2025

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

KOMIKIAK SORTZEKO LAGUNTZAK
EPEA ZABALIK DUTEN DEIALDIAK

KOMIKIAK SORTZEKO
EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
OINARRIAK
1615218939115.png
2024ko abenduaren 11ean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 115.000 euroko partida bat onartu du 2025eran komiki, eleberri grafiko edo irudidun albuma osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei laguntzeko dirulaguntzak emateko.

Komikien kasuan 5 proiektu lagundu ahal izango dira, aurreko edizioetan baina bat gehiago.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA': 2024/12/27tik 2025/01/27ra

 TRAMITERAKO ESTEKA

AURREKO URTEETAN SARITUTAKO KOMIKIEN ZERRENDA


2025 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Oraingoz argitaratze edo sortze bidean dauden proiektu hauen berri izan dugu

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

ARGITARATZE BIDEAN

"ANGEL GOGOAN" ARITZ IRIGOIENEN ESKUTIK

Angel gogoan.jpg


Aritz Irigoien Gartxitorena Iruñeko marrazkilariak Angel Berruetari buruzko komiki bat egiteko lehen pausuak eman zituen orain dela urte batzuk: 2024 urtean 20 urte betetzen direnez hilketa horretatik, lanean jarri da berriz ere eta udara amaieran argitaratzeko asmoa duela adierazi du sareetan.




MANGA EUSKARAZ

Kabe.jpg

Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez 6 manga serie ezberdin argitaratu ditu jada.

'Cube Arts' eta 'Heroines Game' osorik irakurri daitezke jada.

Azken urteetan argitaratu dituen beste Manga sail batzuetan liburuki berriak helduko dira liburudenda eta liburutegietara

irailean: - 'Girls Last Tour' Sailaren 4. eta 5. liburukiak (guztira 6 dira) - 'Otaku bat jainko-- lanetan' 2 liburukia (guztira 4 dira) - Dinosaurs Sanctuary #4 (oraingoz Japonian 6 liburuki argitaratu dira)

Urtea amaitu baino lehen 'Change the World' komikiaren 2. liburukia eskuratu ahal izango dela aurreikusten da (guztira 5 atal dira).

Adi egon Argitaletxearen webguneari, lehen Twitter zen X sareari eta Instagram-en duten kontuari.   

Mangaberri webgunean orain arte euskaraz argitaratu diren manga komikien zerrenda osatu dute eta argitaratzea espero diren beste lan batzuen berri eman dute.


IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK

2021 urtean Éditions Albert Renék 'Idéfix et les Irréductibles' komiki saila argitaratzeari ekin zion, izen bereko telebistako animazio serie bat emititzen hastearekin batera. Frantziar Estatuan 6 komiki album argitaratu dira orain arte, bakoitzak 3-4 istorio labur dituelarik. Gidoilari eta irudigile ezberdinek parte hartu dute istorioen sorkuntzan, batzuk hasieratik, beste batzuk azken zenbakietan, batzuk istorioren batean eta beste batzuk anitzetan.

Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta euskaraz 2023ko otsailean heldu zen lehen liburukia liburudenda eta liburutegietara eta urte bereko azaroan bigarrena. 2024 urteko udaberri udazkenean 2 ale gehiago argitaratu dira: irailean iritsi da saltoki eta liburutegietara 5. liburukia, 'Idefix eta Druida': bertan Idefixek Asterixen istorioetako hainbat pertsonai ezagutuko ditu, besteen artean Panoramix eta Amnésix druidak ('Le combat des chefs') baita 'Aztia' abenturako Prolix ere edo 'Urrezko Igitaia' istorioko Amérix.

Udazkenean 6. liburukia argitaratuko da, 'Basoa argitan' izenburukoa.

XXI mendean argitaratu diren Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu ditu lan hauek, Bakun itzulpen zerbitzuak enpresaren bidez.


BANG EDICIONES, MAMUT ZIGILUA

2024ko ekainean SuperPatata pertsonaiaren Nahaspila kosmikoa sailaren 3. liburukia argitaratu da: 'Estolderian'. Honekin amaiera eman zaio espazioko trilogia honi.

Irailean Marko Torres egilearen 'Superninja Kururo' argitaratuko da.

ERROAK SAILA 3: ITSASOA

Amaya Echevarriaren ideia eta gidoietan oinarrituta eta Tiago Battesti irudigilearekin elkarlanean, 2020ko abenduan iritsi zen zaleen eskuetara Erroak saileko lehen liburukia, 'Ilargiaren orrazia'; bigarrena, Gizotso, 2023 urtean plazaratu zen eta 2024 urterako argitaratu nahi dute Itsasoa, sailaren 3. alea. Guztira 2028 urtera bitarte, urtez urte ale bat argitaratuta, 7 liburukiz osatutako saga osatu nahi dute.

Amaia eta Tiagoz gain, koloreztatze lanetan Chistophe Leon gehituko da lantaldera, Nahia Zubeldiak itzultzen ditu lanak frantsesetik eusrara, eta lantaldean Peio Lataste aritzen da zuzendari artistiko lanetan eta Benoît Etcheverry egitasmoaren komunikazioaz arduratzen da.

Autoedizioa eta "Crowfunding" finantziaketa sistema dira egitasmo honen ezaugarri bereziak.


SUBERVIOLA

Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua

2024 urtean Antsoaingo Txokogorrin erakusketa bat antolatu zen Gregorio Suberviolari buruz bere heriotzaren 100. urteurrenean: komikiaren lagin batzuekin erakusketa antolatu zen eta Iñaki Sagardoik hitzaldi batean parte hartu zuen.

Suberviola txoko gorri.jpg


ARITZ LOPEZ ARRUE EDITORE BILA

Aritz López Arrúe gasteiztar irudigile eta diseinatzaileak Gasteizko Udalaren 'Haziak' ideia gazteen lehiaketara proiektu bat aurkeztu zuen eta horri esker 'El Caballero Ganso' komikia sortzeko diru laguntza eta aholkularitza jaso du.

2025 urterako amaituta edukiko du lana eta editorea aurkitzeko lanetan dabil.

Elkarrizketa gazteleraz

XABIROI ALDIZKARIA

Xabiroi.jpg

Xabiroi aldizkaria urtean 4 aldiz argitaratu ohi da, otsaila, ekaina, urria eta abenduan.

4 aleak jasotzeko harpidetza 14 euroren truke egin daiteke.

Udazkenean iritsi ohi da urtero Ikastolen Elkarteak sustatzen duen aldizkarian atalka agertu den istorio baten albuma.