Azote Saila
67.218.224.34 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 17:02, 20 iraila 2024
'Azote' Saileko bi liburukietako lehena da hau, Mugako Dragoiak Bildumaren baitako bigarren istorioa, XVIII eta XIX mende arteko Mexiko Berria izeneko lurretan garatzen den western-a.
1779. Texas. Azucena Acosta, San Antonio sortu zuten kanariarren ondorengo abeltzain gaztea, jatorri frantseseko Armand Beaubien gaztearekin ezkontzen da, eta, elkarrekin, abere talde bat iparralderantz gidatzea erabakitzen dute, iparramerikarrei saltzeko, une horretan ingelesen aurka borrokatzen baitira beren independentziaren alde.
'Azote' sailaren bigarren liburukia 2025 urtean argitaratuko da.
'Harriet'/Camello sortzaile bikoteak Bildumari eta Mugako Dragoiak unibertsoari jarraipena emateko lanean dabiltza.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 IRAILA | Azote --- Mugako Dragoiak Bilduma --- Azote Saila |
Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Pedro Camello KOLOREA Seijas |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2024 iraila aldiberean gazteleraz eta euskaraz |