«Tupust! 1.»: berrikuspenen arteko aldeak
94. lerroa: | 94. lerroa: | ||
− | https://www.berria.eus/paperekoa/1889/035/001/2021-08-07/aniztasunaren-lagin-urdin-eta-laranja-bat.htm Tupusten lehenengo antologiaren 1.200 ale saldu ziren | + | https://www.berria.eus/paperekoa/1889/035/001/2021-08-07/aniztasunaren-lagin-urdin-eta-laranja-bat.htm Tupusten lehenengo antologiaren 1.200 ale saldu ziren. |
+ | |||
+ | 2021eko abuztuan '''autoedizioaren aldeko apustuan sakonduz''' Tupust! Kolektiboaren | ||
+ | [http://tupust.bigcartel.com '''bigarren antologiaren aurresalmenta hasi zuten, eta ekarpena egiten dutenek urrian postontzian jasoko dute komikia.'''] |
06:01, 9 abuztua 2021(e)ko berrikuspena
DATA | 2019 Martxoa |
---|---|
IZENBURUA | TUPUST! 1. |
ARGITARATZAILEA | txalaparta |
GIDOIA | Tupust! Kolektiboa |
MARRAZKIAK | Tupust! Kolektiboa |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskaraz |
FORMATUA | Cartoné |
TAMAINA | 17x24 |
ORRIALDE KOPURUA | 127 |
SALNEURRIA | 18 euro |
ISBN | 978-84-17065-66-9 |
Txalapartaren eskutik; «Ni» kontzeptuaren inguruan hogei egilek 14 komiki eskaini zituzten 2019 an argitaratutako antologian.
Tupust! Kolektiboa osatzen zuten emakume sortzaileek bilduma argitaratu aurretik denbora zeramaten emakumeen eta komikigintzaren arteko harremanak aztertzen, esperientziak eta jakinduriak partekatzen eta komikigintza feministari buruz hausnarketa egiten.
2019ko martxoaren 25an Donostiako Komikigunean aurkeztu zuten bilduma eta martxoak 29ra bitarte erakusketa paratu zuten bertan.
Aurkezpen festa: Martxoaren 29an ospatu zen, Donostiako Tabakalerako Tobaccodays Liburudendan.
- Apirilaren 15an aukeztu zen Iruñeako Katakraken. Podcastean jaso zituzte Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Irati F.G, Irati Jimenez eta Garazi Arrularen hitzak
Tupust! Kolektiboaren manifestuak hala zioen: «Ingurumari horretan interesgarria iruditu zitzaigun martxan jartzea Euskal Herri mailako komiki-antologia-edo-dena-delako-zerbait-feminista-queer-eta-gehitu-nahi-duzuen-guztia. Sorkuntza zurrunekin apurtzeko. Eta kontatu nahi dugun hori kontatzeko. Gainera, euskaraz. Egile profesionalak egile amateurrekin nahastuz, oso-oso garrantzitsua baita hasiberriak direnei inpultsua ematea eta, areago, lehen aukera bat eskaintzea.» Garak horrela jaso zituen Maite Gurrutxagak prentsaurrekoan adierazitakoak: «Asmoa izan da Euskal Herrian kalitatezko lan bat egiteko gai den emakume ugari dagoela erakustea, badaudela proposamen berriak eta, zergatik ez, gu izan gaitezkeela liburu oso bat sortzen dugunak, kanpotik proposamenak iritsi gabe»
Apirilaren 15an aukeztu zen Iruñeako Katakraken egindako aurkezpenean Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Irati F.G, Irati Jimenez eta Garazi Arrularen hitzak entzun ziren.
Adierazi zutenez, hasiera batean autoedizioaren aldeko apustua egin zuten, eta ideia bateratzaile gisara "Ni" kontzeptuaren inguruan komikiak sortzea erabaki zuten; autoedizio kostuak murrizteko, bi kolore erabiltzeko baldintza ezarri zuten, teila eta berdea (elkarren artean beltza sortzeko aukerarekin).
Autoedizioaren bidetik hasi arren, Txalaparta Argitaletxearen bidez argitaratzeko aukera sortu zen, baina hasieratik ezarritako baldintzekin jarraitzea erabaki zuten. Mikel Soto izan zen proiektuaren editore lehen fase batean eta Garazi Arrula azken fasean.
Esan bezala, 3 urteko elkarlan prozesuaren ondotik 2019ko martxoaren 25ean Komikigunean aurkeztu zen Antologia.
Amets Gurbiola Negugogorrek koordinatutako lehen ale honetan 14 komiki bildu ziren, 20 sortzaileen eskutik:
BANAKA (Gidoia eta Irudiak)
- Irati Eguren Arruti: 3.2.1.0. Prest.
- Paula Estévez: Jare.
- Arrate Rodriguez: Mística flor.
- Maite Caballero: Narzisa
- Loinaz Lekuona: Sus Scrofa.
- Maitane Gartziandia: Nhi.
- Ainara Azpiazu Axpi: Usaimena.
BIKOTEKA (Gidoia elkarlanean / Irudiak)
- Danele Sarriugarte & Joseba Larratxe Josevisky: Natsegit.
- Irati Jimenez & Maite Gurrutxaga: Laztana
- Regina Salcedo & Irati F.G.: Momoka
- Nerea Unanua &Amaia Lekunberri: Lolairoina.
- Miren Amuriza&Eider Eibar: Orbana.
- Hedoi Etxarte & Leire Urbeltz : Jeju uharteko laranjak.
TALDEAN(Gidoia eta Irudiak)
- Txakur Gorria: Lehertzea
Taldearen webgunean kolektiboaren Instagram kontuan antologiaren hainbat lagin daude ikusgai
https://www.berria.eus/paperekoa/1889/035/001/2021-08-07/aniztasunaren-lagin-urdin-eta-laranja-bat.htm Tupusten lehenengo antologiaren 1.200 ale saldu ziren.
2021eko abuztuan autoedizioaren aldeko apustuan sakonduz Tupust! Kolektiboaren bigarren antologiaren aurresalmenta hasi zuten, eta ekarpena egiten dutenek urrian postontzian jasoko dute komikia.