Dejabu Antzerki Konpainia
2001.ean sortu zen Dejabu Antzerki Konpainia, proiektu batzuetarako Dejabu Panpin Laborategia izena ere erabiltzen duena.
LISPA eta London International Puppet School-en graduatu ziren bertako kideak.
Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alcalá dira konpainiako kideak eta egitasmo bakoitzean sortzaile talde zabala izaten dute ondoan.
2007 urtean 'Gizona ez da txoria' lana estreinatu zuten, 2008an 'Azken portua', eta ordudanik euren kabuz edo koprodukzioan 15 proiektu baino gehiago garatu dituzte, azkenen artean Naon Tokin (2021) eta Gori Gori (2024). Beste antzerki konpainia batzuekin lankidetzan ere sortu dituzte lanak, adibidez
2013an Antzerki Labea eskola sortu zuten antzerki garaikidea herritarren eskura jartzeko helburuarekin.
Gaur egun Niessen Kulturgunean konpainia egoiliarra da eta Lekuona Fabrikaren gidaritza taldeko kide.
Arrastoak liburuan jaso zituzten euren sormen prozesuari buruzko azalpenak.
= KOMIKIGINTZA
2008an sortu zuten «Gizona ez da txoria» antzezlana argitarapen batean islatzeko gogoa adierazi zioten Maite Gurrutxaga irudigileari 2011 urtean, eta komiki formaturako egokitzapena lantzen hasi ziren.
Bi urteko lan prozesuaren ondoren, 2013 urtean Txalapartak argitaratu zuen komikia 'Habiak' izenburupean eta album horrek Ilustrazioko Euskadi Saria jaso zuen 2014an.
2017 urtean Dejabuk "Linbo Planeta" antzezlana estreinatu zuen.
2023an Paula Estévezek Eusko Jaurlaritzaren komiki sorkuntzarako diru laguntzetako bat jaso zuen izen bereko komikia sortzeko, eta 2024ko azaroan argitaratu da.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 AZAROA | Linbo planeta | Elkar | Dejabu Antzerki Konpainia | Paula Estévez | Euskaraz | 2024 Azaroa | |
Habiak | Txalaparta | Dejabu Antzerki Konpainia / Maite Gurrutxaga | Maite Gurrutxaga | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013 |