Martin Etxeberria Garro

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Martin eta Xabier Etxeberria Garro anaiak 1974 urtean Zarautzen jaiotako euskal idazleak dira, komiki gidoigintzan ere aritzen direnak hainbat marrazkilarirekin elkarlanean: Jon Mikel Udakiola, Aritz Trueba, Iñaki Arenas, Julioa Cejas, Sanvi eta Sedyas... Rekalde Ortzadar komiki lehiaketan sari eta aipamen bereziak jaso dituzte, eta euskaraz, ingelesez, fransesez zein gazteleraz argitaratu dituzte komikiak.

Bi anaiek Komikigintzan elkarlanean egindako ibilbidea dela eta, komikipedian bi anaientzako informazio berbera idaztea erabaki da, bakoitzari dagokion informazio pertsonala salbu

www.etxeberriak.eus webgunean kontatzen dutenez, 90 hamarkadaren amaieran hasi ziren elkarrekin idazten: Haur literaturako ipuin bat elkarrekin idazteko saiakeratik abiatutako ahaleginaren ondoren Lizardi Saria eskuratu zuten eta 1999 urtean Ereinek liburua argitaratu zien,'Airean ere negu usaina nabari da' izenburupean.

Ordudanik bakarka edo bikotean literatura, zinemagintza eta material pedagogikoaren sorkuntza alorretan bide oparoa egin dute.

2018ko abenduan Urolako Hitzari kontatu zietenaren arabera hamaika proiektu zituzten esku artean Etxeberriatarrek.

“Askotan, zirku txinatar bateko malabarista bat banintz bezala sentitzen naiz, plater guztiak biraka mantendu beharrean”, dio Xabierrek. Gidoigintza munduan murgildu dira azkenaldian. Horren emaitza izan da Margolaria filma, Iker Treviño eta Oier Aranzabalekin batera egindako lana. Komikietarako gidoiak ere egiten aritu dira, eta serie pare baterako proiektuekin ere badabiltza. Margolaria filma ekoiztu zuen produkzio etxe berberarekin, Maluta Films, Zamorako apaizen kartzelaren inguruko film luzea eginzuten. 

Literatur arloan lanean jarraitzarekin batera, 2020. urtearen amaieran Ulu Media ekoiztetxea sortu zuten Kazetaritzan, literaturan eta zineman eskarmentu handia duten 3 lagunekin: Oier Aranzabal, Cristina Tapia eta Juan G. Andres. Besteren artean, 'Artxipelagoa' proiektu transmedia sortu dute.


KOMIKI PROIEKTUAK TALDEAN GARATZEN: BUYAN

2012 urtean Etxeberria anaiak Ikastolen elkarterako lanean ari zirela Aritz Trueba marrazkilariarekin hasi ziren harremanetan Zootropo ipuin animatuen proiekturako.

Hitzen Uberan atariari eskainitako elkarrizketan, Xabier Etxeberriak horela kontatzen du nola sortu zen elkarlanaren hazia: “Ikastolen Elkartean lan egiten nuenean hango marrazkilari batek, Aritz Truebak, nire liburu bat irakurri zuen eta galdetu zidan ez ote neukan istorio bat komikian marrazteko modukoa. Martinek eta biok bagenuen istorio bat buruan eta gidoira pasa genuen, komikira lehenbiziko aldiz, eta hor hasi ginen hirurok lanean."

Aritz Truebak Usandizaga ikastetxeak ilustratzaile ezberdinei egindako elkarrizketa sailean proiektuaren eta lantaldearen bilakaera nolakoa izan zen kontatu zuen:

“Beraiek bazuten ideia bat, mitologia, gertakari historikoak eta abenturak nahasten zituen argumentu bat, eta horri heldu genion. Animazio bat egitea zen hasieran asmoa, baina gerora, istorioak zeukan luzera eta ezaugarriak kontutan hartuta, beharbada komiki formatuan egitea egokiagoa zela ikusi genuen. Ikastolen elkarteko lankide dudan eta Sirimiri Films eskolan nire irakasle izandako Jon Mikel Udakiolaren esperientzia eta ekarpena ere erabakiorra izan zen komikiaren alde egiteko apustu horretan."..." 

Jakin aldizkariak ere eman zuen komiki proiektu honen berri:"Udakiola komikigintzan eta ilustrazioan ibilbide luzeko sortzailea dugu, eta berori integratu zuten taldean, aholkulari moduan, gidoitik eszenetarako bidea gidatzeko asmoarekin."

Ondoren Josu Igoa informatikari Beratarra eta ikastolen elkarteko lankidea sartu zen taldean, proiektuak teknologi berrien arloan ere dimentsio sendoa eduki zezan. Josevisky komikigilearekin multimedia proiektuetan elkarlanean aritutakoa da Igoa.

Horrela Bortz taldea sortu zuten eta Buyan komikian sortzeko prozesuan buru belarri murgildu ziren. Facebook-en proiektuaren bilakaera erakutsi duteeta webgune eleanitza badu proiektuak.

Jakin aldizkariaren arabera "Narrazioaren abiadura biñetetan sartzean eztabaida luzeak izan dituzte, biñeten kopuruak, beraien aniztasuna, perspektiba edo adierazpenen ingurukoak. Taldeko eztabaidak izaten dira guztiak, ekarpen guztiek dute zeresana beraz komikien sortze prozesuan, nahiz eta bakoitzak gero bere arloari ekin. Udakiolaren etxeko sotoa izan dute lantoki; bertako paretetan biñetak itsatsi eta paperaren gainean aldaketak eginez hasi ziren. Taldean IKTetan aditua den Josu Igoa kidea izanik, lanerako aplikazio bat sortu eta berorren gainean egiten dituzte ekarpen eta aldaketak"

BUYAN KOMIKIAREN SINOPSIA

Buyan komikia horrela deskribatu dute "XIII mendeko errusiar printzerri batean kokatzen da komikia. Bertan Nenetsiako tundratik hildako bere maitea berreskuratu nahian Buyan uharte mitikora iritsi nahi duen Maansi gaztearen gorabeherak ezagutuko ditugu, datu historikoak eta mitologia eslabiarra nahasten dituen istorio original honetan"

Jakin aldizkariaren arabera, 2016 urtean “bost albumetan argitaratzeko asmoa dute eta gaur-gaurkoz bukatzear dute aurreneko komiki albuma.”

Asmoak horiek omen ziren, baina argitaletxea aurkitzeko bidea luze joan zen.

REKALDE-ORTZADAR KOMIKI LEHIAKETAK

Buyan komikia sortzen hasi eta gutxira, 2013 urtean III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketan Xabier Etxeberriaren hitzekin osatutako Txorimaloa komiki istorioak saria eskuratu zuen: gidoia Jon Mikel Udakiolarena zen, eta Javier Ojuelek egin zituen marrazkiak.

Eta 2015ean V. Rekalde-Ortzadar Lehiaketan Martin Etxeberriaren olerkiekin eta Jon Mikel Udakiolaren marrazkiekin 2014 urtean sortutako 'Azken balea' istorioak aipamen berezi bat jaso zuen.

2018: UDAKIOLAREKIN ELKARLANEAN, 7 KORAPILO KOMIKIA

Itsasoarekin harremana zuten komiki laburrak lantzeari 2014 urtean ekin zioten Etxeberria anaiek eta Jon Mikel Udakiolak elkarlanean, lehen aipatutako 'Azken balea' istorioarekin: 2015ean beste istorio bat sortu zuten, 2016ean bi gehiago... eta azkenik lan guztiak 2018an bildu zituzten "7 korapilo" komiki liburuan Txipibooks argitaletxeari esker, hau da, Udakiolak urtebete lehenago martxan jarri zuen proiektu editorialari esker. Berriari horrela kontatu zioten: urtebetez «29 argitaletxetan ezezkoa jaso ondoren, erabaki genuen marka bat sortzea liburua Interneten saltzeko» eta ondorioz Udakiolak Txipibooks zigilua jarri zuen martxan. 2018an 7 korapilo argitaratu baino lehen Udakiolak 2017an Mordillo marrazkikariaren lana inspirazio modura hartuta, 90ko hamarkadan Udakiolak berak marraztutako 12 orrialderen bilduma.

7 korapilo lanari buruz, Berriako artikuluan horrela deskribatzen dute autoreek "Eleberrian azaltzen diren korapiloak, hortaz, norberak barnean dituen loturak dira, edota gizarteak askatu beharreko matazak. Gaixotasuna, indarkeria matxista, ekologismoa, antimilitarismoa... itsasoaren babesean gai horiei guztiei heldu diete egileek zazpi ipuinez osatutako lanean"

KOMIKI AZOKAK: KOMIKIAK FRANTSESEZ ETA INGELESEZ ARGITARATZEKO AUKERAK

2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak Buyan eta beste proiektu batzuk eskuartean zituztela: Poloniako Lodz hiriko Komiki Jaialdian egon ziren eta Angoulemeko komiki azokan editore bila aritu ziren ere, besteren artean 'Buyan' eta 'Margot' komiki proiektuetarako.

Xabier Etxeberriak Hitzen Uberan atarian horrela kontatu zuen argitaletxea aurkitzeko ibilbidea:

“Saiatu ginen hemengo argitaletxeetan mugitzen, eta ezezkoak jaso genituen. Orduan Angulemako jaialdira joan ginen, proiektua frantsesera itzuli genuen Martinek eta biok, hara bidali eta elkarrizketa batzuk lortu genituen argitaletxe batzuekin. Argitaletxe frantses batek baiezkoa eman zigun. Gero, probatzeagatik, ingelesera pasa genuen. Estatu Batuetako argitaletxe batek ere baiezkoa eman zigun, eskubide guztiak erosi eta gero frantsesezkoari salduko dizkio...

BUYAN EUSKARAZ: PROIEKTU AUKERATUA EUSKO JAURLARITZAK ANTOLATUTAKO KOMIKIAK ARGITARATZEKO LEHIAKETAN

Aritz Trueba marrazkilariak eta Buyan komikia sustatzen duen ekipoak "BUYAN – Sadkoren itzala” proiektua komiki batean gauzatzeko diru laguntza jaso zuen.

KOMIKIGINTZAN BETE BETEAN

Xabier Etxeberriak Hitzen Uberan atarian horrela kontatu zuen argitaletxea aurkitzeko ibilbidea:

“Niri komikia beti gustatu izan zait, baina gidoien munduan bat-batean sartu ginen. Orain dagoeneko beste proiektu bat daukagu bideratua Estatu Batuetako beste argitaletxe batekin, eta beste hiru gidoi ere martxan ditugu. Orain gehiago ari gara gidoiak idazten, batez ere komikientzat, literatura baino. Aurten suertatu da Martinek poesia eta nik nobela publikatzea, baina komikigintzan gabiltza gehiago.”

2019ko URRIA: BUYAN KOMIKIA EUSKARAZ, INGELESEZ ETA FRANTSESEZ

Euskaraz Turko Comics-en eskutik, Estatu Batuetan Insight cómics eta frantzian Aquileos argitaletxearen bidez merkaturatu da Buyan komikia.

Buyan aurkezpena.jpg

Urriaren 11ean aurkeztu zuten komikia Donostiako San Jeronimo aretoan.

Getxoko komiki azokan sinatze txandak egin zituzten autoreek, eta Made in Euskadi solasaldian parte hartu zuten.

Ingelesezko eta frantsesezko edizioak hainbat azoketan present egon ziren: Uztailean San Diegoko Comic-Con jaialdian egon ziren Etxeberria anaiak, irailean New York Comic azokan Insight Comics-en Stand-ean salgai izan zen albuma, eta urrian Aritz Truebak St. Maloko "Quai des Bulles" jaialdian aurkeztu zuen komikia.

2020ean Josu Igoa taldekidearen lanaren ondoren, Buyan komikiaren Edizio Digitala Google Play bidez eskuragarri jarri zen

2019an Nafarroako Komiki Azokan eta Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxeko solasaldietan parte hartu zuten autoreek.

2020/2021 BROKEN EYE ETA MARGOT KOMIKIAK

BROKEN EYE.jpg
Broken eye ingelesez.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu du ingelesez 4 aleetako lehena.

Ipar Amerikar merkatuan ingelesez atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez), bi hilabetean behin argitaratuko da eta bilduma osoa liburuki batean eskuratzeko aukera egongo da.

Aleta Ediciones etxeak gazteleraz argitartu zuen 2022 urtean liburuki bakarrean.

Euskaraz, frantsesez eta beste hizkuntza batzuetan argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..." .

ELKARRIZKETAK

bideoa

Margot.jpg
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
 Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek.


2021/2022 ARTXIPELAGOA PODCAST-A ETA KOMIKI DIGITALA: 2023 KOMIKI LIBURUA PAPEREAN

"Artxipelagoa" EITBPodkast plataformarako Ulu Mediak ekoitzitako telesaila da. Ulu Media 2020. urtearen amaieran jaiotako ekoiztetxea da. Kazetaritzan, literaturan eta zineman eskarmentu handia duten bost lagunek osatzen dute: Oier Aranzabalek, Xabier eta Martin Etxeberriak, Cristina Tapiak eta Juan G. Andresek.
Bigarren denboraldia hastearekin batera, Xabier eta Martin Etxeberria anaiek komiki formatura egokitu zuten gidoia eta Alex San Vicente ilustratzailearen eta Sedyas koloristaren elkarlanean komiki digitala eta papereko bertsioa sortzen hasi ziren.  prozesu honen amaieran, Donostiakulturak ekoitzitako 'Ispilu beltza' saioan elkarrizketatu zituzten "Sanvi"  eta Xabier Etxeberria. Bertan Etxeberia anaiek Podcast formatutik komikira gidoia egokitzeko ibilbidea kontatzen da, "Sanvi" eta Sedyasen 9 hilabeteko lana pertsonaiak eta istorioa irudietara egokitzeko...

EITBren enkargua istorioa gazteei zuzentzea, eta Etxeberria anaien hitzetan "lan zail bezain ederra" izan zen entzule helduari zuzendutako Podcast-arekin alderatuta komikietan pertsonaiak gaztetzea eta jatorrizko istorioan ageri ziren indarkeria, sexua... eta beste aldagai batzuk beste modu batera kontatzea.

2022ko udazkenean jarri zen eskuragarri lehen denboraldiko kontakizunari dagokion komiki digitala. Komikiapp aplikazioan irakurri daiteke, EITB-ren komiki digitalen eskaintzak eskuragarri jartzeko aplikazioa: aplikazioa CodeSyntax-ek garatu du, besteren artean Sustatu ataria eta Egunean Behin jokoaren egileak dira. EITBren komiki aplikazio honen lehen bertsio bat 2022ko martxoan argitaratu zen, 'Irabazi Arte' web-sailaren komiki bertsio gisa (gidoia Nerea Loiola, irudiak Aitziber Alonso), eta abenduan aplikazioa komiki digital gehiagoren biltoki bihurtu da.

Elkar argitaletxearen eskutik irailean merkaturatu da Artxipelagoa komiki albuma.

Komikiaren aurkezpenari buruzko artikuluak Diario Vascon, Naiz atarian, bideoa kultursharean

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 IRAILA
Artxipielagoa komikia.jpg
Artxipelagoa komiki liburua Elkar
EITB
Martin Etxeberria Garro
Xabier Etxeberria Garro
Alex Sanvi
KOLOREA
Sedyias
Euskaraz 2021 Podcast formatuan
2021 Komiki Digitala
2023 Paperean
2019 10 URRIA
2019 Buyan.jpg
Buyan: Heriotzaren Uhartea Egilea editore/Turko Comics Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro Aritz Trueba Euskaraz Jatorrizkoa 2019, Buyan: Heriotzaren Uhartea, Turko Comics
2018 02 OTSAILA
2018 7korapilo.jpg
7 korapilo Txipibooks J.M. Udakiola Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro J.M. Udakiola Edizio elebiduna (Eusk/Gazt) 2018 7 korapilo / 7 nudos

KOMIKI DIGITALA

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 12 ABENDUA
Artxipielagoa.jpg
Artxipelagoa EITB Xabier Etxeberria Garro Martin Etxeberria Garro Alex Sanvi Euskaraz 2022 abendua