«Sedyias»: berrikuspenen arteko aldeak
(→PAPEREZKO KOMIKI LIBURUAREN KOLORISTA) |
|||
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
"Artxipelagoa" EITBPodkast plataformarako Ulu Mediak ekoitzitako telesaila da. [https://www.ulu.eus/ Ulu Media] 2020. urtearen amaieran jaiotako ekoiztetxea da. Kazetaritzan, literaturan eta zineman eskarmentu handia duten bost lagunek osatzen dute: Oier Aranzabalek, Xabier eta Martin Etxeberriak, Cristina Tapiak eta Juan G. Andresek. | "Artxipelagoa" EITBPodkast plataformarako Ulu Mediak ekoitzitako telesaila da. [https://www.ulu.eus/ Ulu Media] 2020. urtearen amaieran jaiotako ekoiztetxea da. Kazetaritzan, literaturan eta zineman eskarmentu handia duten bost lagunek osatzen dute: Oier Aranzabalek, Xabier eta Martin Etxeberriak, Cristina Tapiak eta Juan G. Andresek. | ||
− | Bigarren denboraldia hastearekin batera, Xabier eta Martin Etxeberria anaiek komiki formatura egokitu zuten gidoia eta Alex San Vicente ilustratzailearen eta Sedyas koloristaren elkarlanean komiki digitala eta papereko bertsioa sortzen hasi ziren. [https://irratia.donostiakultura.eus/eu/irratsaioak/ispilu-beltza/1044-artxipielagoa-soinu-fikziotik-komikira prozesu honen amaieran, Donostiakulturak ekoitzitako 'Ispilu beltza' saioan elkarrizketatu zituzten "Sanvi" eta Xabier Etxeberria]. Bertan | + | Bigarren denboraldia hastearekin batera, Xabier eta Martin Etxeberria anaiek komiki formatura egokitu zuten gidoia eta Alex San Vicente ilustratzailearen eta Sedyas koloristaren elkarlanean komiki digitala eta papereko bertsioa sortzen hasi ziren. [https://irratia.donostiakultura.eus/eu/irratsaioak/ispilu-beltza/1044-artxipielagoa-soinu-fikziotik-komikira prozesu honen amaieran, Donostiakulturak ekoitzitako 'Ispilu beltza' saioan elkarrizketatu zituzten "Sanvi" eta Xabier Etxeberria]. Bertan Etxeberria anaiek Podcast formatutik komikira gidoia egokitzeko ibilbidea kontatzen da, "Sanvi" eta Sedyasen 9 hilabeteko lana pertsonaiak eta istorioa irudietara egokitzeko... |
EITBren enkargua istorioa gazteei zuzentzea, eta Etxeberria anaien hitzetan "lan zail bezain ederra" izan zen entzule helduari zuzendutako Podcast-arekin alderatuta komikietan pertsonaiak gaztetzea eta jatorrizko istorioan ageri ziren indarkeria, sexua... eta beste aldagai batzuk beste modu batera kontatzea. | EITBren enkargua istorioa gazteei zuzentzea, eta Etxeberria anaien hitzetan "lan zail bezain ederra" izan zen entzule helduari zuzendutako Podcast-arekin alderatuta komikietan pertsonaiak gaztetzea eta jatorrizko istorioan ageri ziren indarkeria, sexua... eta beste aldagai batzuk beste modu batera kontatzea. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:48, 25 maiatza 2024 data duena
Sergio Román 'Sedyas' Barakaldon 1976 urtean jaiotako irudigile, komikilari, kolorista eta errotulugilea da. Euskarazko komikigintzan, koloreztatze lanak egin ditu Xabiroi aldizkarirako, 'Artxipelagoa' proiekturako...
Hemezortzi urte zituenean animazioaren esparruan lan egiten hasi zen, batez ere publizitatean, baina baita telebistan eta zineman ere.
Hasierako urte horietan, besteren artean, Merlin animazio enpresan lan egin zuen Guillermo Gonzalez eta Alex San Vicente "Sanvi"-rekin batera, eta elkarrekin ArtboxINK estudioa eratu zuten. 2003 urtean Artbox sortu zuen, irudigintzari buruzko foro/komunitate birtuala.
J. L. Munuera marrazkilariarekin frantziar-belgikar editoreentzat koloreztatze lanetan hasi zen, proiektu pertsonalekin eta egun baita BD klasikoko Boule/Bill eta Zorglub edo Conan sailetan ere. Espainiar Estatuan argitaletxe ugarirentzat egin du lana: Astiberri, Nuevo Nueve, Norma, Dibbuks...
Tebeosfera atarian zerrendatzen dira lan guzti hauek.
EUSKARAZKO KOMIKIGINTZA
Bere komiki laburrak gazteleraz El Balanzin aldizkarian argitaratu zituen 2007 urtetik aurrera.
Xabiroi aldizkarirako koloreztatzeak egin ditu: 'Haur besoetakoa' 6 orri, Mikel Begoña/Alex Orbe edo eta David Zapirain/Dani Fanoren istorioak...
Aldizkarirako 'Amodiozko enkargu bat' komikia sortu zuen Pako Aristiren gidoiaz.
Julen Ribas Arrasatearraren "Ah, ça ira" komikia koloreztatu du (Frantsesez Delcourt eta gaztelaniaz Dolmen argitaletxeekin)
2021/2022 ARTXIPELAGOA PODCAST-A ETA KOMIKI DIGITALA, 2023 PAPEREAN[aldatu]
"Artxipelagoa" EITBPodkast plataformarako Ulu Mediak ekoitzitako telesaila da. Ulu Media 2020. urtearen amaieran jaiotako ekoiztetxea da. Kazetaritzan, literaturan eta zineman eskarmentu handia duten bost lagunek osatzen dute: Oier Aranzabalek, Xabier eta Martin Etxeberriak, Cristina Tapiak eta Juan G. Andresek.
Bigarren denboraldia hastearekin batera, Xabier eta Martin Etxeberria anaiek komiki formatura egokitu zuten gidoia eta Alex San Vicente ilustratzailearen eta Sedyas koloristaren elkarlanean komiki digitala eta papereko bertsioa sortzen hasi ziren. prozesu honen amaieran, Donostiakulturak ekoitzitako 'Ispilu beltza' saioan elkarrizketatu zituzten "Sanvi" eta Xabier Etxeberria. Bertan Etxeberria anaiek Podcast formatutik komikira gidoia egokitzeko ibilbidea kontatzen da, "Sanvi" eta Sedyasen 9 hilabeteko lana pertsonaiak eta istorioa irudietara egokitzeko...
EITBren enkargua istorioa gazteei zuzentzea, eta Etxeberria anaien hitzetan "lan zail bezain ederra" izan zen entzule helduari zuzendutako Podcast-arekin alderatuta komikietan pertsonaiak gaztetzea eta jatorrizko istorioan ageri ziren indarkeria, sexua... eta beste aldagai batzuk beste modu batera kontatzea.
2022ko udazkenean jarri zen eskuragarri lehen denboraldiko kontakizunari dagokion komiki digitala. Komikiapp aplikazioan irakurri daiteke, EITB-ren komiki digitalen eskaintzak eskuragarri jartzeko aplikazioa: aplikazioa CodeSyntax-ek garatu du, besteren artean Sustatu ataria eta Egunean Behin jokoaren egileak dira. EITBren komiki aplikazio honen lehen bertsio bat 2022ko martxoan argitaratu zen, 'Irabazi Arte' web-sailaren komiki bertsio gisa (gidoia Nerea Loiola, irudiak Aitziber Alonso), eta abenduan aplikazioa komiki digital gehiagoren biltoki bihurtu da.
Elkar argitaletxearen eskutik irailean merkaturatu da Artxipelagoa komiki albuma.
Komikiaren aurkezpenari buruzko artikuluak Diario Vascon, Naiz atarian, bideoa kultursharean
KOMIKI DIGITALAREN KOLORISTA[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 12 ABENDUA | Artxipelagoa | EITB | Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro |
Alex Sanvi KOLOREA Sedyias |
Euskaraz | 2021 Podcast formatuan 2021 Komiki Digitala 2023 Paperean |
PAPEREZKO KOMIKI LIBURUAREN KOLORISTA[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 IRAILA | Artxipelagoa komiki liburua | Paperean Elkar Digitalean EITB |
Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro |
Alex Sanvi KOLOREA Sedyias |
Euskaraz | 2021 Podcast formatuan 2021 Komiki Digitala 2023 Paperean |