«Yurre Ugarte»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(2019an JOANA MAIZ,ALBUM BERRRIA)
65. lerroa: 65. lerroa:
 
|}
 
|}
  
==== ''Euskaraz argitaratutako komikiak euskarri digitalean'' ====
+
==== ''[[Euskaraz argitaratutako komikiak euskarri digitalean]]'' ====
  
  

09:09, 21 martxoa 2020(e)ko berrikuspena

Yurre Ugarte Rodriguez Tolosan 1965an jaiotako idazle eta gidoilaria da. Joseba Larratxe Joseviskyrekin elkarlanean 2 komiki sortu ditu eta Xabiroi aldizkarian bere gidoiekin zenbait istorio labur argitaratu dira.

Euskal Herriak punk-ak eztanda egin zuenean, Tolosako 80. hamarkadako musika taldeen giroan parte hartu zuen eta fanzinegintzan aritu zen ere. Ipuin batekin Tolosako Lizardi literatur lehiaketan sari bat jaso zuen 1985 urtean.

Bere webgunean kontatzen duenez "Londresen  urtebeteko egonaldiaren ondoren, EHUn Kazetaritza ikasten jardun nuen. Ordea, laister itzuli nintzen Londresera, Zinemagintza-Bideogintza eta Argazkilaritza ikasketetan murgiltzera." Garai horretan zenbait laburmetrai idatzi eta zuzendu zituen, Amore Eroa tartean.

Wikipediaren arabera 1991an Penelope-enea sitcoma idatzi zuen ETBrako, eta  ondoren hainbat telesailetan gidogintzarekin lotutako lanak egin ditu, gidoiak idazten, gidoilari taldearen buru edo gidoi gainbegiratzaile lanetan adibidez: Goenkale-ko lehenengo bi denboraldietan, Pocahontas II /John Smithen itzulera marrazki bizidunen filmean, Barrebusa, Txikituko haut!, Teilatupean, Talo eta Lami sailetan eta gaztelerazko telesailen artean batzuk aipatzearren Vidas cruzadas, El súper...

Antzerkirako gidoigintzan Ezin Ihesi (2006) eta Himalaya Blues (2012) teatro– testuak egin ditu.

Narrazio liburugintzan artean Gasolindegian (Alberdania,2010), haur eta gazte literaturan Itsasoa maleta batean liburua(Denonartean, 2013), Naia eta Nabil detektibeak (Denonartean,2014)

Irunero, Pop Pilulak eta Gaur8 aldizkarietarako artikuluak idatzi eta elkarrizketak egin ditu, Literatur eta sormenezko idazketa tailerrak ematen ditu eta irakurle kluben dinamizatzaile da.

KOMIKIGINTZA

Yurre Ugarteri komiki baten gidoia egiteko enkargua egin zion Saure Argitaletxeak.

Argia Aldizkarirako Imanol Ubedak egindako elkarrizketan enkarguak baldintza zehatzak zituela nabarnentzen du Ugartek: "orrialde kopuruaz gauz, istorioak behar baitzituen izan: katu bat, artelan klasikoak eta museo bat, non katua sartuko zen." Dena den, enkarguzko lanaren barruan Ugartek adierazi du askatasun handia sentitu zuela eta errez egin zitzaiola istorioa berea egitea.

Gidoia bere kabuz egin zuen Ugartek, nork marraztuko zuen jakin gabe, "Gidoia oso zehatza zen, jakina, leihoz leiho, orrialdez orrialde sortua."

Gidoilariak kontatzen duenez "hasiera batean Madrilgo marrazkilari batek egin behar zuen Katu hegoduna, baina gero Josebaren esku utzi zuen editoreak. Zorionez."
2013an argitaratu zuen Sauré etxeak Katu hegoduna komikia formatu digitalean solik ( gazteleraz  La gata alada izenburua izan zuen.) Joseba Larratxe Joseviskyk marraztu zuen 

Handik gutxira Xabiroi aldizkariak idazle eta marrazkilariak elkarlanean jartzen dituzten proiektuetan parte hartzen hasi zen, eta ordudanik 3 istorio labur sortu ditu hainbat marrazkilariekin:

  • 2014ko otsaileko 31. zenbakian "Alex Orberen irudiak dituen "Azalak" sei orriko istorioa.
  • 2015eko ekaineko 36. zenbakian "Gelatina puska herrariak" Joseviskyrekin berriz ere, bost orriko istorioa.
  • 2016ko urriko 41 zenbakian Mai Egurzaren irudiekin Ura eta droneak sei orriko istorioa

2015ean Pikara magazinean Axpi marrazkilariarekin gazteleraz Centrifugado terrenal komiki laburra argitaratu zuen, Asociación de Autoras de Cómic elkartearen Las tiradas atalean.


2019an JOANA MAIZ,ALBUM BERRRIA

Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin eta Yurre Ugarteren gidoiaz Joana Maiz komikia 2019ko iraila/urrian argitaratuko du Harriet ediciones etxeak. Joseviskyk komikiaren lan-prozesua erakutsi du sare sozialetan. Eusko Jaurlaritzak komikiak egiteko antolatutako diru laguntzen deialdiko onuradun izan da proiektua. 

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2019 |
2019 joana.jpg
Joana Maiz Harriet Ediciones Yurre Ugarte Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2019

Euskaraz argitaratutako komikiak euskarri digitalean

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2013 katu egoduna.jpg
Katu hegoduna Saure Yurre Ugarte Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2013