Saure

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Frantziar jatorrizko Jean-François Sauré (Le Mans 1967) Araban 90. hamarkadan kokatu zen editore, idazle eta gidoilaria da,komikigitzaren munduan Jansain izenordearekin. Haur eta gatze garaian Gasteizen egonaldiak egin zituen, eta Sorbona-París Unibertsitatean komunikazioa eta informazio arloetako Master ikasketak egin zituen.

2002 urtean komikigintzan oinarritutako Saure argitaletxea sortu zuen, eta ordudanik proiektu-jarduera ezberdinak sustatu ditu: lehiaketak, erakusketak, material didaktikoaren argitalpena, tailerren antolaketa, ipuingintza... Horretarako erakundeekin elkarlana sustatuizan du. Aitzindaria izan zen ere komiki digitalak merkaturitzeko orduan.

90. hamarkadan Jean-François Sauré olerkigitzan aritu zen,lburu bat argitaratu zuen frantsesez... eta Araban kokatu zelarik Javier Quintana ilustratzailearekin batera testua eta komikia tartekatzen zituen Arabako turismoari buruzko lanak sortu zituen. Argitaletxea sortuta, berelehen argitalpenak Euskal,besteren artean, "Euskal labirintoak eta pasadizoak", "Nafarroan zehar euskararen ibilbidea" (Orreaga Ibararen ana Patxi Gallegoiren ilustrazioekin)eta Euskal Herria, Palestina zein Kaukasoaldeko gatazkei buruzko lanak. Sancho el Sabio Fundazioak katalogatutaditu argitaletxearen lanak.

KOMIKIGINTZA

2000 urtean hasi zen aipatutako lanak argitaratzen, eta urte horretakoa da ere argitaratutakolehen komiki lana: "Epifanio y John Vaina: la carcajada del año" gaztelerazko lanean Patxi Gallegoren komikiak agertzen dira, ale berean Yann Besrest-en testuekin, nahiz eta bi lanek elkarren artean harremanik ez izan.


2001ean euskaraz argitaratutako komikigintzan sendoago hasi zen, Carlos Trillo argentinara eta Laura Scarpa italiarraren "Gazte kontuak" albumarekin, Hermann frantziarraren-en "Jeremiah. Fusila urpean" eta euskal jatorrizkoen artean Iñigo Sarasolaren "Txerokiren txorakeriak".

2002an Sherlock Holmes pertsonaia ardatz zuten saileko hiru komiki argitaratu zituen eta komiki franko-belgiarreko autore garantzizko izan ziren Turk eta De Groot autoreen "Leonardo jakintsu handia" albuma. Urte horretatik aurrera urtero 7 komiki inguru argitaratzeari ekin zion, euskaraz zein gazteleraz, atzerriko autoreen itzulpenak eta euskal autoreen lanak tartekatuaz.

2003an adibidez Redondo euskal komikigile historikoaren (besteren artean Ion eta Mirka saila) Haritz saila abiatu zuen, eta argitaratu zituen ere Bill eta Boloren albumbat, saga arturiko bat...

2004ean "Gandhi, bizitzaren maisua" komiki bildumararako gidoilari aritu zen Sauré bera beste 8 autoreekin: Daniel Redondo Pérez, Diego Alejandro Garavano, Agustin Casas...

2005ean hainbat autoreekin Pulp Fikzioa albuma argitaratu zuen (María José Mosquera Beceiro, Amaia Ballesteros López, Aurora Solano eta José Hierro, María Elena del Valle Garcés,Diego Alejandro Garavano) Ingurugiroari buruzko ipuinak Komikiaren 1go Sariketako lanak bilduta. Virginia Perez-ek itzuli zituen euskarara.

2005ean ere argitaratu zuen Saurék Unai Busturia eta Julen Ribas Numenak sailaren lehen alea, eta Angoulemeko azokan egon ziren lanak aurkezten.

Urte horietan Durangoko Azokan parte hartzen hasi zen Sauré Argitaletxea.

Ondorioz,XXI mendeko lehen hamarkadan euskarazko komikien argitaralpena nahiko ahul zegoenean Saurek kuantitatiboki eta produktuen aniztasunaren ikuspegitik ekarpen berezia egin zuen, hurrengo hamarkadan Harrietek egingo zuenaren antzekoa esparru batzuetan.

Hurrengo urteetan komikiak argitaratzeko erritmoa mantendu zuen (informazioa eguneratzen ari gara)eta Tebeosfera atariaren arabera, Espainiar estatuan komiki digitalak argitaratzen aitzindarietako bat izan zen 2009an.

2010ean eta epe luze batez soilik digitalean argitaratu zituen lanak Saurék, eta 2013an Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin "Katu Hegoduna" komiki digitala kaleratu zuen.

Erakunde publiko eta pribatuekin hezkuntza arloko materialak ekoitzi eta jarduerakantolatu zituen.

XXI hamarkadako bigarren hamarkadako ibilbide anitzaren barne, jarraian soilik euskaraz paperean argitartutako komikiak zerrendatuko ditugu komikipddian.

XXI BIGARREN HAMARKADAN SAUREN ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 01 URTARRILA
2020 Matematikako.jpg
Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian Saure Nesim Fintz Han-Mi Kim Jatorrizkoa frantsesez Belén Pikabea Laoniz 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas.
2016 03 MARTXOA
2016 bazen behin.jpg
Bazen behin ipuin bat Saure Ainize Eguiarte Arrola Alfonso Berroya Elosua Edizio elebiduna Miren Echeveste Lacombe 2016 03 MARTXOA Euskaraz eta Gazteleraz

euskarri digitalean

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2013 katu egoduna.jpg
2003 Katu hegoduna Saure Yurre Ugarte Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2013