Igor Estankona
Igor Estankona Bilbao Artean 1977 urtean jaiotako idazlea da
Oso gazte hasi zen idazten eta Arratiako Zantzoa literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen: '19 poema solte' 1996-1998 urteen artean argitaratutako lanak biltzen ditu
1998an 'Anemometroa' (Susa) eta 2020ko 'Moskito' artean hainbat lan argitaratu ditu: 'Tundra', 'Ehiza eta nekea', 'Iratzeen esporak'... [https://zubitegia.armiarma.eus/?i=179 literaturaren zubitegian jaostzebn da hauei buruzko informazioa]
2007 urtean Bidegileak bilduman Basilio Pujanari buruzko saiakera osatu zuen.
Hainbat komunikabidetan kolaboratu du: Euskaldunon Egunkaria, Euskadi Irratia, Deia...
2018 urtean Igorreko Udalaren enkarguz 'Nork hil zuen egiazki Blasida Pujana?' komikia sortu zuen Maite Yurrebasoren irudiekin.
Igor Estankona elkarrizketatu zuen Begitu aldizkariak eta, besteren artean honakoak esan zituen:
"Maiterentzat zein niretzat lehenengo komikia edo nobela grafikoa izan da, eta ia-ia modu instintiboan jokatu dogu. Maite doguzan komikien antza eukiko eban lan bat egin dogu, marrazkilari handien trazak jarraitu doguz. Gurea opera prima da, baina anbizinoagaz egindakoa. (....) Nik emaila botaten neutsan: "Maite, hegazkin italiarrak izan behar dira halakoak eta halakoak... eta personajea imajinetan dot buruzuria... eta hau pintauko neuke baltzez..." eta gero Maitek, diplomatikoki, dana aldatuten eban. Eskerrak. Komiki itzela urten da, bakotxa berera dedikauta."
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
10 URRIA | Igorreko Udala Ilintia Ikerketarako Elkartea |
Igor Estankona | Maite Yurrebaso | Euskaraz jatorrizkoa | 2018 |