Tieko

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Thierry Cauquil "TieKo" 1962an Toulousen jaiotako marrazkilari eta komikigilea da. 1990etik komikigintzan aritu da eta bere albumetako bat, Jack Maniniren gidoiaz Tomoë izenburua duena, euskaraz irakurri daiteke (jatorrizkoa 2017,euskaraz Harriet 2018).

Wikipediaren arabera Cherbourg-eko arte ederren eskolan bi urte pasatu zituen, nahiz eta bere hitzetan bertan ez omen zuen asko ikasi. Soldaduskan ezagutu omen zituen ilustraziorako grina indartu zioten kideak.

Garai horretan diseinatzaile bezela publizitaterako, haur liburugintzarako eta merchandising kanpainetarako egin zituen lanak.

1990 urtetik aurrera fanzinetan hasi zen komikiak argitaratzen.

2000 urtetik aurrera bere kabuz eta gidoilari anitzekin egin du lan: JG, Céka, Philippe Bonifay....

Fanzinegintzan Wallace gidoilaria ezagutu zuen eta éditions Paquet-erako 3 liburukiz osatutako Le chant des terres komikia sortu zuten 2002 eta 2004 artean.

2005ean La Compagnie des glaces proiekturako lanean hasi zen eta album kolektibo batean hartu zuen parte ere.

2009an Ohianeko liburuaren komiki adaptazioa egin zuen Djian gidoilariarekin eta ingelesez argitaratu zen ere.

Festival Des Planches et des Vaches jaialdian . le Veau d'Or saria jaso zuen 2015an, eta 2016ean jaialdiaren lehendakari bihurtu zen.

2013 urtetik aurrera Bamboo argitaletxerako lan egiten duten gidoilariekin elkarlanean hasi zen, eta horrela sortu zituen besteren artean Hindenburg komikia ( Patrick Cothias eta Patrice Ordas gidoilariekin) eta 2017an Tomoë komikia ( Jack Maniniren gidoiaz)

Harriet Ediciones argitaletxeak 2018ko irailean argitaratu zuen 'Tomoë' euskaraz.

2020ean argitaratu zen Stephane Piatzszek-en gidoiaz sortutako 'Dortokaren promesa' sailaren lehen liburukia eta 2021ean bigarrena. 2023 urtean argitaratuko du Harriet Ediciones-ek 3. eta azken liburukia.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
201810 URRIA
Tomoe.png
Tomoë: Harriet Ediciones Jack Manini Tieko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017/03 Tomoë (Bamboo Édition)

1. Déesse de l'eau

2018/04

2. Le miroir divin

DORTOKAREN PROMESA SAILA

DORTOKAREN PROMESA SAILA
2020/2023
URTEEN ARTEAN
JATORRIZKOAN FRANTSESEZ
ARGITARATUTAKO SAILA
EUSKARAZKO
ARGITARATZAILEA
Harriet Ediciones
2020
Harriet dortoka.jpg
2021
Dortokaren promesa 2.JPG
2023
PORTADA DORTOKAREN PROMESA 3.jpg
AMAIERARA IRITSI DEN SAILA
GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
Stephane Piatzszek Tieko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020/2023 La promesse de la Tortue (Bamboo Édition)