Stephane Piatzszek

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Bdtheque atariaren arabera Stéphane Piatzszek 1971 urtean Frantziar estatuko Doubsen jaiotako komiki gidoilaria da. Zuzenbide eta Historia ikasketak egin zituen, irakasle izan zen, prentsan aritu zen...

20 komiki baino gehiagotan hartu du parte 2008an Neverland eta Cavales eta 2009an Commandant Achab sailaren lehen komikiak sortu zituenetik, eta argitaletxe anitzetarako lan egin du: Futuropolis, Casterman, Les Premiers,Glénat...

2020ean frantsesez eta Harriet Ediciones-eri esker euskaraz eta gazteleraz 'Dortokaren promesa' sailaren lehen liburukia argitaratu zuen, Tieko marrazkilariarekin elkarlanean, eta 2021ean bigarren liburukia.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 09 IRAILA
Harriet dortoka.jpg
Dortokaren promesa Harriet Ediciones Stephane Piatzszek Tieko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020/06, La promesse de la Tortue (Bamboo Édition)