«Susanna Martín»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
55. lerroa: 55. lerroa:
 
2019ko azaroan "Residencia de Estudiantes" komikia argitaratu zuen, Federico García Lorcaren bizitza gaitzat hartuta.
 
2019ko azaroan "Residencia de Estudiantes" komikia argitaratu zuen, Federico García Lorcaren bizitza gaitzat hartuta.
  
2020ko urriko Xabiroi aldizkariko 57. alean sail berria hasi zuten Uxue Alberdik eta Susanna Martinek: 'Surflaria'.
+
2020ko urriko [https://issuu.com/xabiroi/docs/xabiroi57web Xabiroi aldizkariko 57. alean] sail berria hasi zuten Uxue Alberdik eta Susanna Martinek: 'Surflaria'.
  
 
'''2021 urtean argitaratu zen Susanna Martinen 'Alde egin edo hil', euskaraz irakurri daitekeen autorearen lehen komiki lan luzea.'''
 
'''2021 urtean argitaratu zen Susanna Martinen 'Alde egin edo hil', euskaraz irakurri daitekeen autorearen lehen komiki lan luzea.'''

18:01, 15 iraila 2023(e)ko berrikuspena

Katalunian jaio eta Larrabetzun bizi da Susanna Martín ilustratzaile eta komikilaria. 2016tik aurrera euskaraz ere argitaratu dira bere komiki batzuk: hasiera batean, Gobernuz Kanpoko Elkarte edo eragileentzako egindako komiki laburrak izan ziren(Gehitu, Mugen Gainetik,Desazkunde eta Bizitza ona Sarea, Oxfam Intermon, UNRWA Euskadi...) eta 2021 urtean argitaratu zen Susanna Martinen 'Alde egin edo hil', euskaraz irakurri daitekeen autorearen lehen komiki lan luzea; 2022 urtean 'Black is Beltza II: Ainhoa' argitaratu zen.


Bi aldiz jaso du Eusko Jaurlaritzak komikigintza sustatzeko urtero deitzen dituen laguntzetako bat: batetik 2019 urtean komiki-marrazkigileentzako antolatutako diru-laguntza programa honen barruan Susanna Martinek irabazi zuen 4 sarietako bat Miguel Angel Giner Bou gidoilariarekin "Ofensiva final" komikia sortzeko(Dolmen argitaletxeak 2022 urtean merkaturatu zuen gaztelaniaz); bigarrenez 2021 urtean jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren komikigintza sustatzeko laguntzetako bat, 'Black is Beltza II: Ainhoa' proiekturako: komikia zein filmaren gidoia elkarlanean sortu dute Fermin Muguruzak, Harkaitz Canok eta Isa Campok eta Susanna Martínen marrazkiekin sortutako liburukia urriaren 6an iritsi da zaleen eskuetara. Berriak jakinarazi du euskaraz Talka Records & Films plataformak eta Elkar argitaletxeak argitaratuko dutela, eta "egun berean, Talkarekin elkarlanean, katalanezko edizioa aterako du Pol·len argitaletxeak, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Booksek, Espainian, Latinoamerikan eta AEBetan dituen egoitzen bidez"


BIOGRAFIA ETA KOMIKIGINTZA

Historian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta Ilustrazio eta Pintura ikasketak egin zituen Bartzelonako La Llotja Arte Eskolan.

Publizitatean, prentsa, zinema eta arkitektura alorretan egin zuen lan.

2002 eta 2008an Bartzelonako 'Lambda' komiki saria jaso zuen.

Bere lehen komiki liburua 2010 urtean sortu zuen, Isabel Franc-en gidoia zuen “Alicia en un mundo real” izenekoa (Norma Editorial). Ordudanik, Jennifer Quiles Lesbianas Visibles saria jaso zuen 2011ean, katalanez eta grekeraz argitaratu dute komikia eta Aliciadas komiki zinta hainbat aldizkaritan argitaratu da:  Dones (Associació de Dones Periodistes de Catalunya), MiraLes.es ...

2010etik aurrera haurrentzako Tretzevents aldizkarian hilabetero "La Martina, la por i el gat Faluga" komiki istorioa argitaratu du. Haurrentzako beste komiki lanak egin izan ditu ere "Com et dius? Em dic..." komiki saila adibidez (Publicacions de l'Abadia de Montserrat).

"1, 2, 3, 4... Historietas diversas. Guía afectivo/sexual y de identidades para adolescentes" (Bellaterra, 2011)lanean ere parte hartu zuen.

Argentinako Página 12 aldizkarirako Flavia Companyrekin batera "¡No somos hermanas!" komiki saila argitaratu zuen.

2011ean "Yes we camp!Trazos para una (r)evolucion" , lan kolektiboan hartu zuen parte, 15M mugimendua gaitzat hartuta (Dibuks Argitaletxea)

Norma Editorialak enkargua egin zion "Sonrisas de Bombay" Jaume Sanllorenteren nobela komikiratzeko, eta 2012an argitaratu zuten.

2014ean berriz ere Isabel Franc-ekin elkarlanean Senegalen kokatutako "Sansamba" komikia argitaratu zuen (Norma Editorial)

"Enjambre" emakumezko komikilarien lanak biltzen zituen aldizkaria koordinatu zuen; 2014ko martxoan argitaratu zen bilduma hau.

Colectivo de Autoras de Cómic emakume komikigileen elkarteko kide da.

Espainiako Gobernuak abortoaren legea aldatu nahi izan zuenean "Wombastic" ekimenean parte hartu zuen.

2015 urtean Bizkaiara lekualdatu zen eta Bilbon zein Larrabetzun bizi izan da.

June Fernandez bilbotarraren "Ingobernables"liburuko ilustrazioak egin zituen eta 2016ean gazte literatura alorreko Lur Gallastegiren "Uda bat Senegalen" ipuina ilustratu zuen.

Gobernuz kanpoko hainbat erakundeentzako ilustrazio lanak eta kartelak egin izan ditu, baita instituzioetarako.

Hainbat aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak: Diagonal, Pikara Magazine, Balanzín, Capçalera, Tretzevents, La Madeja, Tentacles, Página 12, El País...

Hauen artean bat aipatu edo nabarmentzearren, Pikara Magazinen "Atzo atzo atzo" komiki istorioa argitaratu zuen.

Batetik hitzaldiak eta tailerrak eman izan ditu, eta bestetik komiki pertsonalizatuen eskaintza egiten du.

komiki soziala jorratzen du, eta euskaraz irakurri daitezken Susanna Martinen lanek gizarte mugimenduen enkarguetan izan dute jatorri.2017an "Tipi Tapa" komikia argitaratu zuen Desazkunde eta Bizitza ona Sarearen eskutik. "Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak." argitaratu zuen ere, eta 2019an "Opil eta Muxilen komikiak" lan kolektiboan parte hartu zuen.

Susanna Martinek 2018ko Xabiroi aldizkariko 47. Alean 5 orriko "Zeharkaldi bat 36 zentaboren truke" komikia argitaratu zuen. 2019ko udazkeneko 53. alean Uxue Alberdirekin osatu zuen istorio berri bat.

Eusko Jaurlaritzak 2019 urtean komiki-marrazkigileentzako antolatutako diru-laguntza programaren barruan, Susanna Martinek irabazi zuen 4 sarietako bat: Miguel Angel Giner Bou-ren gidoiaz "Ofensiva final" komikia sortu zuen, eta Dolmen argitaletxeak argitaratu zuen soilik gaztelaniaz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatu zituzten bertan.

2019ko azaroan "Residencia de Estudiantes" komikia argitaratu zuen, Federico García Lorcaren bizitza gaitzat hartuta.

2020ko urriko Xabiroi aldizkariko 57. alean sail berria hasi zuten Uxue Alberdik eta Susanna Martinek: 'Surflaria'.

2021 urtean argitaratu zen Susanna Martinen 'Alde egin edo hil', euskaraz irakurri daitekeen autorearen lehen komiki lan luzea.

2016 urtean Gazako emakumeekin sortutako komikiarekin hasi zuen proiektuari segida emanez, 2021 urtean UNRWA Euskadirentzat Cristina Buenorekin lankidetzan 'Ahlam, bizitza batekin amestuz' Libanon errefuxiatu bizi dien emakume palestinarrei buruzko lana sortu zuen eta UNRWA Valentziarentzat 'Halima. Derribando muros: Historietas de mujeres valientes en Cisjordania'

Urte berean bi lan kolektiboan parte hartu zuen: 'Beste Aldetik' eta 'Tupust 2:Zu' antologia.


2022 BLACK IS BELTZA II; AINHOA

Fermin Muguruzak 'Black is Beltza' sailaren bigarren atala sortzeko asmotan zebilela hasiera batean Natacha Bustos marrazkigilean pentsatu zuen (2012 urtean 'Tchernobyl. La Zona' komikiak saria jaso zuen Angoulemen, eta Marvel etxerako lanean aritzen da), baina autore honek ezin izan zuen lana onartu, etaFermin Muguruza Astiberriko Fernando Taranconen bidez jarri zen harremanetan Susanna Martinekin, eta 'Black is beltza II: Ainhoa’ filmarekin batera sortu nahi zuen komikian parte hartzeko eskaintza egin zion. Kontutan izanik Martinek Ertamerika, Palestina, eta mugimendu feministaren aldeko lanak egin zituela, 'Black is Beltza'-ren dinamikan buru belarri sartu zen.


Black is beltza 2 filma.jpg
Black Is Beltza II komikia azala.jpg
Eskutik helduta iritsi dira 'Black is beltza II: Ainhoa’ filma eta komikia 2022ko udazkenean: animazio filma irailaren 23ean estreinatuko zen Donostiako Zinemaldian.

Erreportai zabala argitaratu zuen 2022ko otsailean 7K aldizkariak pelikula eta komikian sakonduz.

Komikia zein filmaren gidoia elkarlanean sortu dute Fermin Muguruzak, Harkaitz Canok eta Isa Campok eta Susanna Martínen marrazkiekin sortutako liburukia urriaren 6an iritsi da zaleen eskuetara. komikiak 2021 urteko Eusko Jaurlaritzaren komikigintza sustatzeko laguntzetako bat jaso zuen.

Berriak jakinarazi du euskaraz Talka Records & Films plataformak eta Elkar argitaletxeak argitaratuko zutela, eta "egun berean, Talkarekin elkarlanean, katalanezko edizioa aterako du Pol·len argitaletxeak, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Books-ek, Espainian, Latinoamerikan eta AEBetan dituen egoitzen bidez"



EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 Urria
Black Is Beltza II komikia azala.jpg
Black is Beltza II: Ainhoa Talka-Elkar Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Isa Campo Susanna Martín Edizio Eleanitza 2022 Urria (katalanezko edizioa Pol·len, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Books)
2021 12 ABENDUA
AHMAL AZALA.png
Ahlam, bizitza batekin amestuz UNRWA Euskadi Susanna Martín eta UNRWA Euskadi Susanna Martín / Cristina Bueno Edizio elebiduna ? 2021 12 ABENDUA
2021 IRAILA
Alde egin.png
Alde egin edo hil CEAR Euskadi Susanna Martín Susanna Martín Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2021
2020 MARTXOA
Samaldan.jpg
Samaldan Oxfam Intermon Susanna Martín Susanna Martín Gazteleraz jatorrizkoa Gotzone Olarra 2020ko Martxoa
2017 EKAINA
2017 tipitapa.JPG
Tipi Tapa Desazkunde eta Bizitza ona Sarea Susanna Martín Susanna Martín Edizio elebiduna ? 2017 06 EKAINA
2016 11 AZAROA
2016 gaz amal.jpg
Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak UNRWA Euskadi Susanna Martín eta UNRWA Euskadi Susanna Martín Edizio elebiduna ? 2016 11 AZAROA
GUZTIRA : 5 KOMIKI EUSKARAZ

BESTE AUTOREEKIN ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 10 URRIA
Beste Aldetik.jpg
Beste Aldetik Hemengo eta hango trans emakumeen bizipenak komikian Gehitu / Mugen Gainetik Teresa Castro/Fergie Barahona/Susanna Martín/Sydney Hilton/Amalia Leiva/Estuarta Recinos/María José Manzano/Catalina Parra/Elsa Ruiz/Sara Soler/Xulia Vicente/Aitzole Araneta Teresa Castro/Sydney Hilton/María José Manzano/Susanna Martín/Catalina Parra/Elsa Ruiz/Sara Soler/Xulia Vicente Jatorrizkoa Gazteleraz/Bi edizio aldiberean, gazteleraz eta euskaraz ? 2021 urria
2021 10 URRIA
2021 tupust zu.jpg
Tupust! 2. Tupust! Kolektiboa/Egilea editore Tupust! Kolektiboa Tupust! Kolektiboa Euskaraz Jatorrizkoa 2021eko Urria
2019 01 URTARRILA
2019 opil.jpg
Opil eta Muxilen binetak komiki lesbikoak bi ertzetatik Gehitu / Mugen Gainetik Susanna Martín / Teresa Castro / Belizza Buzollo Carla Berrocal / Sheila Alvarado / Nacha Wollenweider / Victoria Rubio / Katherine Supnem / Miriam Muñoz / Xulia Vicente Susanna Martín / Teresa Castro / Belizza Buzollo Carla Berrocal / Sheila Alvarado / Nacha Wollenweider / Victoria Rubio / Katherine Supnem / Miriam Muñoz / Xulia Vicente Jatorrizkoa Gazteleraz/Bi edizio aldiberean, gazteleraz eta euskaraz ? 2019 Viñetas de tortas y bollos (Gehitu eta Mugen Gainetik)