«Pedro Osés»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Orria sortu da. Edukia: Pedro Osés Navaz Iruñean 1942 urtean jaiotako margolari eta komikigilea da. 1965 urtean egin zituen bere lehen margo erakusketak' Guk taldean aritu zen, eta 70/90 hama...)
 
7. lerroa: 7. lerroa:
 
XXI mendean komikigintzari lotutako Tiza nafarroako elkartean parte hartzen hasi zen eta Nafarroako Komikiaren Azoka eta zenbait komiki lan labur argitaratu zituen.
 
XXI mendean komikigintzari lotutako Tiza nafarroako elkartean parte hartzen hasi zen eta Nafarroako Komikiaren Azoka eta zenbait komiki lan labur argitaratu zituen.
  
Denonartean argitaletxeak 2022ko irailean argitaratutako bilduman berreskuratuko ditu [[Javier Mina]]k eta [[Pedro Oses]]ek 80ko hamarkadan 'Habeko Mik' aldizkariko orrialdeetan mendiari buruz argitaratu zituzten komikiak, 'Non gogoa...' izenburua izango duen antologian.   
+
Denonartean argitaletxeak 2022ko irailean argitaratutako 'Non gogoa...' izenburua duen antologian berreskuratu ditu [[Javier Mina]]k eta [[Pedro Osés]]ek 80ko hamarkadan 'Habeko Mik' aldizkariko orrialdeetan mendiari buruz argitaratu zituzten komikiak, .   
  
 
[https://www.tebeosfera.com/autores/oses_navaz_pedro.html Tebeosfera atariaren arabera Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak.]
 
[https://www.tebeosfera.com/autores/oses_navaz_pedro.html Tebeosfera atariaren arabera Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak.]
24. lerroa: 24. lerroa:
  
 
Pedro Oses-ek 1983 urtean Arabako Foru Aldundiak antolatutako 'Euskal Komikiaren Erakusketa ' egitasmoan hartu zuen parte.
 
Pedro Oses-ek 1983 urtean Arabako Foru Aldundiak antolatutako 'Euskal Komikiaren Erakusketa ' egitasmoan hartu zuen parte.
 
  
 
1984 urtean Minarekin batera 'Los apaches de París' komikia sortu zuen (Pamiela)
 
1984 urtean Minarekin batera 'Los apaches de París' komikia sortu zuen (Pamiela)
30. lerroa: 29. lerroa:
 
Habeko mik aldizkarian argitaratu zituen hainbat komiki eta album moduan ere agertu ziren bere lanak, adibidez 'Negu luzeegia' izenburukoan.
 
Habeko mik aldizkarian argitaratu zituen hainbat komiki eta album moduan ere agertu ziren bere lanak, adibidez 'Negu luzeegia' izenburukoan.
  
Garai horretan 'Madriz', 'El Vivora' eta Makoki aldizkarietarako zenbait lan egin zituen Mina eta Resanorekin.
+
Garai horretan 'Madriz', 'El Vivora' eta 'Makoki' aldizkarietarako zenbait lan egin zituen Mina eta Resanorekin.
  
 
Osések eta Resanok 90. hamarkadan "Bichopolis" seriea argitaratu zuten “Navarra Hoy” egunkarian.
 
Osések eta Resanok 90. hamarkadan "Bichopolis" seriea argitaratu zuten “Navarra Hoy” egunkarian.

08:48, 18 iraila 2022(e)ko berrikuspena

Pedro Osés Navaz Iruñean 1942 urtean jaiotako margolari eta komikigilea da.

1965 urtean egin zituen bere lehen margo erakusketak' Guk taldean aritu zen, eta 70/90 hamarkadetan zehar komikigintza sustatu zuen irudigile eta gidoilari moduan, fanzinegintzan lehenik eta gero zenbait argitaletxeekin: Laertes, Pamiela, Habeko Mik, El Vibora, La Cúpula, Makoki ...

Margolaritzara lotua egon da bere ibilbide osoan.

XXI mendean komikigintzari lotutako Tiza nafarroako elkartean parte hartzen hasi zen eta Nafarroako Komikiaren Azoka eta zenbait komiki lan labur argitaratu zituen.

Denonartean argitaletxeak 2022ko irailean argitaratutako 'Non gogoa...' izenburua duen antologian berreskuratu ditu Javier Minak eta Pedro Osések 80ko hamarkadan 'Habeko Mik' aldizkariko orrialdeetan mendiari buruz argitaratu zituzten komikiak, .

Tebeosfera atariaren arabera Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak.

1978 urtean GUK taldearen baitan 'El Huerto' eta 'Viva San Fermin' fanzineetan argitaratu ziren bere komikiak.

1983 urtean Laertes etxearekin 'Invasión aplazada ' komikia argitaratu zuen Minaren gidoiaz eta urte luzeetan sorkuntzarako bikote bilakatu ziren. Minak 1983 urtean Argia aldizkariari eskainitako elkarrizketan azaldu zuen albuma argitaratu bitarteko ibilbide malkartsua:

ARGIA.- Irakurri dudana oker ez badago, atera berria duzuen komiki albumak bost urte pasa ditu argitara ezinean. Nola liteke hori?

JAVIER MINA.- Nahiko historia beltza da. Hasera batetan euskaraz.atera behar zuten Donostian, itzulpena egina zegoen eta azken pausua besterik ez zen falta. Halere, azkeneko momentuan atzera jo eta pikutara joan zen projektu hura. Gero, Gasteizen egon zen, album batzu atera behar zituztela eta, baina aurrekoan bezala azken momentuan atzera jo zuten. Eta modu horretan, gaur arte, azken honetan argitaratu diguten arte.

A.- Nola lortu duzue azkenean argitaratzea?

J. M.- Ustegabean eta kasualitatez atera zitzaigun aukera hau, Bartzelonan atera dugu. Gallardo eta Mediavilla-ri ("Makoki" egiten dutenak) gustatu zitzaien behin batetan Pedro marrazkilariaren etxera joan zirenean, eta agian atera zitekeela esan ziguten.

A.- Badirudi zain egon zaretela editoreak etorri arte...

J.M.- Ez, ez, inola ere ez. Lehen momentuko euforiarekin, hortik zehar abiatu ginen komikia besapean eta Europako komiki argitaletxe pilo bat bisitatuz ea nonbait edo ateratzerik bazegoen. Alde batetatik, aldizkari batetan ateratzeko luzeegia zen haien ustez, eta album bat egitea nahiko utopikoa zen betalde.

Pedro Oses-ek 1983 urtean Arabako Foru Aldundiak antolatutako 'Euskal Komikiaren Erakusketa ' egitasmoan hartu zuen parte.

1984 urtean Minarekin batera 'Los apaches de París' komikia sortu zuen (Pamiela)

Habeko mik aldizkarian argitaratu zituen hainbat komiki eta album moduan ere agertu ziren bere lanak, adibidez 'Negu luzeegia' izenburukoan.

Garai horretan 'Madriz', 'El Vivora' eta 'Makoki' aldizkarietarako zenbait lan egin zituen Mina eta Resanorekin.

Osések eta Resanok 90. hamarkadan "Bichopolis" seriea argitaratu zuten “Navarra Hoy” egunkarian.

Sariak jaso zituen Italiako Luccan (1986) eta Angoulemen (1989).

Komikigintzarako etapa hori utzita, hurrengo hamarkadetan Pedro Oses margolaritzan murgildu zen, eta 7ka aldizkariak bere ibilbideari buruzko artikulu mamitsua idatzi zuen. Ilustrazioan ere aritu da Oses, eta besteren artean Joxemari Iturralde, Xabier Etxaniz Erle edo Bernardo Atxagaren liburuetan agertu dira bere lanak.

2009 urtean Ariadna Editorial argitaletxearen bidez lortu zuen 'Perro' argitaratzea, 1990ean El Vibora`' aldizkarian Joaquín Resanorekin atalka sortutako istorioen bilduma.

XXI mendean komikigintza sustatzeko Tiza nafarroako elkartean parte hartzen hasi zen.

XX mende amaierako bere komiki lan eta proiektuak gaitzat hartuta Tiza elkarteak antolatutako Nafarroako Komikiaren Azokan hainbat erakusketetan parte hartu du, eta zenbait komiki lan labur argitaratu ditu beste autore batzuekin batera, adibidez 2019an 'Zart!!' bilduman eta 2021an 'Alcatraz' izenburukoan (Apache libros). Urte berean Nafarroako Komikiaren Azokak '150 años de la Comuna de Paris ' argitalpena plazaratu zuen.

Margolaritzan banaka edo taldean 50 erakusketa baino gehiagotan parte hartu du, eta 2018an "Al aire libre / Atari zabalean" erakusketa egin zuen Iruñean.

Non gogoa.jpg
Denonartean argitaletxeak 'Non gogoa...' antologian berreskuratuko ditu Javier Minak eta Pedro Osesek 80ko hamarkadan 'Habeko Mik' aldizkariko orrialdeetan mendiari buruz argitaratu zituzten komikiak. Irailean argitaratuko da liburukia eta Nafarroako komikiaren Azokan aipamen berezia egingo zaio lan horri.


EUSKARAZ XXI MENDEAN ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 09 IRAILA
Non gogoa.jpg
Non gogoa... Denon Artean Cenlit Javier Mina Pedro Osés Euskaraz 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan Josu Jimenez Maia, 2022 urteko bertsioan 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan argitaratutako komikien bilduma 2022ko iralean argitaratua.