Eguna

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2019 Azaroa
IZENBURUA ANTZARA EGUNA
ARGITARATZAILEA txalaparta
GIDOIA Harkaitz Cano
MARRAZKIAK Adur Larrea
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskaraz
FORMATUA Cartoné
TAMAINA 17x24
ORRIALDE KOPURUA 136 orrialde
SALNEURRIA 20 euro
ISBN 978-84-17065-90-4

2018 urtean Eusko Jaurlaritzak antolatutako komikiak argitaratzeko diru laguntza deialdiaren 4 irabazletako bat izan zen eta 2019an argitaratu zen komiki hau. 2020ko maiatzean Antzara Egunaren bigarren edizioa kaleratu zen eta katalanezko, galizierazko eta gaztelaniazko itzulpenak argitaratu zituzten.

ARGITALETXEAK EMANDAKO DESKRIPZIOA

Deskripzioa

1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan. Julian Sancristobal Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak agindua eta dirua eman zion Rafael Masa poliziari, eta horrek Luis Morcillori eta Rafael Sanchez Ocañari ordaindu zien hilketagatik. Brouarden heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. HASI alderdiko lehendakaria, HBko mahai nazionaleko kidea, Bilboko alkateordea, parlamentaria, mediku pediatra… Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Brouardek.

Komiki honek, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen. Horrela, Adur Larreak eta Harkaitz Canok fikzioaren bidez lortu dute Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzea, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua jostea, iragana eta oraina lotzea, garai baten kontaketa bizia marrazteko.