«Josune Urrutia»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(EUSKARAZ ARGITARATUTAKO ANTOLOGIETAN PARTE HARTZEA)
26. lerroa: 26. lerroa:
  
 
Astiberriren 20. urteurrena ospatzeko Elizabeth Casillasekin 'Pura suerte' fanzinerako istorio bat sortu zuen.
 
Astiberriren 20. urteurrena ospatzeko Elizabeth Casillasekin 'Pura suerte' fanzinerako istorio bat sortu zuen.
 +
 +
Txakomic proiektuaren barruan Mikel Begoñaren gidoiarekin 'Sustrai sakonak' istorio laburra sortu zuen.
  
 
2022 urtean Elizabeth Casillasekin berriz ere Mugen Gainetik elkartearen enkarguz 'Volver a brotar' / 'Berriro jaio' komikia sortu zuen.  
 
2022 urtean Elizabeth Casillasekin berriz ere Mugen Gainetik elkartearen enkarguz 'Volver a brotar' / 'Berriro jaio' komikia sortu zuen.  

13:26, 23 iraila 2022(e)ko berrikuspena

Josune Urrutia Asua, Bilbon 1976 urtean jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da.

Batxilergo artistiko urtebetez egin zuen Austrian eta Arte Ederretan lizentziatu zen EHU-n, argazkigintza eta ikusentzunezkoen alorrean.

2009ko abenduan minbizia diagnostikatu zioten eta osatze prozesuaren baitan, Berriari adierazi zionez beharra sentitu zuen "gaixotasunarekin sozialki, politikoki eta kulturalki nola harremantze garen" hausnarketa egiteko, eta gaiari buruz irakurtzen eta koaderno batean oharrak hartzen hasi zen.

Ilustrazio ikastaro trinko bat egin zuen Sophie Blachall-ekin, eta 2011-2013 urteen artean Madrideko Escuela Arte Número Diez ikastetxean ilustrazio ikasketak burutu zituen.

Ordudanik autobiografia eta ikuspegi soziala uztartzen dituzten lanak egiten ditu: ilustrazio liburuak eta komikiak, hainbat ikerketa, sorkuntza eta bitartekaritza proiektuak...

2014 urte bitarteko bere bizitzako eta sortzaile ibilbideko hainbat une kontatu ditu bere webgunean.

2015 urtean 'Así me veo' lana sortu zuen, 2017an 'Breve diccionario enciclopédico ilustrado de MI cáncer' eta baita 'Breve historia del pimiento para la vida extraterrestre.' ere (Maria Ptqk, Gustavo Puerta Leisse eta Elena Odriozolak ere parte hartu zuten egitasmo honetan)

2019ko urtarrila/abuztua bitarte Angoulêmeko Maison des auteurs-en egonaldia bat egin zuen.

Prozesu sortzaile kolektiboetan parte hartu du, besteren artean, 'Compendio colectivo sobre cáncer' (Centre d’Art La Panera, 2020), Lleidako Arnau de Vilanova ospitaleko komunitatearekin (gaixoak, senideak, osasun-langileak…) eta gazteekin 'Crónicas complejas& (Azkuna Zentroa, 2021) Bilboko Gurutzeta ospitaleko Pediatria Zerbitzuarekin elkarlanean.

2020 urtean jaso zuen Josune Urrutiak Eusko Jaurlaritzak komikiak eta eleberri grafikoak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdietako sarietako bat-

2021 urtean bigarren Tupust! antologian parte hartu zuen, eta beste lan kolektibo hauetan: Votes for Women: The Battle for the 19th Amendment (Little Red Bird Press, 2020); eta Efectos secundarios  (Cultura en Vena Fundazioa eta Astiberri, 2021). Puro.

2022 argitaratu zuen 'Hoy no es el día' eleberri grafikoa (Astiberri, ): minbiziarekin bizi izan ziren sei emakume artisten bizitzari eta lanari buruzkoa da komiki hau, gaixotasunarekin izandako esperientziaren ondoren gaia beren obran lantzea erabaki zutenak.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan argitalpenaren inguruko elkarrizketa egin zioten.

Astiberriren 20. urteurrena ospatzeko Elizabeth Casillasekin 'Pura suerte' fanzinerako istorio bat sortu zuen.

Txakomic proiektuaren barruan Mikel Begoñaren gidoiarekin 'Sustrai sakonak' istorio laburra sortu zuen.

2022 urtean Elizabeth Casillasekin berriz ere Mugen Gainetik elkartearen enkarguz 'Volver a brotar' / 'Berriro jaio' komikia sortu zuen.

Autorearen webgunea

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 02 OTSAILA
Berriro jaio.png
Berriro jaio Mugarik Gabe Elizabeth Casillas Josune Urrutia jatorrizkoa gazteleraz Jone García, Aiaraldea Komunikazioa Zerbitzuak, SL 2022 02 OTSAILA


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO ANTOLOGIETAN PARTE HARTZEA

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 10 URRIA
2021 tupust zu.jpg
Tupust! 2. Tupust! Kolektiboa/Egilea editore Tupust! Kolektiboa Tupust! Kolektiboa Euskaraz Jatorrizkoa 2021eko Urria