Jordi Bayarri
Jordi Bayarri 1972an Valentzian jaiotako komikilaria da. Valentziako Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen.
Zientzi fikzioa, fantasia eta komiki erotikoa landu izan ditu.
1998-2002 urteen artean sortu zuen bere sailik ezagunena, Magia & Acero, eta lan honi esker Bartzelonako komiki Azokan komiki erotiko onenaren saria jaso zuen. Ondoren lan hauek argitaratu ditu: 'Piel de Dragón', , 'Entre Tinieblas' (Gidoilari Nazional Onenaren saria EXPOCÓMIC 2007 Madrilgo azokan), 'La Ciudad Oculta'... 2019an, 'La divertida historia de la historia' saila argitaratzen hasi zen Parramón argitaletxearekin elkarlanean, haurrei zuzendutako historiari buruzko komiki-bilduma.
ZIENTZIA BILDUMA
2009an Darwin-en bizitzari buruzkoa izan zen Bayarrik zientzilari bati buruz sortutako lehen komikia, Consell Valencià de Cultura erakundearen enkarguz.
Haur, guraso eta irakasleen artean izandako harrera onak, beste zientzialari batzuen bizitza komikira ekartzeko gogoa piztu zion, baina orduan erakundeen laguntza ez zuen eskuratzerik izan, murrizketa politiken ondorioz.
Bayarrik aurreko komiki lan batzuk autoekoizpenaren bidetik argitaratu zituen, baina zientzialarien proiektuak aurrekontu handiagoa beharko zuela jabetuta, finantziazioa segurtatzeko crowfunding kanpaina jarri zuen martxan.
Irakurleen babesa lortu eta crowfunding-ari esker argitaratu ditu 2012 urtetik aurrera hainbat komiki biografia argitaratu ditu: Aristoteles,Ramon y Cajal, Hipatia.. Adibide, Marie Curie komikiaren Crowfunding diru bilketak 324 ekarpen jaso zituen, eta proiektuak aurrera ateratzeko behar ziren 5.000 euroak gainditu ziren: lan honen 6000 ale saldu ziren guztira ' eta bigarren edizioa egin zen. Euskaraz ia agortuta dago komiki hau ere.
katalanez, ingelesez, errusieraz... argitaratu izan dira lan hauetako batzuk, baita euskarri digitalean ere. Guztira zientzia bilduma zortzi hizkuntzatara itzuli eta sei herrialdetan argitaratu da, eta 2020an Valentziako Komiki Azokaren Antifaz saria jaso zuen, irakurle gazteenen artean irakurzaletasuna sustatu eta zabaltzeagatik.
Bayarrik proiektu hauetan lankide ditu gidoietan Tayra Lanuze, Zientziaren Historian doktorea Alemaniako Herzog August Bibliothek Wolfenbüttel-en eta koloreeetan Seijas.
2015etik aurrera IkasElkar-ek euskarara ekarri ditu Bayarrik hainbat zientzilariei buruz egindako komiki biografikoak: Maialen Berasategi Catalan arduratu da itzulpen hauetaz guztietaz.
EUSKARAZ IRAKURRI DAITEZKEN AUTOREAREN KOMIKIAK
2024 URRIA Koperniko: Unibertsoaren erdigunea | 2023 URRIA Pasteur: Mikrobioen iraultza | 2022 MAIATZA Mary Anning: herensuge-ehiztaria | 2021 IRAILA Einstein: jauzi kuantikoa | 2020 AZAROA Ada Lovelace: zenbakien liluratzailea | 2019 URRIA Hipatia: egia matematikan |
2018 URRIA Aristoteles: jakiteko irrika | 2017 MAIATZA Darwin: Teoriaren eboluzioa | 2015 Marie Curie:radioaren aktibitatea | 2015 Newton: grabitatea ekinean | 2015 Galileo: izarren mezularia | |
JATORRIZKO HIZKUNTZA HERRIALDEA |
EUSKARAZKO BERTSIOAREN ARGITARATZAILEA |
GIDOIA | MARRAZKIAK | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOA |
---|---|---|---|---|---|
Gazteleraz eta katalanez | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Maialen Berasategi Catalan | Anillo de Sirio Egilea editore Crowfunding |