Zientzilariak Saila

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Jordi Bayarri valentziar egilea 2009 urtean Consell Valencià de Cultura erakundearen enkargua jaso zuen Darwin-en bizitzari buruzko komiki bat egiteko.

Haur, guraso eta irakasleen artean izandako harrera onak, beste zientzilari batzuen bizitza komikira ekartzeko gogoa piztu zion, baina orduan erakundeen laguntza ez zuen eskuratzerik izan, murrizketa politiken ondorioz.

Bayarrik aurreko komiki lan batzuk autoekoizpenaren bidetik argitaratu zituen, baina zientzialarien proiektuak aurrekontu handiagoa beharko zuela jabetuta, finantziazioa segurtatzeko crowfunding kanpaina jarri zuen martxan.

Irakurleen babesa lortu eta crowfunding-ari esker argitaratu ditu 2013 urtetik aurrera gazteleraz eta katalanez hainbat komiki biografiko argitaratzen hasi zen: Aristoteles,Ramon y Cajal eta Hipatia...

Adibide, Marie Curie komikiaren Crowfunding diru bilketak 324 ekarpen jaso zituen, eta proiektuak aurrera ateratzeko behar ziren 5.000 euroak gainditu ziren: lan honen 6000 ale saldu ziren guztira ' eta bigarren edizioa egin zen. Euskaraz ia agortuta dago komiki hau ere.

katalanez, ingelesez, errusieraz... argitaratu izan dira lan hauetako batzuk, baita euskarri digitalean ere. Guztira zientzia bilduma zortzi hizkuntzatara itzuli eta sei herrialdetan argitaratu da, eta 2020an Valentziako Komiki Azokaren Antifaz saria jaso zuen, irakurle gazteenen artean irakurzaletasuna sustatu eta zabaltzeagatik.

Bayarrik proiektu hauetan lankide ditu gidoietan Tayra Lanuze, Zientziaren Historian doktorea Alemaniako Herzog August Bibliothek Wolfenbüttel-en eta koloreeetan Seijas. Guztira 13 komiki argitaratu dituzte.

2015etik aurrera IkasElkar-ek euskarara ekarri ditu Bayarrik hainbat zientzilariei buruz egindako 10 komiki biografiko: Maialen Berasategi Catalan arduratu da itzulpen hauetaz guztietaz.

LAN PROZESUA

Elkarrizketa batean adierazi zuenez, 4 hilabetetako lan prozesua izaten da zientzilari bakoitzari buruzko komikia egitea: gidoia eta plangintza garbi izan ondoren, argitaratuak izango duten baina tamaina handiago batean marrazten ditu binetak, gero tintaz landu eta eskaneatzeko. Ordenagailuan egiten ditu koloreztatze lanak, testuak eta bunbuiluak sartu...

Liburuetan komiki bakoitzaren sormen prozesua erakusten duten zirriborroak, pertsonaiak... txertatu ditu.


Zientzilariak Saila
2023 10 AZAROA
Pasteur-mikrobioen-iraultza-komikia.jpg.png
Pasteur: Mikrobioen iraultza
2022 05 MAIATZA
2022 mary anning.jpg
Mary Anning: herensuge-ehiztaria
2021 09 IRAILA
2021 einstein komikia.jpeg
Einstein: jauzi kuantikoa
2020 11 AZAROA
Ada lovelace.JPG
Ada Lovelace: zenbakien liluratzailea
2019 10 URRIA
2019 hipatia.jpg
Hipatia: egia matematikan
2018 10 URRIA
Aristoteles txiki.jpg
Aristoteles: jakiteko irrika
2017 05 MAIATZA
2017 darwin.jpg
Darwin: Teoriaren eboluzioa
2015
2015 marie.jpg
Marie Curie:radioaren aktibitatea
2015
2015 newton.jpg
Newton: grabitatea ekinean
2015
2015 galileo.jpg
Galileo: izarren mezularia
JATORRIZKO HIZKUNTZA
HERRIALDEA
EUSKARAZKO BERTSIOAREN
ARGITARATZAILEA
GIDOIA MARRAZKIAK ITZULTZAILEA JATORRIZKOA
Gazteleraz eta katalanez IkasElkar Jordi Bayarri Jordi Bayarri Maialen Berasategi Catalan Anillo de Sirio
Egilea editore
Crowfunding