«Javier Mina»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
24. lerroa: 24. lerroa:
 
Minak aipatutako komiki lan horien artean daude HABEKO MIKen 20 istorio baino gehiago eta komikiak Ipurbeltz, El Víbora, Makoki... Eta beste argitalpenetan, gidoilari bezala.  
 
Minak aipatutako komiki lan horien artean daude HABEKO MIKen 20 istorio baino gehiago eta komikiak Ipurbeltz, El Víbora, Makoki... Eta beste argitalpenetan, gidoilari bezala.  
  
1984 urtean Pedro Oses-ekin batera 'Los apaches de París' komikia sortu zuen (Pamiela).  
+
1984 urtean Pedro Oses-ekin batera 'Los apaches de París' komikia sortu zuen (Pamiela). Aurretik frantziar argitaletxeekin harremanetan egon ziren baina ez zieten proiektua onartu.
 +
 
 
'''
 
'''
  

08:42, 17 iraila 2022(e)ko berrikuspena

ERAIKITZE LANEAN Javier Mina 1950ean Iruñean jaiotako idazlea, gidoilaria eta margolaria da, eta azken urteotan historiaren eremuan ikerlari eta ekimenen sustatzaile ere izan da, Gipuzkoako Ateneoan adibidez. Komikigintzan 70. eta 80. hamarkadetan proiektu anitzetan aritu zen, eta XX mendean berrargitaratu dira euskaraz Pedro Osés-ekin batera 80ko hamarkadan 'Habeko Mik' aldizkariko orrialdeetan mendiari buruz argitaratu zituzten komikiak, 'Non gogoa...' izenburuko antologian.


Mina Biologia Zientzietako ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean eta Literatura konparatuan lizentziaduna da Sorbonan.


70/80 hamarkadetan Iruñeako margolaritza eta kultur giroan intentsoki parte hartu zuen, Resano, Murillo, Garrido, Oses... eta beste autoreekin, eta komikigintzara ere zabaldu zen eragile hauen egitasmoak.

Minak 1979 urtean 'Gomikia euskaraz' ekimeneko 'Alde!' bildumarako ‘Gartza’ komikia sortu zuen Pedro Osés-ekin, urte luzeetan luzatuko zen elkarlanaren adibide.

1983tik aurrera Minak 'Hamelin' fanzinean argitaratu zituen bere mikroipuin, testu eta komikiak. Urte horretakoa da ere Laertes etxearekin argitaratutako 'Invasión aplazada ' komikia, Pedro Osés irudigilearekin elkarlanean. Minak 1983 urtean Argia aldizkariari eskainitako elkarrizketan azaldu zuen albuma argitaratu bitarteko ibilbide malkartsua:

ARGIA.- Irakurri dudana oker ez badago, atera berria duzuen komiki albumak bost urte pasa ditu argitara ezinean. Nola liteke hori?

JAVIER MINA.- Nahiko historia beltza da. Hasera batetan euskaraz.atera behar zuten Donostian, itzulpena egina zegoen eta azken pausua besterik ez zen falta. Halere, azkeneko momentuan atzera jo eta pikutara joan zen projektu hura. Gero, Gasteizen egon zen, album batzu atera behar zituztela eta, baina aurrekoan bezala azken momentuan atzera jo zuten. Eta modu horretan, gaur arte, azken honetan argitaratu diguten arte.

A.- Nola lortu duzue azkenean argitaratzea?

J. M.- Ustegabean eta kasualitatez atera zitzaigun aukera hau, Bartzelonan atera dugu. Gallardo eta Mediavilla-ri ("Makoki" egiten dutenak) gustatu zitzaien behin batetan Pedro marrazkilariaren etxera joan zirenean, eta agian atera zitekeela esan ziguten.

A.- Badirudi zain egon zaretela editoreak etorri arte...

J.M.- Ez, ez, inola ere ez. Lehen momentuko euforiarekin, hortik zehar abiatu ginen komikia besapean eta Europako komiki argitaletxe pilo bat bisitatuz ea nonbait edo ateratzerik bazegoen. Alde batetatik, aldizkari batetan ateratzeko luzeegia zen haien ustez, eta album bat egitea nahiko utopikoa zen betalde. Elkarrizketan komikiak argitaratzeko zailtasunen berri ematen du, baina handik denbora gutxira lortu zuen komikigintzako argitarapen ugarietan parte hartzea, eta Habeko mik-en agertu zen beste elkarrizketa batean adierazi zuen "momentu honetan dirurik gehiena komikietatik ateratzen dut". Komikiguneak Minari buruzko iruzkin bat egin zuen autoreak hainbat dokumentu eman bait dizkio.

Minak aipatutako komiki lan horien artean daude HABEKO MIKen 20 istorio baino gehiago eta komikiak Ipurbeltz, El Víbora, Makoki... Eta beste argitalpenetan, gidoilari bezala.

1984 urtean Pedro Oses-ekin batera 'Los apaches de París' komikia sortu zuen (Pamiela). Aurretik frantziar argitaletxeekin harremanetan egon ziren baina ez zieten proiektua onartu.

Baina ezin ditugu Mina eta Osés komiki sortzaile gisara soilik ulertu, komiki eragile bezala baizik: esan bezala, Resano, Murillo, Garrido... eta beste autore batzuekin fanzinegintzan ('Viva san Fermín' eta 'Hamelin'-en) hasi ziren, eta ondoren euskal komikigintzaren hainbat aldizkarietan agertu ziren beraien lanak (garaikide ziren gipuzkoako Harriet, Berzosa... eta beste batzuekin), Bartzelonako 'El Vivora' komiki aldizkari eta giro editorialeko jardueretan aritu ziren, Angoulemeko azokan, europako beste herrialdetan komikiak argitaratzeko ahaleginetan...

Eta era berean Minaren lana ezin da komigintzara mugatu: idazle gisara Mina, besteak beste, sari ugari jaso zituen 'Mas la ciudad sin ti' (Vianako Printzea Saria, 1985) eta 'La defección de Búnkol' (Pío Baroja Saria, 1989). 'Las camas de Emma' saiakerak ere argitaratu da, besteak beste, , (Irun Hiria Saria, 1990). Margolaritza ere ez zuen utzi, eta historia arloko sustapen lanean aritu zen eta aritu da, Donostian bizi denetik Gipuzkoar Ateneoaren bidez.

Euskadiko Idazleen Elkarteko webgunean ezagutu daiteke bere obra, eta 80. hamarkada horretan eleberrigintzan aritu zen, eta XXI mendean ere lan ugari argitaratu ditu.


'Bizitzaren antzara jokoa' erakusketaren baitan Minaren ibilbidea jaso zuen katalogoan haur garaiko komikizale eta marrazketako lehen urratsak kontatu zituen autoreak.

Donostiara joan zen bizitzera, eta 1993tik bertan antzinaroko munduari buruzko mintegiak antolatzen ditu, besteak beste Koldo Mitxelenan. Prentsan kolaborazio ugari egin ditu eta zutabegilea izan da.