Igor Estankona

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Igor Estankona Bilbao Artean 1977 urtean jaiotako idazlea da

Oso gazte hasi zen idazten eta Arratiako Zantzoa literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen: '19 poema solte' 1996-1998 urteen artean argitaratutako lanak biltzen ditu

1998an 'Anemometroa' (Susa) eta 2020ko 'Moskito' artean hainbat lan argitaratu ditu: 'Tundra', 'Ehiza eta nekea', 'Iratzeen esporak'... [https://zubitegia.armiarma.eus/?i=179 literaturaren zubitegian jasotzen da hauei buruzko informazioa]

2007 urtean Bidegileak bilduman Basilio Pujanari buruzko saiakera osatu zuen.

Hainbat komunikabidetan kolaboratu du: Euskaldunon Egunkaria, Euskadi Irratia, Deia...


2018 urtean Igorreko Udalaren enkarguz 'Nork hil zuen egiazki Blasida Pujana?' komikia sortu zuen Maite Yurrebasoren irudiekin. Aurretik ere 2009 urtean Estankonaren 'Iratzeen esporak' liburuaren azala egin zuen Yurrebasok.

Igor Estankona elkarrizketatu zuen Begitu aldizkariak eta, besteren artean honakoak esan zituen:


"Maiterentzat zein niretzat lehenengo komikia edo nobela grafikoa izan da, eta ia-ia modu instintiboan jokatu dogu. Maite doguzan komikien antza eukiko eban lan bat egin dogu, marrazkilari handien trazak jarraitu doguz. Gurea opera prima da, baina anbizinoagaz egindakoa. (....) Nik emaila botaten neutsan: "Maite, hegazkin italiarrak izan behar dira halakoak eta halakoak... eta personajea imajinetan dot buruzuria... eta hau pintauko neuke baltzez..." eta gero Maitek, diplomatikoki, dana aldatuten eban. Eskerrak. Komiki itzela urten da, bakotxa berera dedikauta."


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2018
Blasida Pujana.jpg
Nork hil zuen egiazki Blasida Pujana? Igorreko Udala
Ilintia Ikerketarako Elkartea
Igor Estankona Maite Yurrebaso Euskaraz jatorrizkoa 2018