Artxipelagoa

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

EITBk 2021 urtean 'Artxipelagoa' Podcast-ari hasiera eman zion eta horrela laburbildu zuen proiektuaren izaera, "Artxipelagoa egitasmoaren ideia originala Oier Aranzabal, Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberriarena da. Aranzabalek (kazetaria, musikaria, zinemagilea) proiektua Juan G. Andresekin (kazetaria eta argazkilaria) batera zuzendu eta ekoitzi du. Gidoia Xabier eta Martin Etxeberria anaiena da (idazleak eta gidoilariak) eta grabazioaz eta audio diseinuaz Xanti Salvador (Goya Saria La trinchera infinita filmagatik) eta Koldo Corella arduratu dira." Talde artistikoan euskal interpretazioaren izen nagusiek parte hartu dute: Aitziber Garmendia (Jare), Eneko Sagardoy (Iker) eta Anartz Zuazua (Nizar), besteak beste. Beste protagonistak Iñaki Beraetxe (Aitor), Sara Cozar (kapitaina) eta Klara Badiola (Muñoz) dira. Soinu banda originala Rafa Ruedak eta Aritz Aranburuk egin dute. Kartela eta arlo grafikoa Xabier Sagastak egin ditu. webgune propioa du proiektu transmedia honek eta lehen denboraldiak bi komiki bertsio ditu, digitala eta paperezkoa.

Kontakizun honetan "etorkizun hurbilean, kontinenteen zati handi bat urpean geratu da, tartean Europa gehiena. AEBko presidenteak Alaskan sustatutako petrolio-ustiaketarako findegi erraldoiek eta Saudi Arabiak Antartikotik eramandako izotz zatiak, azken bultzada eman diote lurraren beroketari eta glaziarren eta Poloen bat-bateko urtze lasterrak itsasoaren maila igotzea eragin dute hondamendia eta nahasmendua sortuz."


2022an KOMIKI DIGITALA, 2023 PAPEREAN[aldatu]

'Artxipelagoaren bigarren denboraldia hastearekin batera, Xabier eta Martin Etxeberria anaiek komiki formatura egokitu zuten lehen denboraldiaren gidoia eta Alex San Vicente ilustratzailearen eta Sedyas koloristaren elkarlanean komiki digitala eta papereko bertsioa sortzen hasi ziren. prozesu honen amaieran, Donostiakulturak ekoitzitako 'Ispilu beltza' saioan elkarrizketatu zituzten "Sanvi" eta Xabier Etxeberria. Bertan Etxeberria anaiek Podcast formatutik komikira gidoia egokitzeko ibilbidea kontatzen da, "Sanvi" eta Sedyasen 9 hilabeteko lana pertsonaiak eta istorioa irudietara egokitzeko...

EITBren enkargua istorioa gazteei zuzentzea, eta Etxeberria anaien hitzetan "lan zail bezain ederra" izan zen entzule helduari zuzendutako Podcast-arekin alderatuta komikietan pertsonaiak gaztetzea eta jatorrizko istorioan ageri ziren indarkeria, sexua... eta beste aldagai batzuk beste modu batera kontatzea.

2022ko udazkenean jarri zen eskuragarri lehen denboraldiko kontakizunari dagokion komiki digitala. Komikiapp aplikazioan irakurri daiteke, EITB-ren komiki digitalen eskaintzak eskuragarri jartzeko aplikazioa: aplikazioa CodeSyntax-ek garatu du, besteren artean Sustatu ataria eta Egunean Behin jokoaren egileak dira. EITBren komiki aplikazio honen lehen bertsio bat 2022ko martxoan argitaratu zen, 'Irabazi Arte' web-sailaren komiki bertsio gisa (gidoia Nerea Loiola, irudiak Aitziber Alonso), eta abenduan aplikazioa komiki digital gehiagoren biltoki bihurtu da.

Podcast-ean pertsonaiei ahotsa jartzen dieten aktoreek horrela aurkeztu zuten KomikiApp: Itziar Ituño eta Anartz Zuazua.

Elkar argitaletxearen eskutik irailean merkaturatu da Artxipelagoa komiki albuma.

Komikiaren aurkezpenari buruzko artikuluak Diario Vascon, Naiz atarian, bideoa kultursharean

SINOPSIA[aldatu]

Podcast-ak entzule helduentzako 3 denboraldi ditu eta komikiek lehen denboraldiko kontakizunaren egokitzapenak dira, gazteentzako bideratuak.

Etorkizun hurbilean, kontinenteen zati handi bat urpean geratu da, tartean Europa gehiena. AEBko presidenteak Alaskan sustatutako petrolio-ustiaketarako findegi erraldoiek eta Saudi Arabiak Antartikotik eramandako izotz zatiak, azken bultzada eman diote lurraren beroketari eta glaziarren eta Poloen bat-bateko urtze lasterrak itsasoaren maila igotzea eragin dute hondamendia eta nahasmendua sortuz.

Tsunami moduko igoera honek ez du soilik herrialde osoak urpean geratzea eragin, baizik eta domino-efektu bizkor batean, telekomunikazioak, nekazaritza eta energia produkzioa ezereztatu ditu. Bizirik irautea lortu dutenek baliabide urriko eszenatoki berri eta zatitu batean mugitu behar dute. Euskal Artxipelagoan bizi den Jare neska gazteak baditu baikorra izateko arrazoiak hala ere. Batetik, urpetze aurreko munduari buruzko gauza harrigarriak kontatzen dizkion aitonarekin bizi delako.

Eta bestetik, ur-azaletik gertu geratzen diren behialako mendi tontorretan burdin zatiak topatzeko trebezia duelako. Nahiz eta bere bilatzaile gaitasunak, ustekabean, azpijoko arriskutsu batean murgilaraziko duen.

KOMIKI DIGITALA[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 12 ABENDUA
Artxipielagoa.jpg
Artxipelagoa EITB Martin Etxeberria Garro
Xabier Etxeberria Garro
Alex Sanvi
KOLOREA
Sedyias
Euskaraz 2021 Podcast formatuan
2021 Komiki Digitala
2023 Paperean

KOMIKI LIBURUA PAPEREAN[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 IRAILA
Artxipielagoa komikia.jpg
Artxipelagoa komiki liburua Elkar Martin Etxeberria Garro
Xabier Etxeberria Garro
Alex Sanvi
KOLOREA
Sedyias
Euskaraz 2021 Podcast formatuan
2021 Komiki Digitala
2023 Paperean