«Artxipelagoa»: berrikuspenen arteko aldeak
47. lerroa: | 47. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |[[2023]] IRAILA [[Fitxategi:Artxipielagoa komikia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title= | + | |[[2023]] IRAILA [[Fitxategi:Artxipielagoa komikia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Artxipelagoa_komiki_liburua]] |
|[[Artxipelagoa komiki liburua]] | |[[Artxipelagoa komiki liburua]] | ||
|[[Elkar]] </BR> EITB | |[[Elkar]] </BR> EITB |
06:47, 22 iraila 2023(e)ko berrikuspena
"Artxipelagoa" EITBPodkast plataformarako Ulu Mediak ekoitzitako podcast-telesaila da. Ulu Media 2021. urtearen amaieran jaiotako ekoiztetxea da eta kazetaritzan, literaturan eta zineman eskarmentu handia duten bost lagunek sortu zuten: Oier Aranzabalek, Xabier eta Martin Etxeberriak, Cristina Tapiak eta Juan G. Andresek.
Bigarren denboraldia hastearekin batera, 2022ko udazkenean jarri zen eskuragarri lehen denboraldiko kontakizunari dagokion komiki digitala. Etxeberria anaiek egokitu zuten gidoia, Alex San Vicente ilustratzailea arduratu zen irudietaz eta Sedyias-ek egin zituen koloreztatze lanak. 2023ko irailean Elkarren eskutik lantalde berdinak paperezko liburu formatuan argitaratu zuen komikia.
KOMIKI DIGITALA
'Artxipelagoa' proiektuak komiki digital bertsioa ere badu, eta Komikiapp aplikazioaren bidez doan eskuragarri dago, hau da, EITB-ren komiki digitalen eskaintzak eskuragarri jartzeko aplikazioa: aplikazioa CodeSyntax-ek garatu du, besteren artean Sustatu ataria eta Egunean Behin jokoaren egile den enpresa. EITBren komiki aplikazio honen lehen bertsio bat 2022ko martxoan argitaratu zen, 'Irabazi Arte' web-sailaren komiki bertsioa zabaltzeko(gidoia Nerea Loiola, irudiak Aitziber Alonso), eta abenduan aplikazioa komiki digital gehiagoren biltoki bihurtu zen.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 12 ABENDUA | Artxipelagoa | EITB | Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro |
Alex Sanvi KOLOREA Sedyias |
Euskaraz | 2021 Podcast formatuan 2021 Komiki Digitala 2023 Paperean |
KOMIKI LIBURUA PAPEREAN
2023ko irailean merkaturatu zen 'Artxipelagoa' proiektuaren baitan paperezko komiki liburua.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 IRAILA | Artxipelagoa komiki liburua | Elkar EITB |
Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro |
Alex Sanvi KOLOREA Sedyias |
Euskaraz | 2021 Podcast formatuan 2021 Komiki Digitala 2023 Paperean |
PODCAST-A
Podcastari dagokionez, EITBk saila hasterakoan jakinarazitakoaren arabera, "Artxipelagoa egitasmoaren ideia originala Oier Aranzabal, Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberriarena da. Aranzabalek (kazetaria, musikaria, zinemagilea) proiektua Juan G. Andresekin (kazetaria eta argazkilaria) batera zuzendu eta ekoitzi du. Gidoia Xabier eta Martin Etxeberria anaiena da (idazleak eta gidoilariak) eta grabazioaz eta audio diseinuaz Xanti Salvador (Goya Saria La trinchera infinita filmagatik) eta Koldo Corella arduratu dira." Talde artistikoan euskal interpretazioaren izen nagusiek parte hartu dute: Aitziber Garmendia (Jare), Eneko Sagardoy (Iker) eta Anartz Zuazua (Nizar), besteak beste. Beste protagonistak Iñaki Beraetxe (Aitor), Sara Cozar (kapitaina) eta Klara Badiola (Muñoz) dira. Soinu banda originala Rafa Ruedak eta Aritz Aranburuk egin dute. Kartela eta arlo grafikoa Xabier Sagastak egin ditu. webgune proioa du proiektu transmedia honek.
SINOPSIA
Etorkizun hurbilean, kontinenteen zati handi bat urpean geratu da, tartean Europa gehiena. AEBko presidenteak Alaskan sustatutako petrolio-ustiaketarako findegi erraldoiek eta Saudi Arabiak Antartikotik eramandako izotz zatiak, azken bultzada eman diote lurraren beroketari eta glaziarren eta Poloen bat-bateko urtze lasterrak itsasoaren maila igotzea eragin dute hondamendia eta nahasmendua sortuz.
Tsunami moduko igoera honek ez du soilik herrialde osoak urpean geratzea eragin, baizik eta domino-efektu bizkor batean, telekomunikazioak, nekazaritza eta energia produkzioa ezereztatu ditu. Bizirik irautea lortu dutenek baliabide urriko eszenatoki berri eta zatitu batean mugitu behar dute. Euskal Artxipelagoan bizi den Jare neska gazteak baditu baikorra izateko arrazoiak hala ere. Batetik, urpetze aurreko munduari buruzko gauza harrigarriak kontatzen dizkion aitonarekin bizi delako.
Eta bestetik, ur-azaletik gertu geratzen diren behialako mendi tontorretan burdin zatiak topatzeko trebezia duelako. Nahiz eta bere bilatzaile gaitasunak, ustekabean, azpijoko arriskutsu batean murgilaraziko duen.