«Maddalen Arzallus Antia»: berrikuspenen arteko aldeak
(→IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK) |
|||
49. lerroa: | 49. lerroa: | ||
− | '''ASTERIX BILDUMA KLASIKOA ''' XXI mendean Jean-Yves Ferri eta Didier Conradek egindako istorio berriak | + | '''ASTERIX BILDUMA KLASIKOA ''' XXI mendean Jean-Yves Ferri eta Didier Conradek egindako istorio berriak eta 2023 urtetik aurrera Fabcaro gidoilariaren eskutik heldutako 'Lirio zuria'. |
06:57, 26 urria 2023(e)ko berrikuspena
Maddalen Arzallus Antia 1990 urtean jaiotako bertsolari hendaiarra da. Wikipediaren arabera Gaztea irratiko 'Dida' eta Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioetako kolaboratzailea da eta 2015etik aurrera Euskal Telebistako saio ezberdinetan parte hartu du: 'Zuek hor' eta 'Gure kasa' saioetan kolaboratzaile eta 'Biba Zuek' saioan aurkezle. Ipar Euskal Herriko Hitza eta Gaztezulo aldizkarietan kolaborazioak idatzi izan ditu.
Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Asterix pertsonariaren azken komikien euskaratzaile izan da. Bi uda igaro zituen San Petesburgoko Unibertsitatean errusiera lantzen.
9 urterekin hasi zen Hendaiako bertso-eskolan. Hiru aldiz izan zen txapeldun Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan, 2004an, 2005ean eta 2007an. 2008an Xilaba Bertsulari Xapelketako finalista izan zen, eta ondoren 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen.
Kantuan eta gitarra jotzen ere aritu da eta Obaneuke erromeria taldeko kide izan da.
Zestoako Bakun itzulpengintza enpresan bi urtez lan egin zuen itzultzaile lanak egiten, besteak beste eskoletako testuliburuak itzultzen eta 2013 urtean 'Zesarren Papiroa' Asterixen komikia euskaratu zuen, ordurarte ardura hori izan zuen Usua Lasarekin batera.
1996 urterarte Elkar argitaletxeri esker argitaratzen ziren Asterixen komikiak euskaraz, baina 2001 urtetik aurrera Salvat etxeak eskuratu zuen Espainiako Estatuko hainbat hizkuntzetan sail hau argitaratzeko eskubidea ('Asterix eta Latraviata' komikiaren argitaratzean Alberdaniak ere parte hartu zuen).
SALVAT/BRUÑO-ren eskutik argitaratu dira 2009tik aurrera Asterixen XX. mendeko komiki istorikoen berrargitalpenak eta baita XXI. mendean Uderzok eta ondoren Jean-Yves Ferri eta Didier Conradek egindako istorio berrien Espainiako Estatuko merkaturatzeak.
Bakun itzulpengintza enpresa arduratu zen euskarazko bertsioetaz: 2009an Joseba Ossa eta Usua Lasa lankidetzan aritu ziren 'Asterix eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua' euskaratzeko: ondoren Usua Lasa izan zen edizio historikoaren 'Asterix Galiarra' lehen aletik hasita 10. aleraino itzultzaile nagusiaa, 7. eta 8. aleetan izan ezik, Ramon Iriartek itzuli baitzituen; Usua Lasak'Asterix eta piktoak' komikia itzultzean etapa berria ireki zuen: 2013 urtean 'Zesarren Papiroa' Maddalen Arzallusekin batera euskaratu zuen, eta 2016 urtetik aurrera Maddalen Arzallus arduratu da euskarazko bertsioetaz.
Ondorioz Maddalen Arzallusek guztira Asterixen dozena bat komiki ekarri ditu euskarara: batetik XX mendeko komiki klasikoen edizio berriak ('Asterix : Arbernoko ezkutua', 'Asterix Olinpiar Jokoetan'...), eta bestetik 4 album Didier Conrad eta Jean-Yves Ferri bikoteak sortuak eta azken honen ordez Fabcaro gidoilariaren eskutik 2023ko 'Lirio zuria'.
MADDALEN ARZALLUS ANTIAK EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK
IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 02 OTSAILA | Latinari zaunka! | SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 1 | Yves Coulon / Matthieu Choquet / Jérôme Erbin (Gosciny eta Urdezoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) | Philippe Fenech / Jean Bastide (Urdezoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | Jatorrizkoa frantsesez 2021ean, 'Pas de quartier pour le latin!'Les Editions Albert René |
ASTERIX BILDUMA KLASIKOA XXI mendean Jean-Yves Ferri eta Didier Conradek egindako istorio berriak eta 2023 urtetik aurrera Fabcaro gidoilariaren eskutik heldutako 'Lirio zuria'.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 10 URRIA | Lirio zuria | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 40 | Fabcaro | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 2023 10 urria 'L'Iris blanc' Les Editions Albert René |
2021 10 URRIA | Asterix eta grifoa | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 39 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 2021 10 urria 'Asterix et le griffon,' Les Editions Albert René |
2019 10 URRIA | Vertzingetorixen alaba | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 38 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 2019 10 urria 'La Fille de Vercingétorix', Les Editions Albert René |
2017 10 URRIA | Asterix Italian | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 37 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 2016 10 URRIA Astérix et la Transitalique Les Editions Albert René |
2015 10 URRIA | Zesarren Papiroa | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 36 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia/Usua Lasa | 2015 10 URRIA Le Papyrus de César, Les Editions Albert René |
ASTERIX BILDUMA KLASIKOA MADDALEN ARZALLUS ANTIAREN ITZULPENAK. XX mendean Goscinny eta Uderzok sortutako lanak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 11 AZAROA | Zesarren oparia | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 21 | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1974, Le Cadeau de César |
2022 11 AZAROA | Asterix Korsikan | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 20 | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1973, Astérix en Corse |
2020 11 AZAROA | Aztia | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 19) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1972, Le Devin |
2020 11 AZAROA | Zesarren erramu-koroa | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 18) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1972, Les Lauriers de César |
2019 11 AZAROA | Jainkoen Egoitza | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 17) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1971, Le domaine des dieux |
2019 11 AZAROA | Asterix Helvetian | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 16) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1970, Astérix chez les Helvètes |
2018 11 AZAROA | Liskarra | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 15) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1970, La zizanie |
2018 11 AZAROA | Asterix Hispanian | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 14) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1969, Astérix en Hispanie |
2017 05 MAIATZA | Asterix eta pertza | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 13) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1969 Asterix et le chaudron |
2016 06 EKAINA | Asterix Olinpiar Jokoetan | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 12) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1968 Astérix aux Jeux Olympiques |
2016 10 URRIA | Asterix : Arbernoko ezkutua | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 11) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1968 Le bouclier arverne |