CEAR Euskadi

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

CEAR (Comisión Española de Ayuda al Refugiado)1979an jaio zen: hamar urte geroago, 1989an, Euskadiko Erkidego Autonomikoan pertsona talde bat asilo-eskubidea eta giza eskubideen aldeko jarduerak antolatzen hasi zen CEAR-en baitan, eta 1996an eratu zen CEAR-Euskadi nortasun juridiko propioa duen elkarte gisa, ordurarte egindako lana sendotuz. Nafarroan 2017 urtetik aurrera hasi zen CEAR lanean.

Ekimen anitzen artean, komikiak ere argitaratu dituzte.

Elkartearen helburu nagusia "gizaki guztiek babesa eta asiloa lortzeko duten eskubidea aitortzeko borroka" da. CEAR-Euskadin errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzen dituzte, eta jatorrizko herrialdeak utzita helmuga edo behin behineko kokagunetzat hartu dituzten gizarteetan garapena sustatzen dute.

Elkartearen webgunearen arabera CEAR-Euskadi aldaketarako eta eraldaketarako eragile gisa finkatu da. Diskriminaziorik gabeko gizarte iraunkor eta justu bat lortzea du helburu, aukera-berdintasunean eta nortasun indibidual zein kolektiboarekiko errespetuan oinarritutakoa, eta, horretarako, integrazio-, gizarte-, kultura-, lan- eta politika-prozesuak lantzen ditu, intereseko beste hainbat talderekin sarean arituz.

CEAR-ek sortutako argitalpen ugariren artean komikia ere erabili dute informazio eta sentsibilizazio bitarteko gisara.

2015 urtean CEAR-ek Javier de Isusik sortutako Asylum komikia argitaratu zuen, eta 2017an bigarren argitaraldi bat egin zuen Astiberrik.


Alde egin.png
2021 urtean Susanna Martín irudigileak CEAR errefuxiatuen aldeko elkartearen enkarguz sortutako 'Alde egin edo hil' komikia argitaratu zen: Hego Amerikatik ihes egin behar duten LGTBI kolektiboko pertsonen zein emakumeen istorioak kontatzen dituzte bertan.

Komikiaren ale bat nahi baduzu idatzi honako helbidera: incidencia(a-bildua)cear-euskadi.org

Elkarrizketa autoreareri Berrian


Bego Montorio Uribarrenek ekarri zituen euskarara bi lan hauek.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 IRAILA
Alde egin.png
Alde egin edo hil CEAR Euskadi Susanna Martín Susanna Martín Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2021
2015
2007 ASYLUM.jpg
Asylum Lehen argitaraldia: CEAR Euskadi Bigarren argitaraldia: CEAR Euskadi / Astiberri Javier de Isusi Javier de Isusi Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2015